(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilariak Sarriguren bisitatu eta handitzeko lanen egokitasuna eta erritmo ona egiaztatu ditu asteartea, 2018.eko azaroak 27


Departamentuak handitzeko lanak egin ditu Sarrigurengo bi ikastetxe publikoetan. Joakin Lizarragako lehen fasea ikasturtearen hasieran estreinatu zen eta Uriz Pi Ahizpak IPko 6 gela berriak urtarrilean prest egongo dira


solana

Solana sailburuaren taldea bisitaren une batean. Atzealdean, ezkerrean eta eskuinean, bi ikasteetxeak. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendari Eneko Ardaiz Ganuzak Sarrigurengo Joakin Lizarraga eta Uriz Pi Ahizpak ikastetxe publikoak bisitatu dituzte, Alfonso Etxeberria Goñi alkatearekin eta eraikuntza-enpresaren ordezkariekin batera.

Lehedabizi, D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntza ematen duen Joakin Lizarraga ikastetxeko zuzendariak zentroaren zabalkuntza erakutsi du. Irailean ikasturtea hasi zenez geroztik, ikastetxeak 3 ikasgela berri eta bilegi berri bat ditu. Joakin Lizarragako zuzendaritza taldearekin bildu eta iritziak trukatu ondoren, Hezkuntza kontseilaria eta bere taldea Uriz Pi Ahizpak HLHIPera abiatu dira.


solana 2

Ibilbidearen une bat, Uriz Pi Ahizpak ikastetxeko handitutako gunean. ( irudia handitu )

Bi hizkuntza eredu dituen ikastetxe honetan gauzaturiko zabalkuntza-lanei esker, 6 gela eta komun berri sortu dira ikasle eta irakasleentzat. Guztira, 553,05 metro koadroko azalera, eraikinaren gainean altxaturiko beste solairu batez handitutakoa. Gainjarritako zabalkunde honen bigarren fasea ia-ia bukatuta dago eta neguko oporren ondotik estreinatu ahalko dituzte. Bisita probestuz, Solanak Uriz Pi Ahizpak Ipko zuzendaritzarekin ere hitz egin du.

Bisita ikasleen jolasorduarekin batera bukatu da.

Hezkuntza kontseilariak lanen egokitasuna eta erritmo ona egiaztatu ahal izan ditu. Handitze lanen entrega eta erabilpen praktikoa aurreikusitako epeak bukatu baino lehen egin ahalko dira. Hau guztia, adjudikazioa 902.646,64 eurotan (BEZ barne) eskuratu zuen Rio Valle Construcción y Obra pública, S.L. enpresaren lanari esker.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa