(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ministerioaren INTERCAMBIA topaketetan SKOLAE programa aurkeztu du Hezkuntza Departamentuak asteartea, 2018.eko azaroak 20


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Espainiako emakumeen berdintasunerako Institutuak antolatutako XIX jardunaldia egunotan ari da gauzatzen Madrilen


Consuelo Vélaz de Medrano Ureta, Ministerioko Ebaluazio eta Lurralde Kooperaziorako zuzendari orokorrak zabaldu zituen atzokoan jardunaldiak. Ondoren, María José Diaz-Aguado Jalón, Madrileko Complutense unibertsitateko Psikologian katedradunak eta prebentziozko psikologiaren unitateko zuzendari eta berdintasun eta emakumeen aurkako erasoen adituak bere hitzaldia eskaini zuen.

Asteleheneko egitaraua erkidegoek egindako hainbat proiekturen aurkezpenekin osatu zen: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Cantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leon, Extremadura, Galizia, Madril eta Murtziako ordezkariak izan ziren.

Gaurko saioan, Nafarroak parte hartu du, Valentzia, Ceuta eta Melillarekin batera. Pilar Mayo, Hezkuntza departamentuko berdintasun arduradunak hartu du hitza. Bere aurkezpenean Skolaeren helburu orokorrak azaldu ditu, bere lau ikasgaiekin batera: kritika eta erantzukizuna berdintasunik ezaren aurrean; autonomia eta independentzia pertsonala; lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala; eta sexualitatea eta tratu onak ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa