(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Webgune berri batek Brexitari buruzko informazioa emango die Nafarroako enpresei asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Horrez gain, zalantzak era pertsonalizatuak argituko dizkie  


Transcripción textual del video

Horrez gain, zalantzak era pertsonalizatuak argituko dizkie  

Garapen Ekonomikoko Departamentuak “Brexitaren Behatokia” deritzon mikrositea sortu du Erresuma Baturako esportazioak egiten dituzten enpresen zalantzak argitu eta informazioa emateko, Brexitak eragindako zalantza giroaren harira. Nafarroako Nazioarteko Planari atxikitako ekimen honen edukia Manu Ayerdi lehendakariordeak aurkeztu die gaur foru Exekutiboko gainerako kideei, Gobernuaren asteazken honetako bileraren barruan.

Enpresen zalantzak era pertsonalizatuan artatu eta argitzea da Behatoki honen ezaugarri nagusietako bat. Horrekin batera, Nafarroako enpresak kaltetu ahal dituen Brexitari loturiko arriskuak eta inguruabarrak aztertuko dira, sektore estrategikoei eta merkatu horretara gehien esportatzen dutenei arreta berezia emanez.

Zehazkiago esanda, mikrositeak honako alderdi hauek bildu dira: Brexiari buruzko aktualitatea, Brexita Nafarroan, kontsultetarako formularioa eta maiz egiten diren galderak (FAQs). Webgunea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko pertsonalak artatuko du, Nafarroako Ganberako teknikarien laguntzaz. Hauexek dira kontsultak artatuko dituzten pertsonak: Miren Ausín, Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria; Virginia Walch, Nafarroako Nazioarteko Planaren Bruselako ordezkari komertziala; Fernando San Miguel, Nafarroako Ganberako azterketa ekonomikoaren arduraduna; eta Ignacio Ortega, Nafarroako Ganberaren Tuterako ordezkaritzaren arduraduna. Lantaldeak informazioa etengabe eguneratuko du, Brexitari buruzko informaziorik garrantzitsuenen gertuko jarraipena eginez.

Informazio eguneratua eskainiko duen mikrosite honez gain, foru Exekutiboak Erresuma Baturako esportazioak egiten dituzten enpresekiko bilera antolatuko du, Brexitaren inguruan zerk kezkatzen dituen egiaztatzeko eta Gobernuak hartutako neurriak zein eskaini ahal dien laguntza ezagutzera emateko.

Bestalde, ICEXek (Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutua) informazio-bilera antolatu du abenduaren 13rako, Brexitak enpresetan izango duen eragina aztertzeko.

Nafarroa eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza-harremanak

Erresuma Batua da Nafarroako 2017-2020ko Nazioarteko Planean hautaturiko merkatu estrategikoetako bat, eta lan handia egin da bertan azken hilabeteotan. Zehazkiago esanda, lehentasunezko merkatutzat hautatu da nekazaritzako elikagaigintzarako, automobilgintzarako, energia berriztagarrietarako, osasunerako eta sormen-industrietarako.

Esportazioak. 2017an, salmentetan, Erresuma Batua laugarren merkatua izan zen Nafarroako esportazioetarako. Aurtengo urte hasieraz geroztik, seigarren postura jaitsi da, Estatu Batuen eta Portugalen atzetik (azken datu erabilgarriak 2018ko abuztukoak dira). Guztira, 2013-2018 epealdian, Erresuma Batuak Nafarroako esportazioen % 6 eta 8 bitartean jaso du.

2017an, esportazioak 558,1 milioi eurokoak izan ziren. Kopuru hau aurreko urteetakoa baino txikiagoa da eta litekeena da aurten gehiago jaistea, izan ere, 2018ko abuztura arte, 282,3 milioi euroko salmentak egin ziren, iazko epealdi berean baina % 31,4 gutxiago.

Hala ere, zaila da esportazioetan izandako jaitsiera hau Brexitari egoztea, kontuan hartu beharreko beste faktore batzuk baitaude.

Inportazioak. 2017an, inportazioak 106,18 milioi eurokoak izan ziren, Nafarroaren mesedeko balantza komertziala osatuz. Garrantzitsua da automobilgintza bezalako sektoreetarako inportazioen pisua kontuan hartzea, Erresuma Batuarekiko erosketa eta salmenten fluxu bikoitza dakarren heinean.

Enpresa esportatzaileak. Iaz, Nafarroako 274 enpresak ondasunak esportatu zituzten Erresuma Batura, eta kopuru hau bere horretan mantendu da azken urteotan. Nabarmendu behar da enpresa hauen % 70 (192) esportatzaile erregularrak direla (esportazioak, gutxienez, ondoz ondoko lau urtetan egin dituzte). Horren arabera, nolabaiteko kontsolidazioa antzematen ahal da merkatu horretan diharduten enpresen artean, bereziki kontuan harturik Nafarroan dauden enpresa esportatzaile guztien artean % 34 baizik ez dela esportatzaile erregularra.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa