(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Talentua indartzea: Nafarroako empresa eta zantro europarren (CEIN) haztegietako zazpi starupek pertsonen  zuzendaritza eta Garapenarako Espainar Elkartearen AEDIPE Navarrako kideen aholkularitza espezialitatua jasoko dute ostirala, 2018.eko azaroak 23


Enpresek kudeaketa -eta garapen- eremuetan lanbide-elkargo honetako adituen aholkularitza jasoko dute


Representantes de las empresas, de CEIN y de Aedipe.

Enpresa, CEIN eta Aediperen ordezkariak ( irudia handitu )

Nafarroako Enpresa eta Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren Berrikuntza Haztegietan jarduten duten zazpi enpresek pertsonen kudeaketan adituak diren Zuzendaritza eta Garapenerako Espainiar Elkartearen Aedipe Navarrako aholkularitza jasoko dute.

Starup berritzaileen ekintzaile-talde buruek ez dute prestakuntza edo esperientziarik izaten lanbide-garapenaren eta giza baliabideen eremuan, baina haien berezigarrietako bat da oso azker hazten direla, eta, beraz, ezinbestekoa da langile gaituak ere azkar txetatzea haietan.

Une horretan, betekizun berriak izango dituzte, esaterako, lanbide-profila ezartzea, harrera plana diseinatzea, talentua mantentzea edo taldekideen inplikazioa eta motibazioa sustatzea.

Ekimen berri honen helburua haztegietako enpreseei aholkularitza espezialitatua ematea da, eta, beraz, Aediperen kideek borondatez eta beren lanbide-ibilbidea oinarri hartuta, enpreseei ezagutza eta esperientzia eta beharren araberako orientzaioa eskainiko dizkiete.

Programari hasiera emanez, starupen eta adituen arteko bilera bat egin da, elkar ezagutza sustatu eta banako aholkularitza emateko gero, enpresek persona-kudeaketan dituzten interesen edo aurre-esperientzien eta bileran izandako konexio pertsonalaren arabera.

Hona hemen prozesuaren emaitza gisa aholkulari-lanetan arituko diren adituen eta zerbitzu hori jasoko duten enpresen arteko lotura: Muskilda Pascualena (Idifarma) eta Ikan Biotech; Patricia Villanueva (Xilema Fundazioa) eta Innoup Farma; Nora Reta (Montaner&Asociados) eta Bee Planet; Daniel Goñi (Thompson Reuters Aranzadi) eta Kunak; Asun Remón (freelance) eta Nubapp; Javier Morrás (freelance) eta Smart Confort; eta Juan Pascual (Tiruña) eta Tedcas.

Orientazioa lau bileretan antolatuta dago (hilabete bakoitzean bat), eta ekintza-plan bat jarraitu beharko dute. Ekintza-plan horretan lan-eremua, xedeak, ekintzak eta emaitzen balorazioa zehaztuko dira.

Ekimen berri hau Nafarroako Enpresa eta Zentro Europarra (CEIN) Berrikuntza Haztegien starupei eskainitako zerbitzuen barruan dago, merkatuan hazten eta lehiakorragoak izaten laguntzeko.

Aedipe Navarrari buruz

Aedipe Navarra, 1980an sortu zen Iruñean, eta Pertsonen Zuzendaritza eta Garapenarako Espainiar Eñkartearen kide da. Nafarroako 130 enpresa ezberdinetan giza baliabideak kudeatzen dituzten 200 profesional biltzen ditu eta pertsonen lanbide-garapena zuzentzen dute oinarriak eta jarduerak garatzea eta sustatzea du xede.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa