(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larunbatean Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra eginen da Iruñean osteguna, 2018.eko azaroak 22


Euskaraldiaren egitasmoaren baitan, hogeinaka talde baino gehiagko bilduko dira


Euskaraldiaren ekimenarekin bat eginez, larunbat honetan, azaroak 24, goizeko 09:30etatik 14:00etara bitartean Nafarroako Liburutegiak Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra hartuko du. Ekitaldia, Nafarroako Liburutegiak, Nafar Ateneoak eta liburuzain eta euskarazko irakurleetako dinamizatzaile batzuk eratutako talde eragile abtek elkarlanean antolatuta dute.

Honen asmoa, Nafarroan euskaraz dabiltzan irakurle taldeek elkar ezagutzea eta irakurle euskaldunek talde horien berri izatea da, baita euskaraz sortutako zein euskarara itzulitako lanen iritziak trukatzeko ere, bide batez euskarazko literatura sustatuz.

Dori Lopez Jurio, Kultura sail eta Principe de Viana Institutuko buruaren hitzek emango diote irekiera Anabel Arraiza kazetariak aurkeztutako ekitaldiari. Bertan, idazle nafarrekin mahai-inguru bat eginen da eta libteraturaren inguruko bertso saioa. Amaitzeko bazkaria ospatuko da parte hartzaileen artean.

Gaur egun badira 23 irakurle talde euskaraz Nafarroan ia bere geografia osoan banaturik, hilean behin elkartzen direa euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako literatura lanen inguruan aritzeko eta gutxi gorabehera 175 kidek parte hartzen dute taldeotan. Taldeak Antsoain, Arangurengo Ibarra, Artika, Barañain, Bera, Burlata, Erronkari, Etxarri Aranatz, Eugi, Iruñea, Leitza, Lizarra, Mutiloagoiti, Otsagabia, Tutera, Uharte eta Eguesibarreko Sarriguren eta Iruñeko Mendillorri auzoan elkartzen dira.

Informazio gehiago: irakurletaldeak@gmail.com


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa