(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikastetxeek jada eman dezakete izena Labor-ESO programan asteartea, 2018.eko azaroak 20


Gaur zabaldu da Labor-ESO programaren deialdia, zeinaren bitartez DBH 3. mailako ikasleek enpresetan egonaldiak egin ditzaketen beraien lan etorkizunaren inguruan erabakitzeko prestaketa hobetuz


Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu ditu NAOn Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programen baitan aritzen diren ikasleek Labor-ESO programan parte hartzeko deialdiaren oinarriak. Labor-ESOk ikasleek enpresetan bi asteko egonaldiak egiteko aukera ematen du. Ekimen honen bitartez ikasleek beraien etorkizuneko ikasketa zein arlo profesionalaren inguruan hobeto erabaki ahal izateko trebetasunak, ahalmenak eta interesak garatzen dituzte.

Hala, Departamentuko orientazio zerbitzuak jada IEHP programa eskaintzen duten ikastetxeei ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die ikastetxeei eta orientatzaileei izena emateko beharrezko informazioa eskura jarri die aplikazioan.

Deialdi hau Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeei dago zuzenduta eta programak 2018-2019 ikasturtean Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programan (IEHP) parte hartzen duten ikasleei dagokio; ikasle horiek bi asteko egonaldiak egingo dituzte enpresatan aurrez ikastetxearekin hitzartutako zereginak gauzatuz. Horretarako, ikastetxeak aurretik beharrezkoak diren ekintzak prestatuko ditu eta irakasleek ikasleen jarraipena egingo dute.

Programa honi esker ikasleek lanpostu ezberdinen inguruko zuzeneko ezagutza lortzen dute eta beraien etorkizun profesionalean landu ditzaketen trebetasunak eta ezagutzak eskuratzen dituzte. Zenbait kasutan beharrezkoa den motibazioa lortuz; izan ere, programak etorkizuneko lanbideekin froga egiteko aukera eskaintzen du eta ikasten jarraitzera animatzen ditu ikasleak. Orain arte parte hartu duten ikastetxeek baikorki baloratu dute ikasleen parte hartzea, izan ere ikasleei beraien DBHko ikasketak amaitzeko, zein harremanetarako trebetasunak garatu eta etorkizunean hartu nahi duten bidearen inguruan hausnarketara bidea zabaltzen die. Helburua ez da lanbide bat ikastea, baizik eta lan munduarekin kontaktuan jartzea, ordutegi bat, lan eremuko harremanak, etab. landuz bi asteko epean.

Ihazko ikasturtean Labor-ESO programaren IX edizioan parte hartu zuten ikasleei 131 diploma banatu zizkien Hezkuntza Departamentuak. Ikasleek 110 enpresa edo kolaboratzaileen zentrotan egin zituzten praktikak.

Hamargarren edizio honetan parte hartzeko eskaera deialdiak ikasleek praktikak egin aurretik egin beharko dituzte ikastetxeek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa