(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gomendatzen du prezioak eta itzultze-politikak konparatzea prezio berezien egunetan osteguna, 2018.eko azaroak 22


Kontsumoak dio promozioak erosketak aurreratzeko aukera ona izan daitezkeela, baina gehigi erostea saihestea iradoki du


Prezioak konparatzea, itzultzeko aldiak ziurtatzea edo etiketak hasierako prezioa eta jaitsitakoa adierazten dituela egiaztatzea, Ekonomia Garapenerako Departamentuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak eman dituen aholkuenetariko batzuk dira. Aipatutako gomendioak zabaldu ditu etorriko diren eta prezio eta bezeroentzako egoera bereziak iragarri dituen merkataritza promozioak hasi eta egun batzuk lehenago.

Black Friday, Cyber Monday, Días de oro, Special Prices…bezalako promozio erakargarrien aurrean, Kontsumoak azpimarratu du komenigarria dela erosi baino lehen gogoeta bat egitea, ea erosketak aurreratzeko aukera ona edo gehiegi erosteko erabaki txarra den ala ez ikusteko.

Horrela, hainbat aholku eskaini nahi izan du, iragarritako eskaintzei ahalik eta etekin gehien ateratzeko.

Aukera paregabeak behin eta berriro errepikatzen badira, orduan ez dira bizitzan izango diren bakarrak.

Promozioak dagoeneko programatutako eta derrigorrezkoak diren erosketak aurreratzeko aukera ona izan daitezke, esaterako, Gabonetakoak edo urtebetetzekoak.

Produktuetako “irteerako” prezioak zaintzea eta egiaztatzea. Zenbait dendatan prezioak aurretik puztu eta hustu egiten dituzte ondoren, promozioaren plantak egiten. Komenigarria da, gure kasuan hura gertatzen ari ez dela egiaztatzea.

Prezioak konparatzea oso baliagarria da. Hura egiteko zenbait erreminta erabilgarri dago, besteak beste, bilatzaileetatik eskura ditugun konparaziozko web orriak.

Komenigarria da itzultzeko politika eta horiek egiteko epeak egiaztatzea.

Behar duzuna bakarrik erostea. Nahi ez dituzun artikuluak euren prezioengatik bakarrik erostea ez da pagotxarik.

Teknologia erosterakoan zaharkitzeari erreparatu behar zaio eta ez bakarrik prezioari. Mugikorrak, ordenagailuak, telebistak eta bestelako produktu elektronikoak erosteko informazioa eta irizpideak hartu behar ditugu oinarri. Ziurtatu behar dugu ea produktu horiek software eguneraketak onartuko dituzte, markak modeloari euskarria ematen jarraituko duen, RAM memoria nahikoa den edo zenbat balio duten osagarriek. .

Ordainketa amaitzerakoan edo atzeratzerakoan, interesei eta epeei arretaz erreparatu behar zaie.

Gogoratu behar da kontsumitzaileak eskubideak dituela eta horiek aintzat hartu behar dira: produktuek jaitsitako prezioa eta aurrekoa erakutsi beharko dute, BEZa barne; egoera ezin hobean egon behar dira; Interneten bidezko erosketa orri seguruetan egin behar da eta 14 egun daude uko egiteko eskubidea aitortzeko, hau da, produktua justifikaziorik gabe itzultzeko.

Garrantzitsua da frogagiria edo ticketa gordetzea erreklamazioa egiteko. Erosketa berme legala bi urtekoa da produktu berrietarako eta, gutxienez, urtebetekoa, bigarren eskukoetarako.

Sor daitezkeen arazoen aurrean, hoberena da, establezimenduarekin akordio batera iristea. Hura ezinezkoa bada, erreklamazio bat aurkeztu daiteke.

Azken hura dela eta, Kontsumo Zerbitzuak gogoarazten du Kontsumo Arbitraje Sistemari atxikitako sistemetan erosteak segurtasuna bermatzen duela erosketa osteko erantzunetan, gatazkak ebazteko aukera ematen baitu doako baliabide estrajudizial baten bidez. Atxikitako establezimenduek, modu boluntarioan, bereizgarri ofiziala dute ikusgai sarreran eta barruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa