(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aurrera egin du kutxa erregistratzaileen zerga-kontrolerako Ticket BAI proiektuan, iruzurraren aurkako borrokarekiko konpromisoaren harira asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Nafarroako Zerga Ogasunak hitzarmena sinatuko du Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera azterlan teknologikoa egiteko 


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Zerga Ogasunari Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiekin partaidetza-hitzarmena sina dezan, Ticket BAI proiektua garatzeko asmoz.

Baterako proiektu hau, bost administrazioek 2016an eratutako lantaldetik sortu da, eskudiru asko erabiltzen duten jarduera-sektore jakin batzuetako salmenta-puntuetako terminalen nahiz kutxa erregistratzaileen gaineko kontrola areagotzeko xedez. Iruzur fiskalaren aurkako borrokari atxikitako neurri hau Europako beste zerga-agentzia batzuek ezarri dute, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) gomendioz. Nafarroak aurtengo ekitaldirako lan-ildotzat erabiltzen du indarrean dagoen Zerga Kontrolerako Planaren barruan.

Hitzarmenn honen bitartez, Nafarroak kontrol zerbitzu hau abian jartzeko soluzio teknikorik egokienaren bilaketan parte hartuko du Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta horren hiru foru aldundiekin batera. Emaitzak bost administrazioen artean partekatuko dituzte, horretarako sortutako jarraipen batzordearen bitartez.

Azterlana kontsultoretza independente baten laguntzaz egingo da eta 190.000 euro inguruko kostua izango du. Kopuru honi, Ticket BAI / Ticket SI-BAI marka Europan erregistratzeak balio izan duen 5.000 euro inguruko zenbatekoa gaineratu behar zaio. Administrazio bakoitzak kostu horretan duen partaidetza hitzarmenean zehaztutako ratioen arabera kalkulatu da, eta Nafarroako Zerga Ogasunaren kasuan, 38.927,56 euro ordaindu behar ditu, guztizko kostuaren % 20.

Kutxa erregistratzaileetan instalatzeko moduko soluzio tekniko hauek Austria, Suedia eta Portugal bezalako herrialdeetan ezarri dira, eta salmentako terminalen kontrol zehatzagoa egitea ahalbidetzen dute, zerga-informazioaren transmisioa errazteaz gain. Iruzurraren aurkako borrokaren efikazia eta eraginkortasuna hobetzeko zerga-kontrolerako bide berriak bilatzeko duen erantzukizunaren harira, Nafarroako Zerga Ogasunak gogoratu nahi du zergak saihestea baliabide publikoak murriztu eta zuzentasun printzipioa hausten duen gaitz soziala dela.

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa