Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azterketa medikoen arrazoiei, derrigortasunari edo aldizkakotasunari buruzko zalantzak argitzen ditu, azterketak funtsezkoak baitira lan-arriskuen prebentziorako
Transcripción textual del video
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasunaren Zerbitzuak animazioko film laburra egin du euskaraz zein gazteleraz, langileen osasun-azterketei (azterketa medikoak) buruzko alderdi ezberdinen gaineko zalantzak argitzeko asmoarekin; alegia, funtzionamendua, zeri eta nola erantzun behar dioten, zein egoeratan derrigorrezkoak diren edota noiz egin behar diren.
Film laburraren fotograma
(
irudia handitu
)
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasunaren Zerbitzuak animazioko film laburra egin du euskaraz zein gazteleraz, langileen osasun-azterketei (azterketa medikoak) buruzko alderdi ezberdinen gaineko zalantzak argitzeko asmoarekin; alegia, funtzionamendua, zeri eta nola erantzun behar dioten, zein egoeratan derrigorrezkoak diren edota noiz egin behar diren.
Ekimena Lan Osasunaren 2017-2020 Jarduera Planean kokatzen da, Osasuna Zaintzeko Programan, eta helburua da, halaber, biztanleria azterketa mediko horiek egitera animatzea, langileentzat zein enpresentzat prebentzio aldetik duten garrantzia dela-eta.
Laneko Medikuntza enpresetan prebentziozko jardueraren espezialitateetariko bat da; hots, "ezer gerta aurretik ekitea". Ondorioz, osasun-azterketetan lekuko edo lanpostuko arrisku-faktore ezberdinek osasun-egoeran eragindako alterazioak (fisikoak, kimikoak, biologikoak, ergonomikoak eta psikosozialak) bilatu nahi dira, egoera goiztiar eta itzuliezinean, eta pertsona bakoitzaren osasun-egoeraren bilakaera ebaluatzen laguntzen dute. Gainera, lortzen diren emaitzak baita ere garrantzitsuak dira taldearen balorazioaren ikuspegitik, analisi epidemiologikoaren bitartez jakin baitaiteke enpresan zeintzuk diren lan-arriskuak izan ditzaketen lanpostuak edo zereginak, lan-baldintza horiek hobetze aldera.
Enpresen osasun-egoera ezagutzea
Ildo horretan, bideoan, osasunaren zaintza kolektiboaren baliagarritasuna eta premia nabarmentzen dira, gehiegi ezagutzen ez diren alderdiak. Sintomen edo kalteen banako datuak biltzeak honako hauek egiten laguntzen du: 1) arriskuak identifikatzea; 2) kalte garrantzitsuak zehazten dituztenak lehenestea; 3) plangintza kolektiboan helburuak ezartzea; 4) prebentzio-kudeaketaren adierazleak definitzea; eta 5) arriskuak kontrolatzeko aplikatutako neurriak eraginkorrak izan diren ala ez ebaluatzea. Eta hori guztia enpresen osasun-egoera nolakoa den jakitearren.
NOPLOIk, orobat, azpimarratu nahi duen beste alderdietariko bat da enpresek eta haien prebentzio-zerbitzuek langileen ordezkariei nahiz NOPLOIko Laneko Osasunaren Zaintza atalari arlo horretako informazioa transmititzea garrantzitsua dela. Ezbehar-tasa handieneko enpresetara bisitak egiteko proiektu berriko datuen arabera, 11 eta 250 langileko enpresen %42ak soilik aurkezten dizkie urtero ordezkariei osasunaren zaintzari buruzko datuak; bestalde, Lan Osasunaren Zerbitzuak langileen soilik %50aren osasun-arriskuei eta -zaintzari buruzko informazioa jasotzen du, eta datu horiek gehienbat plantilla handiagoko enpresetakoak izaten dira. Hori dela-eta, NOPLOIk enpresak eta prebentzio-zerbitzuak esku hartzera animatu nahi ditu, aipatu kopuru horiek gehitzearren.
Nafarroan, langileen osasun-azterketak batez ere enpresek kontratatzen dituzten kanpoko prebentzio-zerbitzuen bitartez egiten dira, eta enpresa bakoitzean dauden arriskuen arabera egin behar dira. Jarduera horretan, baldintza argi batzuk bete behar dira; hala nola, boluntariotza, doakoa izatea, lortutako datuak isilean gordetzea edo horien berariazkotasuna, besteak beste. Batzuetan, modu oportunistan, bestelako osasun-probak egiten dira, lan-jarduerarekin inolako zerikusirik ez dutenak, eta horiek ezin dituzte behar bezalako azterketak lausotu edo eraldatu.
Azkenik, NOPLOIk azpimarratu nahi du enpresek tarteka proposatzen dituzten osasun-azterketak, lan-arriskuen prebentziorako betebeharrak betetze aldera, langileen osasuna hobetzeko egiten direla, eta absentismoa kontrolatzeko edo langileak hautatzeko jarduerekin ez direla nahastu behar.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen