(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 600 plaza eskainiko ditu neguko oporraldian ingelesean murgiltzeko Winter Time & Friends programari esker asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Izen-ematea, abenduaren 15a edo plazak bete arte, dago zabalik


Hezkuntza Departamentuak, CNAIren bidez, sustatzen du murgiltze programa Haur, Lehen eta DBHko 1. Zikloko ikasleei zuzenduta, Altsasu, Barañain, Lizarra, Iruñea, Gares, Sarriguren, Tafalla, Tutera, Mendabia eta Elizondon, abenduaren 26tik 28ra bitartean, 9tatik 14tara. Izen-ematea abenduaren 15era bitartean dago zabalik, edo plazak bete arte, www.cnai.es helbidean edo CNAIren bulegoetan (Konpañia kalea, 6 behea; Hizkuntza eskola ofizialaren eraikinean) . Prezioa 45 eurokoa da eta familia ugariek beherapena izanen dute.

Iaz izandako harrera ona ikusita, Departamentuak DBHko 1. Eta 2. Mailak gehitu ditu programa-hartzaileen artean eta Mendabia eta Barañainen ere eskainiko da ‘Winter Time & Friends’ programa.

Ahozko eta idatzizko trebetasuna lantzeko programa da ‘Winter Time & Friends’, beti ere ikastetxeko ikasketa-prozesuen osagarri, Nafarroako ikasleen artean ingelesez jarduteko ohitura sustatzeko. Era berean, autonomia, sormena, lantaldea eta errespetu lantzeko ere balio du programak eta, nola ez, ohitura anglosaxoietara gerturatzeko aukera eskainiz ikasleei, kultura artekotasuna sustatuz.

‘Winter Time & Friends’ tailerrak ikasketa interaktiboan oinarritzen dira eta eskaintzen diren maila bakoitzari egokitzen dira. Hala, hainbat gaien inguruan antolatu dira tailerrak eta pertsonai fantastiko batek gidatuko ditu esku-lan, jolas, dantza, antzerki eta kirol-saioetan parte har dezaten.

‘Winter Time & Friends’ Haur hezkuntzako 2. Eta 3. Maila, Lehen Hezkuntzako 1-6 maila arteko eta DBHko 1-2 maila bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta eurei egokituta. Ikastetxe hauetan garatu da:

· Altsasu: Zelandi ikastetxe publikoa

· Barañain: Eulza ikastetxe publikoa

· Lizarra: Ikastola Lizarra

· Iruñea: Basoko institutua

· Gares: Puente la Reina ikastetxe publikoa

· Sarriguren: Hermanas Uriz Pi ikastetxe publikoa

· Tafalla: Sancho El Mayor institutua

· Tutera: Monte San Julián ikastetxe publikoa

· Mendabia: San Francisco Javier ikastetxe publikoa

· Elizondo: Elizondo ikastetxe publikoa

Informazio gehiago nahi izatera www.cnai.es/winter-time webgunera jo daiteke edo informazioa eskatu info@cnai.es edo 948.20.73.43 telefono bidez.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa