(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Manual de Búsqueda y Salvamento Terrestre" aurkeztu da, nazioarteko metodologia batean oinarritutako pertsona desagertuen bilaketarako gazteleraz idatzitako lehen gidaliburua osteguna, 2018.eko azaroak 22


Liburua dohain deskarga daiteke Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzaritik 


Ezkerretik eskuinera: Javier Bayona, Joaquín Amills, José Vicente Romero eta Manuel Jabalera, liburuaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta  Sosdesaparecidos elkarteak gaur goizean aurkeztu dute Madrilen pertsona desagertuen bilaketarako gaztelerazko lehen gidaliburua. Nazioarteko metodologia bat aplikatzen du gidaliburuak, AEB, Kanada, Australia, Erresuma Batua edo Suitza bezalako herrialdeetan erabiltzen dena. Gainera, planifikazioko eta lehorreko bilaketa eta salbamenduko kudeaketako mundu mailako estandarretan oinarritzen da.

Lanaren aurkezpenean izan dira Javier Bayona Nafarroako Suhiltzaileen zuzendaria eta lanaren bi egileak, José Vicente Romero Ballestero, Auritzeko parkeko suhiltzailea eta landa-eremuetako bilaketetako koordinatzailea, eta Manuel Jabalera, Andaluziako larrialdi-teknikaria. Bertan izan dira baita Joaquín Amills Sosdesaparecidos Elkarteko presidentea eta Jaime Cereceda Desagertuen Zentro Nazionaleko zuzendaria.

Nafarroako Gobernuak editatu du gidaliburua, Sosdesaparecidos Elkartearen ekimenez, eta bai autoreek eta bai kolaboratzaileek eskuzabalki hartu dute parte proiektuan. 20 parte-hartzaileen artean daude Robert J. Koester eta Kenneth Hill, lehorreko bilaketa eta salbamenduari lotutako hainbat liburu eta artikuluren egileak.

Pertsonen desagertzean lanean ari diren elkarte, organizazio eta fundazio desberdinek adierazitako eskaera jarraikoaren emaitza da lana, eta estatu mailan metodologia, protokolo eta kudeaketa-sistema komun bat izatea du helburu.

Gidaliburuaren edukia

Gidaliburuaren helburu nagusietako bat da bilaketa-eremu bat modu zuzenean zehazten erakustea. Behin eremua mugatuta, zenbait fasetan zehazten da bilaketa. Lehen fasean, "hasierako erantzun-fasea" bezala ezagutzen dena, informazioa datu estatistikoekin osatzen da, desagertu den pertsona aurkitzeko probabilitate gehiago dauzkaten eremuak zehazteko.

Bigarren fase batean, "bilaketa planifikatuaren fasea" deitzen zaiona, probabilitate-mapa bat ezartzen da eremua alde eta/edo segmentuetan banatuz. Segmentu horietan bilaketa-estrategia eraginkor, zehatz eta ebidentzietan oinarritutakoak konbinatzen dira, eta baita lurraren analisia, erabaki-puntuak, lekuen analisia, area-probabilitatea zehazteko metodoak, detekzio-probabilitatearen estimazioa edo arrakastaren probabilitatearen kalkulua.

Beste aspektu batzuk ere landu dira lanean, hala nola orientazio-senaren azterketa bat, desagertutako pertsonen kategorien araberako klasifikazio bat edo teknologia berrien erabilera, GPSak, GISak (geografia-informazio sistemak) edo RPAk (dronak) kasu. Lanaren bukaeran dokumentu gako batzuk erantsi dira bilaketaren kudeaketarako, nazioartean erabiltzen direnak.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa