(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko azaroak 26


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: kontzertuak, zinema, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Arantxa Iturbe eta Irati Jimenez idazleek gaur arratsaldean Nafarroako liburutegian literatura, feminismo eta beste gaiei buruz hitz egingo dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Filmotekak eskaintza anitza dakar aste honetan. Hasteko, Hendaiako Zinema Jaialdian garaile atera diren laburmetrailak eskainiko dira astelehenean. Gainera, astero bezala, zinema eskaintza hirukoitza: asteartean “Trinta lumes”; asteazkenean, “Lawrence de Arabaia”; eta ostiralean eta saio bikoitzean “Wallay”.

Halaber, Arantxa Iturbe eta Irati Jimenez idazleak Nafarroako Liburutegian egongo dira “Literatura, feminismoa eta beste gauza batzuei buruzko elkarrizketa” eskainiz. Liburutegian bertan, eta astero bezala, haurrentzako “Ongi etorri ipuinetara” tailerra ospatuko da. Era berean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian “Zientzien hotsak” zikloa aurrera doa eta, Javier Tejadak “Fisika eta musika. Unibertsoa, materia eta uhinak” mintzaldia eskainiko du asteazkenean.

Musikari dagokionez, Katia eta Marielle Labèque ahizpak dira aste honetako izarrak. Beren azken lana Baluarten aurkeztuko dute asteazkenean, Caro Mena musikari handia lagun.

Huarte Zentroan badator kultura uholdea. Hasteko, bi egoitzetan egin den lana aurkeztuko da jendaurrean: “Sol y Sombra” eta “Ob Skena”. Gainera, Vaka proiektua bueltan da eta asteazkenean ospatuko da. Ez hori bakarrik, igandean, soinu ikerketa proposamen batek zeharkatuko du Huarte: Zarys Falconek eta Iosu Martik prestatu duten, “Mianimal” ikuskizuna. Bukatzeko, “Work in Process” erakusketa zabalik dirau.


Asteazken honetan Nafarroako Filmotekan emanen den “Lawrence de Arabia” filmaren fotograma. ( irudia handitu )

Bestalde, Sakanako paisai eta baso ondarea goraipatzeko prestatu zen egitaraua igandean amaitzen da. Aste honetan haurrentzako tailerrak antolatu dira inguruko animali eta landareak aurkezteko eta ikuskizun poetiko batekin emango da bukatutzat aurtengo proposamena.


Erakusketen alorrean, bada prosamen berri bat ikusgai Nafarroako Liburutegian, “Larruaren sektorea Bangladeshen”. Argazki erakusketa hau ehungintza industriaren baldintza kaxkarrak salatzeko prestatu da. Gisa berean, hamaika erakuspen diraute zabalik: Karlismoaren Museoan “Karlismoa zineman”; “Macla, mamua, bismuto, vicario” Oteiza Museoan; “Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” Nafarroako Museoko Kaperan; eta “Izaba NANen” zein “Baxenabarre, lurralde berezia” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bukatzeko, bisita berriak antolatu dira Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko (igandean).

Ezagutu itzazu kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa