(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Batzordeak, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak Gizarteratze Sarearen Jardunbide Egokiak Trukatzeko I. Jardunaldia antolatu dute asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Saioa bihar eta etzi egingo da, azaroak 22 eta 23, enplegu eta gizarte zerbitzuak batera ematen dituen nafar eredu berria baloratzeko 


Europako Batzordeak, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak Jardunbide Egokiak Trukatzeko I. Jardunaldia antolatu dute Gizarteratze Sarearen laguntzaz, “enplegu eta gizarte zerbitzuak batera ematen dituen nafar eredu berria baloratzeko”. Jardunaldia bihar, osteguna, azaroak 22 eta ostirala, azaroak 23an eginen da, Iruñeko Civicanen. 

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioko Familientzako eta Haurrentzako Zerbitzuen zuzendari nagusi Ángel Parreñok eta Europako Batzordearen ordezkari Alina Seciuk irekiko duten jardunaldi honen barruan, “Prestación Integrada de Servicios Sociales dirigida a la Activación de Perceptores de Ingresos Mínimos: itinerarios de reformas” izenburuko ikerlana aurkeztuko du Nicola Düll egilekideak, Europako Batzordeak gizarte nahi enplegu zerbitzuen mesedeko aldaketak egiteko proposatu dituen gomendioak bilduz.

Ehun bat pertsonak parte hartuko dute lehendabiziko saio ireki honetan, eta 50 inguruk sakonago lan eginen dute, han-hemenka abian diren baterako prestazioen arloko esperientziei buruz elkarren artean ikasteko asmoz. Bertaratutakoek zortzi autonomia-erkidego (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtziako Eskualdea eta Valentziar Komunitatea), estatu zein toki mailako GKEak eta Nafarroako gizarte eta enplegu zerbitzuak ordezkatzen dituzte.

Foru Komunitatea aitzindaria da zerbitzu horien koordinazioari dagokionez, bi sistemen arteko koordinazioaren errefortzua nabarmentzen duten Europaren gomendioei jarraiki. EaSI ekimen europarrak kofinantzatu eta jardunbide egokitzat jotzen den ERSISI nafar proiektua giltzarrizko osagaia da baterako prestazio eredu berri honen diseinuan.

Administrazio publikoen eta gizarteratze aktiboaren aldeko erakundeen arteko lankidetza-bideak egituratzea da Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak eta UAFSEk batera bultzatu eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzaturiko Gizarteratze Sarearen helburua, esparru honetako jardunbide egokiak trukatzeaz gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa