(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Margotu zure energia garbia’, eskola marrazki-lehiaketak energiaren erabilera arduratsua sustatzen du osteguna, 2018.eko azaroak 22


DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilerreko, Oinarrizko LHko eta Erdi Mailako Heziketa-zikloetako ikasleentzat da


Pintatuenergia

Martin Ibarra, Isabel Berruezo eta Roberto Pérez Elorza lehiaketaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko Departamentuak, Hezkuntzarekin elkarlanean, marrazki-lehiaketa aurkeztu du ostegun honetan institutuetako ikasle eta batxilerrekoentzat, energiaren erabilera arduratsua modu sortzailean jasotzeko. Proposamen irabazlearen egileak bizikleta elektrikoa jasoko du, eta obra Garapen Ekonomikoko Departamentuaren teilatu lauan erreproduzituko da. Halaber, ikasle irabazlearen ikastetxeak instalazioetan energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako elementu-sorta jasoko du.

Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Perez Elorzak, Plan Energetikoaren Ataleko burua den Martin Ibarrak eta Sustapen eta Behatokien Negoziatuko burua den Isabel Berruezok "Margotu zure energia garbia" goiburua duen lehiaketa aurkeztu dute ostegun honetan, 2018rako EBeren Aste Iraunkorrean erabilitakotik hartuta, "Izan zaitez lehena Energia Garbiaren Trantsizioan".

Hezkuntzako Zuzendari Orokor Roberto Perez Elortzak azpimarratu duenez, “energiaren kontsumo arduratsuan konzienziazioa egin bai baina eredugarri ere izan beharra dugu. Hezkuntzak eraiki dituen zentroak esaterako, passivhaus irizpideekin egin dira. Gure edukiontziak, nolabait, jasangarriak dira, baina gure eskola-edukiek ere hala izan beharko lukete.”

Horregatik mintzatu da Iraunkortasuna Sustatzen duten eskola sareez, ingurumen gaiak lantzen dituzten ikastetxeak batzen dituen proiektuaz hain zuzen ere. Lanketa hau zeharo lotu du Perez Elortzak lehiaketa honekin “izan ere, ezinbesteko papera jokatzen dute ikastetxeek, egungo ikasleak bihar energiaren kontsumo arduratsua eginen dutenak dira, baita sustatuko dutenak ere. Horregatik da ezinbestekoa eskolan arlo guzietan lantzea, eta horixe da lehiaketa honek proposatzen duena: sormena landuz kontzientziari eragitea.”

Lehiaketa DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilerreko 1. eta 2. mailako, Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Erdi Mailako Heziketa-zikloetako ikasleentzat da. Lanak gaurtik hasi eta abenduaren 21era bitarte aurkez daitezke Nafarroako Gobernuaren izapide-katalogoko fitxa honetako jarraibideak jarraituta.

Institutuan, etxean, ikastetxean edo herriko kaleetan, mugikorra kargatzean edo gelatik irtetean argia itzaltzean,… energiaren erabilera arduratsua mila hitzek baino hobeto eta modu sortzailean adierazten duen edozein irudi aurkez daiteke lehiaketara.

Parte-hartzaileen sormena marrazkietan, pinturetan, diseinu grafikoetan edo bestelako tekniketan jaso ahal izango da. Ez da beharrezkoa euskarri zehatz bat erabiltzea; papera erabil daiteke, mihisea edo euskarri digitaleko sormen-lana, baina 4 metroko altueran eta 11 metroko zabaleran eskalagarria izango da, ondoren "Fuerte del Príncipe Eraikineko" teilatu lauan dagoen instalazio fotovoltaikoaren iparraldeko aldean erreproduzitzeko.

Asteazken honetako NAOn argitaratu da Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren Ebazpena, eta, bertan, deialdiaren oinarriak azaltzen dira.

Zortzi finalista bizikleta elektrikoa eskuratzeko

Ikasle irabazleak saritzat bizikleta elektronikoa eta diploma jasoko ditu, eta haren obra Garapen Ekonomikoko Departamentuaren eraikin nagusian irudikatuko da, Iruñeko Tomas Caballero Parkean. Era berean, irabazlea suertatu den ikaslearen ikastetxeak energia aurreztera bideratutako elementu-sorta jasoko du, 1.000 euroko balioa duena.

Lehiaketa ikastetxeetan sustatu da, kartelak jarri baitira eta posta elektronikoak bidali. Gainera, Instagramen kanpaina zabalduko da, sare sozial honetan indar handia duten ikasleak zuzenean animatzeko.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak; diseinua eta/edo hiriko artea, arkitektura eta energia berriztagarriak eta iraunkorrak arloetako hiru profesionalek; Plan Energetikoaren Ataleko buruak; eta Sustapen eta Behatokien Negoziatuko buruak. Lanak jasotzeko epea amaitutakoan, epaimahaiak zortzi lan finalista hautatuko ditu urtarrilaren hasiera aldera.

Diseinu finalistak lehiaketarako sortutako web orrian argitaratuko dira: http://www.concursoenergialimpia.navarra.es . Gainera, 13 urtetik gorako edonork bere gustuko diseinuaren aldeko botoa eman ahal izango du.

Plan Energetikoak sentsibilizatzea eskatzen du

Sustapen-jarduera Nafarroako Gobernuak pasa den urtarrilean onartutako Nafarroako Plan Energetikoan (Horizonte 2030) kokatzen da. Dokumentuak "herritarren artean energiaren inguruan kultura berria hedatzera" bultzatzen du edota "herritarrekin komunikazio eta parte-hartze egokia sustatzea eta bermatzea".

Foru Exekutiboak bestelako neurri batzuk ere aplikatu ditu azken hilabeteetan; hala nola, %30eko kenkari fiskala PFEZean eta sozietateen gaineko zergan, ibilgailu elektrikoak erosterakoan. Beraz, neurri horien bitartez, kontsumoak arrazionalizatzeko eta mugikortasunean ohitura berriak hartzeko politikak indartzen dira. Horren inguruan publizitate-kanpaina egin zen pasa den ekainean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Martin Ibarraren adierazpenak
Roberto Perezen adierazpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa