(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialen Departamentuak “Biziberri Navarra Rehabilita” sariak banatu dizkie Nafarroan etxebizitzak birgaitzeko egindako lan onenei osteguna, 2018.eko azaroak 22


Saritutako zazpi proiekturen artean, Beatriz Anaut Fuertesek eskuratu du sari nagusia, Garden etxebizitza bat birgaitzen egindako lanarengatik


Laparra lehendakariordeak etxebizitza bat birgaitzen egindako lanarengatik saria ematen du. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak "Biziberri Navarra Rehabilita" sarien lehen edizioko zazpi irabazleri sariak banatu dizkie. Nasuvinsa sozietate publikoak eta Birgaitze Bulegoek (ORVES) elkarlanean antolatu dituzte sariak, eta horien helburua da Nafarroako Foru Komunitatean burututako birgaitze-lan onenak saritzea edota bizilekuen parkea hobetzeko aukera eskaintzen duten sustatzaileen, arkitektoen eta teknikarien lana eta ahalegina aitortzea.

Ekitaldea Civican-eko ekitaldien aretoan egin da, Iruñean, eta bertan izan dira Nafarroako eraikuntza eta birgaitze arloetako profesional ugari nahiz proiektu irabazleen herrietako udal-agintariak, etxebizitzen birgaitzea sustatu duten pertsonak edota Birgaitze Bulegoetako (ORVES) langileak; hain zuzen ere, azken horiek aurkeztu eta azaldu dituzte irabazleak suertatu diren zazpi birgaitze-lanak.

Hona hemen saritutako proiektuak: "Pamplona Lezkairu", Soto de Lezkairu 11 eraikineko jabekideen erkidegoarena; "Pamplona Carmen", Carmen 12 eraikineko jabekideena, Iruñeko Alde Zaharrean; "Monteagudo", María Planillo Cardenal jabearena; "Puente la Reina", Juan Ayerra Larráyoz eta Ana Lucía Manero Ustárroz jabeena; "Muskitz", Imotzeko Udalarena; "Garde", Beatriz Anaut Fuertes jabearena; "Tafalla" Virginia Mujica Tapiz titularrarena.


Saridunak, Eskubide Sozialeko lehendakariordearekin. ( irudia handitu )

Lan horietan babestutako birgaitze-mota ezberdinak islatzen dira: Soto de Lezkairuko eraikinetako inguratzaile termikoak hobetzea, igogailurik ez zegoen eraikinetan igogailuak jartzea, familiek eta gazteek haien herrietako eta hirietako hirigune historikoan bizitzearen alde egindako apustua edota alokairu sozialerako etxebizitza berriak sortzeko jarduerak. Era berean, proiektu horietan ikus daiteke etxe edo eraikin baten lehena eta jardun ondorengo ondorena, edota berrikuntza horrek hiri-ingurunearentzat zein etxebizitzaren jabearentzat nahiz erabiltzailearentzat ekarri duen aldaketa. Gainera, nabarmentzekoak dira eraikina mantentzen laguntzeagatik, lanaren kalitatearengatik, ingurumenarekin arduratsua den arkitektura ezartzeagatik edota lehendik zeuden eraikuntzak egungo premietara egokituta kontserbatzeagatik.

Sari nagusia Beatriz Anaut Fuertesentzat izan da, Garde herrian etxebizitza bat birgaitzeagatik. Hain zuzen ere, Gardeko hirigunean dagoen ehun urtetik gorako borda bat berritu dute, hots, Nafarroako Pirinioetako 148 biztanleko herri txiki batean, ohiko etxebizitza bezala erabiltzeko. Horretarako, behe eta lehen solairuko eraikuntza zaharra, harrizko horma eta teilaz osatutako estalkia duen eraikin tradizionala, aldatu dute. Lehen nekazaritzako eta abeltzaintzako biltegi moduan erabiltzen zuten, eta orain erabilpenik gabe zegoen.

Gainera, saria jaso duena familiaren jarduerarekin aurrera jarraitzen duen abeltzain gaztea da. Jaioterrian bizitzen geratzea erabaki du, modu horretan bailarako jarduerari eutsiaz eta biztanleria finkatuaz.

Lanak inguruko gremioek egin dituzte, tokiko ekintzailetza bultzatzearekin eta haraneko garapen sozio-ekonomikoa erraztearekin batera.

Etxebizitzak birgaitzearen aldeko apustua

Laparra lehendakariordeak bere hitzaldian nabarmendu du etxebizitzak birgaitzea dela etxebizitzen inguruko politika berriaren zutabeetariko bat, eta apustu hori sari hauen barnean kokatu du. Halaber, Nafarroan babestutako birgaitze-sistemak dituen alde onak gogora ekarri ditu; hots, puntako programa bat da estatu-mailan, eman beharreko diru-laguntzen ikuspegitik, horiek emateko prozeduraren aldetik eta Birgaitze Bulego ezberdinetan (ORVES) lan egiten duten adituen aholkua jasotzeko aukera izatetik erreparatuta. Nafarroako geografian zehar, bederatzi bulego daude, eta, modu horretan, birgaitze-lanaren bat egin nahi duen edozein pertsona edo erkidego eta etxebizitzen jabeengandik gertu bulego bat izatea bermatzen da.

Enpresa eta artisten ekarpena 

Sariak Rockwool enpresak babesten ditu; hau da, mundu-mailan harri-zuntzean liderra denak; enpresak ekoizpen-zentro garrantzitsua du Caparroson.

Arteen mundua ere ez da sarien banaketatik urrun egon. Ekitaldian, Nafarroako Julio Mazarico zinemagileak parte hartu du, sariaren sustapen-bideo hunkigarrien egileak edota Floren Domezain Vicente abeslariak, rap erritmoaz baliatuta, sariei laguntzeko falta zen musika eta letra jarri baititu, gaur eta hemen, zure etxebizitza birgaitzea modernoa dela erakutsiaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa