(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak % 7 gehituko ditu kontrol ekintzak 2019an ostirala, 2018.eko azaroak 23


Laneko segurtasuna eta osasuna, aldi bateko kontratazioa eta berdintasuna aztertuko ditu


Imagen tomada al comienzo de la reunión.

Bileraren hasieran hartutako irudia ( irudia handitu )

Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzako Batzorde Operatibo Autonomikoak, Manu Ayerdiren lehendakaritzapean, kontrol ekintzak gehitzea erabaki du ostiral honetan, laneko segurtasuna eta osasuna zein aldi bateko kontratazioak aztertzeko eta berdintasunaren arloan gerta daitezkeen irregulartasunak antzemateko.

2019rako ikuskaritza-lana ondoko lau gai nagusien arabera planifikatu da: Lan Arriskuen Prebentzioa (% 26), Enplegua eta Lan Harremanak (% 17,3), Gizarte Segurantza (% 21), Ekonomia irregularra eta atzerritarren lana (% 31,7) eta Bestelako ekintzak (% 4).

2019rako, % 7,6 gehitu da ikuskaritza-lanari buruzko guztizko aurreikuspena aurreko urtearen aldean, guztira 8.836 zerbitzu-agindu esleitu direlarik.

Lan Arriskuen Prebentzioaren arloan, igoera % 8koa da eta 2.291 zerbitzu-agindu ematea aurreikusi da. Horietarik, % 80 planifikatuta egongo da, istripugarritasun handieneko jarduerei kasu berezia eginez.

Berritasun gisa, Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko ekintzen artean, arrisku muskuloeskeletikoei buruzko kanpaina berezia antolatuko da hoteletako gelazainentzat. Halaber, 2019rako, arreta berezia emanen zaie amatasun nahiz edoskitze bajen ondoren lanera itzultzen diren emakumeei eta “Segurtasun eta osasun baldintzak aldi bateko kontratazioan” deritzon kanpaina gauzatuko da iraupen mugatuko kontratuak dituzten langileen segurtasun eta osasun baldintzak egiaztatzeko.

Lan-harremanen arloan, % 8ko igoera ere tarteko, 1.528 zerbitzu-agindu aurreikusi eta ikuskaritza-lanaren % 70 planifikatu da, aldi bateko zein zatikako kontratazioa, lanaldiaren betetze-maila (ordu estrak) eta berdintasuna kontrolatzeko, nagusiki.

Gizarte Segurantzari buruz aurreikusitako ekintzak bat datozm Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiarekin, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin eta FOGASArekin ezarriak dituen akordioekin. Ikuskaritza-ekintzak Gizarte Segurantzari buruzko legeria betetzen ote den kontrolatzeko planifikatzen dira, betiere iruzurra hautemateko prozesuetatik abiatuta eta araubide desegokietan egindako sailkatzeei, Gizarte Segurantzarekiko zorrak dituzten enpresei, oinordetzei, enpresa talde eta azpikontratei, gizarte segurantzako prestazioei, baja desegokien kontrolei, infra-kotizazioei edota behar ez bezalako hobariei arreta emanez.

Azkenik, ekonomia irregularraren eta atzerritarren lanaren arloko ekintzak gehituko dira, aitortu gabeko lana, enplegu irregularra eta Gizarte Segurantzako prestazioetan egindako iruzurrak borrokatzeko, eta horrela, langileen lan zein gizarte eskubideen narriadurari, Gizarte Segurantzaren sistemako diru-sarreren jaitsierari eta legezko betebeharrak betetzen dituzten enpresa, ekintzaile eta langile autonomiei eragindako konpetentzia desleialari aurre egiteko.

2018ko Balantzea

Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzako Batzorde Operatibo Autonomikoak ere 2018ko abenduaren 31ra arte egindako ekintzen balantzea egin du.

Laneko segurtasun eta osasunari buruzko kontrol gehiago egin dira, eta ondorioz, errekerimendu gehiago igorri dira akatsak konpontzeko eta prestazioak proposatzeko, baina aurreko urteko epealdi berean baino zigor gutxiago ezarri dira.

Enplegu eta lan-harremanen arloan, ikuskaritza-lanari esker, aldi bateko 925 kontratu mugagabe bihurtu dira, langileek epaitegietara jo behar izatea saihestuz lanpostuaren finkotasuna aldarrikatzeko.

Horrez gain, Lan Duinaren aldeko 2018-2020ko Plan Zuzentzailea aplikatuz 2018ko abuztuan Estatuan abiarazitako txoke planaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitatean, kontratazioan egindako iruzurrari buruzko 672 gutun bidali ziren, aldi bateko kontratazioan iruzur egoeran izateko zantzuak zituzten 1.026 langileri loturikoak. Igorritako gutun horien eraginez, Nafarroan 697 kontratu eraldatu dira, hots, txoke planari atxikitako langileen (1.026) % 67,93.

Nafarroako Foru Komunitatean aldi bateko kontratazioari buruz egindako ekintzen ondorioz, aldi bateko 1.622 kontratu mugagabeak bihurtu dira.

Horrekin batera, Gizarte Segurantzako 4.573 alta erregularizatu dira, Nafarroako jarduera ekonomikoaren sektore desberdinetan egindako ikuskaritza-lanari esker, Gizarte Segurantzako kuotetan 26 milioi euro baino gehiagoko kopurua kitatzeko espedienteak ireki direlarik.

Ekonomia irregularrari dagokionez, horren aurkako borroka eraginkorragoa izan dadin, bisita asko gauean (233), jaiegunetan (205) edo jaiegun gauean (9) egin dira, baita Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen laguntzaz ere (382), enplegu irregularraren eta Gizarte Segurantzarekiko iruzurraren aurka borrokatzeko Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen artean ezarritako lankidetza-aginduaren harira.

Batzordeko kideak

Garapen Ekonomikoko kontseilari Manuel Ayerdi Olaizola izan da topaketaren buru. Gainera, foru Exekutiboaren izenean, Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusi Izaskun Goñi Razquin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile María José Pérez Jarauta izan dira, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua ordezkatuz, Gaitasun Profesionalen Garapenaren Zerbitzuko zuzendari Ignacio Miguel Catalán Librada.

Espainiako Gobernuaren izenean, Iruzurraren aurkako Borrokarako Bulegoko zuzendari Juan Grangel Vicente, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren probintziako zuzendari José Félix Músquiz Pérez de Zabalza, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren probintziako zuzendari Mª Ángeles Montes Ros eta Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzaren Nafarroako lurralde zuzendari Guillermo Dachary Pagola bertaratu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa