(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

HeliNET mugaz bestaldeko proiektuak lehenbiziko jardunaldia egin du Donostian asteartea, 2018.eko azaroak 20


Nafarroako Gobernuaren eta Nasuvinsaren arduradun eta teknikariek larrialdietako koordinazioaren aspektu ezberdinak landu dituzte haien bazkide-ordezkariekin  


Partehartzaileak jardunaldiaren uneetariko batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Babes Zibileko Zerbitzuak koordinatzen duen Europako HeliNET proiektuak mugaz bestaldeko lehenbiziko jardunaldia egin du Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, Miramonen (Donostia), larrialdietako koordinazioaren aspektu ezberdinak jorratzeko helburuarekin.

Proiektuak, kideen artean Nasunvisa Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroako enpresa publikoaz aparte Eusko Jaurlaritzaren Osakidetza Larrialdiak eta Pirinio Atlantikoetan SAMU 64A (Baionako Euskal Kostako ospitaleko larrialdietako arreta medikoko zerbitzua) dituenak, Pirinioen bi aldeetako administrazioetako organismo ezberdinak biltzen ditu.

HeliNET proiektuak mugaz bestaldeko lankidetza-sarea sortzea eta antolatzea du xede, larrialdi-, erreskate- eta katastrofe-egoeretan arriskuak eta elkar laguntzeko misioak batera kudeatzeko, helikopteroen erabilera sustatzearen bidez.

Bi helburu lortu nahi dira: batetik, asistentziazko, erreskateko edo sorospeneko helikopteroek lur har dezaten azaleren sarea hobetzea, eta, bestetik, Nafarroako, Euskadiko eta Pirinio Atlantikoetako zerbitzuen artean erantzun koordinatua eta integratua planifikatu, antolatu eta probatzea.

Proiektuak Europar Batasunaren FEDER funtsak jaso ditu Interreg POCTEFA 2014-2020 programaren bidez (Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa). Larrialdietarako kudeaketa-eremu horren barruan dago ALERT proiektua ere, Nafarroako Suhiltzaileak tartean dituena.

Nafarroako bost hizlari

Jardunaldiko programan lau mahai-inguru zeuden aurreikusita, bi goizez eta beste bi arratsaldez, eta haietan Nafarroako bost ordezkarik aktiboki parte hartu dute, Akitania Berriko, Euskadiko eta Kataluniako beste ordezkari batzuekin batera. Agustín Gastaminza barneko zuzendari nagusiak moderatzaile-lanak egin ditu "giza faktorea mugaz bestaldeko koordinazioan” izeneko hitzaldietan.

Kiko Beteluk ospitalez kanpoko larrialdietako zerbitzuburuak, larrialdietako agentzietan dauden zailtasunak eta hobetu daitezkeen eremuak aztertu ditu, haien arteko koordinazioa hobetze aldera.

Nafarroako bi teknikarik eman diote hasiera arratsaldeko jarduerari, “materialen eta tekniken estandarizazioa bilatuz” izenburuaren pean. Unai Garbisuk Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniariak mugen artean larrialdietako komunikazioen arteko arazoei eta haiei eman diezazkieketen konponbideei buruz hitz egin du.

Javier Madozek Nasuvinsako Informazio Geografikoko Sistemetako ingeniariak heliazaleren kokapenak geokokapenaren eta Informazio Geografikoko Tresnen (GIS) bidez hautatzeari buruz hitz egingo du.

Aurreikusita dago jardunaldia 18:45ean amaituko dela, “katastrofearen esku-hartze koordinatua” izeneko mahai-inguruaren ostean. Bertan, Patxi Fernándezek Babes Zibileko segurtasuneko goi-teknikariak azalduko digu biktima askoko gertakarietan Nafarroako Gobernuak zer prozedura jarraitzen duen.

HeliNET proiektuak udaberrian bigarren jardunaldia egiteko asmoa du, Iruñean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa