(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Lindus2 proiektuari amaiera eman zaio Auritzen

asteartea, 2018.eko azaroak 27


Hegaztien migrazioa eta aldaketa klimatikoa jorratu dituzte jardunaldian hainbat adituk


Hegaztien behaketa. (Argazkiaren egilea: Lindus2) ( irudia handitu )

POCTEFA Lindus 2 mugaz bestaldeko lankidetza-proiektuan, Mendebaldeko Pirinioetan zehar hegazti migratzaileen azterketa egiten da, eta, gaur, amaiera eman zaio Auritz herriko Kultur Etxean egin den jardunaldiarekin. Lindus 2 2016tik 2018ra bitartean gauzatu da, eta Nafarroako Gobernuak horren garapenean parte hartu du GAN-NIK enpresa publikoaren bitartez. Halaber, proiektuan honako hauek hartu dute parte: Auritzeko Udala, proiektuaren lider moduan; Ornitologiako Espainiako Elkartea (SEO/BirdLife) eta Ligue pour la Protection de Oiseaux (LPO-Aquitaine), bazkide moduan; eta Cederna Garalur erakunde elkartu gisa.

Hegazti migratzaileak aztertzeaz gain, Lindus 2 proiektuaren helburuak dira kiropteroak (saguzarrak) monitorizatzea, boluntariotza lantzea, ingurumen-arloan heztea eta inguruneko ekoturismoa bultzatzea.

Proiektuari amaiera emateko jardunaldia goizean zehar egin da, eta bertan izan dira proiektuaren barneko erakunde bazkideetako ordezkariak, finantzatzen duten erakundeetako ordezkariak eta Garraldako Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleak.

Bazkideek migrazio, ingurumen-hezkuntza, boluntariotza, prestakuntza, komunikazio eta ekoturismo arloetan proiektuaren barnean egindako azterketak azaltzeaz gain, ondorioak eta balorazioak partekatu dituzte. Zehazki, Ana Bermejo biologoa eta hegaztietan aditua Migrazioa eta aldaketa klimatikoaz  aritu da, eta Idoia Arauzok eta Juan Terrádezek, Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiko (OPCC) koordinatzaileak eta ikerlariak, Pirinioetan aldaketa klimatikoaren inpaktua gaia garatu dute. Jardunaldian zehar, bertara hurbildutakoek “La Montaña Vasca, entre el cielo y la tierra / Euskal Mendia, zeru-lurren artean” erakusketa ere bisitatu dute; hots, migrazio-fenomenoari, hegazti migratzaileei eta Pirinioetako migrazioaren azterketari buruzkoa.

Lindus 2: mugaz haraindiko lankidetza, ornitologia, boluntariotza eta ekoturismoa

POCTEFA Lindus 2 mugaz bestaldeko proiektuaren alderdi nabarmenen artean aipatu behar da mugaz haraindiko erakundeek garapen osoan zehar batera lan egiteko aukera eman duela.

Lindus igarotzerakoan, urtero Pirinioak Europako hegazti migratzaileen %90ak igarotzen dituela uste da. Hori dela-eta, Lindus 2 proiektuan bereziki landu da hegazti migratzaileen zenbaketaren sistematizazioa, aldaketa klimatikoaren gaineko adierazle gisa betetzen duten paper garrantzitsua sakondu ahal izanaz. Gainera, ingurumen-arloko boluntario-taldeak garatu ahal izan dira, eta, horrela, hegazti migratzaileen azterketan gero eta gehiago inplikatzen dira urtaro bakoitzean. Azkenik, ornitologiarekiko interesa gero eta handiagoa denez, ingurunean kalitatezko ekoturismoa garatzen laguntzen du horrek, Pirinioetako herrien garapena eta ekonomia bultzatuaz.

Lindus 2 proiektuaren %65a Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugako zonako integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Laguntzaren bidez, mugaz haraindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatu nahi dira, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategiak jorratuaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa