(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak aholkularitza teknikoa emango dio Medellingo liburutegi publikoen sistemari osteguna, 2018.eko azaroak 22


Asun Maestro zerbitzuko zuzendaria hiriburu kolonbiarrera joan da esperientziak trukatu eta lankidetzarako akordioak sinatzeko helburuarekin


Liburutegiak, Medellinen.

Espadas, Peña, Maestro, Restrepo eta Rojas, Parque Biblioteca José Horacio Betancur liburutegian, Medellinen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Liburutegi Zerbitzuaren bitartez aholkularitza teknikoa emango dio 31 informazio-gune eta -unitate dituen Medellingo liburutegi publikoen sistemari. Hain zuzen, liburutegien balio sozioekonomikoko inpaktuaren azterketa-prozesuan eta -metodologian lagunduko dio, Foru Erkidegoan egindako azterketa oinarri hartuta.

Medellingo alkateak Liburutegi Publikoen programa iberoamerikarraren (Iberbibliotecas) bitartez jaso zuen eskaera.

Xede horrekin, Asun Maestrok zerbitzu honetako zuzendariak hiriburu kolonbiarrera bidaiatu du, helburu bikoitz batekin, Antioquiako hiriko liburutegi-sistema ezagutzera ematea, batetik, eta Nafarroako azterketarekin lortutako emaitzak erakustea, bestetik.

Egonaldian zehar bisitak antolatu dituzte hainbat liburutegietara eta haien ekintza- eta hedapen-zentroetara, emakumeen kartzelara kasu, eta bilerak koordinatzaile, liburutegiko langile eta eremu ezberdinetako antolatzaileekin. Horrez gain, bilera instituzional bat aurreikusi dute Daniel Zapatarekin Medellingo Alkatetzako Liburutegi, Irakurketa eta Ondare Saileko idazkariordearekin.

Bidaia honekin hasiko den aholkularitza teknikoak laguntza eta euskarri teknikoa ematea du xede Medellingo liburutegi publikoen sisteman azterketa bat egin ahal izateko Nafarroan egindakoaren antzeko ezaugarriekin. Halaber, erkidegoaren eta hiriaren arteko lankidetzarako akordio sendo bat lortu nahi du, eta, horretarako, haietan dauden liburutegi publikoak eta gizarte-, kultura- eta hezkuntza-eremuetako beste erakunde batzuk erabili, bakea eta bizikidetza eraikitzeko funtsezko agenteak direlako.

Argazki-oina: ezkerretik eskuinera Natalia Espadas koordinatzaile teknikoa; Luz Estela Peña Medellingo Liburutegi Publikoen Sistemako burua; Asun Maestro; Alejandra Restrepo Irakurketa Kluben koordinatzailea; eta Andrea Rojas proiektu Estrategikoen koordinatzailea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa