(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Manu Ayerdi aste honetan Estatu Batuetan izango da, automozioaren sektorean kolaborazioak bilatzeko xedez astelehena, 2018.eko azaroak 26


Misio instituzionalak Michiganeko eta Alabamako unibertsitateak, zentro teknologikoak eta lurralde-garapeneko erakundeak bisitatuko ditu.


Nafarroako ordezkaritza bat, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordea buru duela, aste honetan Estatu Batuetan izango da, Michiganen eta Alabaman hain zuzen, Nafarroako automobil-sektorerako kolaborazioak bilatzeko xedez. Han izango dira ere Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miguel Angel Adán Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkari komertziala; Javier Belarra  Nafarroako Automozioaren Kluster Elkarteko koordinatzailea; Isabel Carrilero NaVEAC proiektuaren koordinatzailea; eta Iñaki Arregui eta Ana Cañada, Naitec-en eta Nafarroako Ganberaren ordezkariak, hurrenez hurren.

Misio honetan, xede batzuk zehaztu dira, hots: Nafarroako automozioaren sektoreko enpresentzat aukera berriak bilatzea, Nafarroa ezagutzera ematea eta baita haren ekoizpen-sarean hain garrantzitsua den sektorea ere, eta erakundeen, enpresen eta zentro teknologikoen arteko kolaborazioak bilatzea.

Astean zehar, Michigan eta Alabama bisitatuko dituzte, zehazki, han ezarrita dauden unibertsitate, zentro teknologiko, elkarte, lurralde-garapeneko elkarte eta enpresa nafarrak bisitatzea aurreikusita daukate.

Ameriketako Estatu Batuak Nafarroako Nazioarteko Planean

Gogoratu behar da misio honek lehentasunezko sektore bat eta herrialde estrategiko bat jorratzen dituela Nafarroako Nazioarteko Planaren eta Nafarroako Gobernuaren 2017-2020 Estrategia Adimenduaren barruan. 2017an, 334,94 milioi euroko balioarekin, 566 enpresek esportatu zuten, 5 urte lehenago, aldiz,  470 enpresa izan ziren 185,46 milioi eurorengatik esportatu zutenak. Iaz, inportazioak 51 milioi eurokoak izan ziren eta 283,93 milioiko balantze komertzial positiboarekin amaitu zen urtea.

2017an, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batuaren atzetik, Nafarroarentzat Estatu Batuak izan ziren bosgarren merkaturik garrantzitsuena, erkidegoz kanpoko lehena. 2018an, Nafarroako enpresentzat garrantzitsuak diren merkatu-eskalan Estatu Batuak laugarren postura igo dira, Erresuma Batuaren aurretik ipiniz.

Esan behar da, denboraldi horretan Estatu Batuetara esportatu zutenen  211 enpresa ohiko esportatzaileak direla, alegia, behintzat 4 urtez jarraian daramatela esportatzen.  Estatu Batuetara esportatzen duten Nafarroako hamar enpresa handienek hain zuzen merkatuaren % 66,4 hartzen dute.

Automozioaren sektorea, 5.200 milioi euroko negozio-bolumenarekin, Nafarroako ekonomiaren eragileetako bat da, eta 12.000 langile kasik enplegatzen ditu zuzenean. Sektore horri dagokio lurralde osoko enpleguaren % 4,5, izan ere, 120 enpresa ditu, horietatik % 80 osagaien fabrikatzaileak dira, eta Nafarroako Automozioaren Kluster Elkarteko datuen arabera, enpresen % 76ak esportatzen du. Automozioko osagaiak fabrikatzen dituzten Nafarroako enpresek pasadan urtean 1.218 milioi euro esportatu zituzten, eta horietatik 15,9 milioi soilik izan zituzten AEBak helmugatzat.

AEBak automobilgintzako osagaien inportatzaile nagusia dira, horregatik garrantzitsua da Nafarroako sektoreak ezagut dezala hango merkatua eta ikus dezala zer aukera dituen han zabaltzeko. Pasadan urtean, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ganberaren laguntzarekin, automobilgintzaren eta nekazaritzako elikaduraren sektoreetarako misio instituzional bat bidali zuen AEBetara, eta, horren barruan, bilerak egin zituzten New Yorkeko Garapen Ekonomikoko Bulegoarekin; AEBetako Espainiako Merkataritza Ganberarekin eta New Yorkeko Espainiako Merkataritza Bulegoarekin; Europa eta Ekialde Ertainerako AEBetako Merkataritza ordezkariarekin; Nekazaritza, Merkataritza eta Garraio Sailekin (Ministerioekin) eta Washingtoneko Espainiako Merkataritza Bulegoarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa