(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basaburua, Lizarraga (Ergoiena) eta Noaingo hiru proiektu saritu dituzte ‘José Ignacio Sanz Arbizu’ Tokiko Garapen Jasangarriko Praktika Egokien X. Sariarekin ostirala, 2018.eko azaroak 23


Sariek herri eta hirietako erdiespen jasangarri onenak nabarmentzen dituzte eta gaur eman dira Obanosen


Hiru proiektu saritu dituzte ‘José Ignacio Sanz Arbizu’ Tokiko Garapen Jasangarriko Praktika Egokien X. Sariarekin: Ernaizu proiektua batetik, Ernaizu ESL Kooperatibarena (Basaburua), Lizarragako Microrred bestetik, Lizarragako Udalbatzarena (Ergoiena) eta Motxila Energetikoak hirugarren, Noaingo Udalarena (Elortzibar).

Sari-emate ekitaldia, bost aipamen bereziekin batera, Obanoseko Kultura Etxean ospatu da gaur goizez. Ekitaldiaren buru izan da Xabi Lasa, Tokiko Administrazioko zuzendari nagusia, eta bertan parte hartu dute baita Txaro Orcoyenek, Sanz Arbizuren bikoteak, eta NELS Sareko presidente Raúl Maizak. Ekitaldia jasangarritasuneko eta klima-aldaketako agendei buruzko jardunaldi batekin osatu da, eta bisita egin da Parke Bio Osasuntsura eta Obanoseko Misterioaren Museora.

Sariaren helburua da gizartea jasangarritasuneko erdiespenen inguruan kontzientziatzea, herri eta hirietan pertsonen bizitza-baldintzak hobetzeko. Etxebizitza eta komunitate-garapeneko, hiri- eta eskualde-garapeneko eta garapen jasangarriko ekimen onenak saritzen ditu, asoziazionismoan, berrikuntzan eta transferigarritasunean oinarritzen diren proiektuak lehenetsiz. Irabazleak Nazio Batuen Erakundeak sustatutako praktika onenen nazioarteko sarira sartuko dira zuzenean.

Saria, bi urtez behingoa, 3.000 eurotakoa da. Hiru praktika onenetako bakoitzarentzako 1.000 euroko sari bat egongo da; hiru praktika onenetako bakoitzari eta aipamen bereziei diploma eta trofeo bat emango zaie. Nafarroako tokiko garapen jasangarriko praktika egokien 10. katalogoan sartuko dira proiektuak eta katalogo horren banaketa egingo da.

Ernaizu: Basaburuko emakumeen gizarte-kooperatiba

Ernaizu ESLKooperatiba gizarte-ekimeneko lan-kooperatiba bat da, Basaburuko haranean gizarte-zerbitzuak sortu eta inguruan integratutako jarduera ekonomiko bat sustatzera bideratua. 2011. urtean sortu zen eta 7 kide eta beste 11 langile dauzka. Kooperatibaren jarduna inguruaren babesean, euskararen eta kulturaren errespetuan, gizarte-kohesioan eta integrazioan ardazten da, eta baita bizitzaren eta kontziliazioaren zaintzan. Apeztegierriko denda-taberna, Orokietako ostatua, Basaburuko Enigma aretoa eta Amalurraren Erronka kudeatzen ditu.

Microrred: energia-horniketa % 100 berriztagarria Lizarraga Ergoienan

Microrred proiektuaren helburua (Lizarraga, Ergoiena), bere aldetik, mikrosarera konektatuta dauden kargak % 100 jasangarri den horniketa batekin egitea da. 14.85 Kw-ra arteko energia sortzen duten plaka fotovoltaikoak dauzka garatu den soluzioak. Biltegiratze-soluzioa,bestalde, 330.000 litroko bi depositutan oinarritzen da, 100 m-ko maila-diferentziarekin, 11 Kw sor ditzakeen ponpa eta Pelton turbina baten bidez konektatzen direnak. Horrela, eguneko parte batean, tokiko kontsumoak plaka fotovoltaikoen bidez egingo lirateke eta soberako energiarekin ura bidaltzen da beheko depositutik goikora, energia gordez.

Motxila Energetikoak: aurrezte energetikoaren eta klima-aldaketaren eskola-kontzientziazioa Noainen

Noaingo Udalaren Motxila Energetikoak proiektuak klima-aldaketaren arazoaren, energia aurreztearen eta energia-efizientziaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzea du helburu. 2004az geroztik ari da lanean, Agenda 21 estrategia martxan jarri zenetik. Motxila Energetikoa San Miguel ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleen artean txandakatzen da. Motxilaren barruan dauden elementuek (led bonbilla eta fokua, dutxako ihinztagailu efizientea, harea-erlojua, burleta, erradiadoreetarako xafla islatzailea, etab.) ura eta energia aurrezten laguntzen dute. Barruan, gainera, klima-aldaketa ulertzen laguntzeko informazioa dago, eta horren alde etxeetan zer egin dezakegun ere aipatzen da.

Aipamen bereziak

Gainera, bost aipamen berezi egin zaizkie honako proiektuei: Klima-aldaketaren kontrako lorezaintza ekosoziala, Antsoaingo Udalarena; Iturrama Berdea, Iturrama BHI ikastetxekoa, Iruñean; Nafarroa itzultzekoen alde, Recircula el Valor de los Recursos elkartearena; Zorokiaingo herriaren berreskuratze-proiektua jasangarritasunari jarraiki, Zorokiaingo Errekazar auzo-elkartearena; eta, azkenik, El mirador de la súbita gisa ezagutzen den tokian gauzatutako Udaleko Hondakindegiaren Eraldatzea, Ledeako Udalarena.

José Ignacio Sanz Arbizu

Aipatzekoa da hamargarren edizio honetan sariak izan duen izen-aldaketa, José Ignacio Sainz Arbizu (Iruña, 1947-2014) industria-ingeniariaren izena hartu baitu. Hala, ingeniariaren ibilbide profesionala eta ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde izandako apustu koherentea nabarmendu nahi izan dira. Sariaren helburuak bete-betean egiten du bat Sanzek defenditu zituen balioekin: Nafarroa Europako hirietako eredu aurreratuenetara hurbiltzea, mugikortasun ez kutsakorreko estrategietan eta hiriak eta ibaiak integratzeko estrategietan bereziki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa