(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehia Zuzendaritzak zigor-espedientea ireki die garraio sektoreko elkarte bati eta 39 enpresari lehiaren aurkako jardunbideengatik ostirala, 2018.eko azaroak 23


Lehiaren aurkako ustezko jardunbideak ikertzen ari da Nafarroako eskola-garraioaren zerbitzuko lizitazio publikoetan


Nafarroako Gobernuko Lehia Zuzendaritzak zigor-espedientea ireki die garraioaren sektoreko elkarte bati eta 39 enpresari, Nafarroako eskola-garraioaren zerbitzuko lizitazio publikoetan (2013. eta 2017. urteetan) izandako lehiaren aurkako ustezko jardunbideengatik (Lehiaren Defentsari buruzko 15/2007 Legearen 1. artikuluaren ustezko arau-haustea). Espedientearen irekiera ikertuei eman zaie ezagutzera dagoeneko.

Informazio erreserbatu horren ondorioz, Lehia Zuzendaritzak lehiari buruzko araudian debekatuta dauden jokabideen arrazoizko zantzuak egiaztatu ahal izan ditu, eta ostegun honetan, ikertuei zigor-espedientearen irekieraren berri eman eta Lehiaren Defentsari buruzko legearen 43. artikuluaren arabera, zuhurtziaz eta isilpekotasunez jokatzera behartuta daudela gogoratu die. Betebehar honek ikerketa-prozesua nahiz zigor-espedientearen ebazpena babestea du helburu.

Espedientearen irekierak ez du aurretiaz baldintzatzen ikerketaren bukaerako emaitza. Orain, 18 hilabeteko gehienezko epea ireki da, Nafarroako Lehia Zuzendaritzak zigor-espedientea bideratu eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak horren gaineko ebazpena eman dezan.

Zigor-espedientea honako merkataritza sozietate hauei dagokie:

La Burundesa, S.A.; La Baztanesa, S.A.; Leizarán Mariezcurrena Hermanos, S.L.; Ceferino Apezetxea Eta Semeak, S.L.L; Autobuses Gurbindo, S.L.; Autobuses Latasa, S.L.; Autobuses Parra, S.L.; Autobuses Urederra S.L.; La Estellesa, S.A.; Riojana de Autocares, S.L.; Automóviles Río Alhama, S.A.; Autobuses Jiménez, S.L.; Alberto Elcarte, S.L.; Autobuses M. Litago, S.L.; Autobuses Gurrea Hermanos, S.L.; Autobuses Olloqui, S.L.; Autocares María José, S.L.; Falces Autobuses Sánchez, S.L.; La Tafallesa, S.A.; Ativar, S.L.; Autobuses La Pamplonesa, S.A.; Autobuses Río Irati, S.A.; Autocares Albizua, S.L.; Autocares Félix Gastón S.L.; Autocares Oroz, S.L.; Autocares Oyarzun Oroz, S.L.; La Muguiroarra, S.L.; Autocares Ibargoiti, S.L.; Autocares Peche, S.L.; Fonseca Bus, S.L.; Limutaxi, S.L.; La Veloz Sangüesina, S.L.; Autobuses La Estellesa, S.L.; Autobuses y Garaje Bariáin, S.L.; Logroza, S.L.; Autobuses Pamplona Madrid, S.L.; Compañía Navarra de Autobuses, S.A. ; eta Eugenio Díez, S.A.

Gainera, espedienteak Errepide bidezko Garraio eta Logistikako Enpresarien Nafarroako Elkartearen (ANET) jokabidea ikertuko du, lehiari buruzko arau-hauste honi dagokionez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa