(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 45 plaza sortu ditu Nafarroako Administrazioan Lan Eskaintza Publikoan sartzeko asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Gainera, espezialitatea eta hizkuntza eskakizunak zehaztu ditu Hezkuntzako plaza hutsetarako, eta esparru desberdinetako plaza elebidunak eta hauei dagokien euskara maila


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta honen erakunde autonomoetako plantilla organikoa aldatzeko Foru Dekretua onartu du gaurko bileran, 2018ko eskaintza publikoari gaineratuko dizkion 45 plaza sortuz. Gainera, espezialitatea eta hizkuntza eskakizunak zehaztu ditu Hezkuntzako plaza hutsetarako, baita esparru desberdinetako plaza elebidunak eta hauei dagokien euskara maila ere.

Funtzionari araubideko 45 plazen sorrerari dagokionez, honako hauek dira: Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko Barneko Zuzendaritza Nagusian, Inspektorea izateko 2 plaza B mailarekin, Inspektoreordea izateko 5 plaza B mailarekin, Agentea izateko 28 plaza C mailarekin eta Suhiltzailea izateko 10 plaza C mailarekin.

Gainera, dekretuak espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna zehaztu ditu Hezkuntzako 326 plaza hutsetarako. Zehazkiago esanda, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle-plazetarako, LHko Irakasle Teknikoen postuetarako eta Hezkuntza Departamentuko maisu-maistra postuetarako.

Bestetik, plaza elebidunak eta hauei dagokien euskararen ezagutza maila zehaztu dira ondoko Departamentuetan:

-Nafarroako Zerga Ogasuna: Ogasuneko Gestore edo Ikertzaile Laguntzailea izateko plaza 1 C1 mailarekin.

-Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentua (Barneko Zuzendaritza Nagusia): Suhiltzailea izateko 8 plaza B2 mailarekin eta Agentea izateko 4 plaza B2 mailarekin.

-Osasun Departamentua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua: Familia eta Komunitate Erizaintzako Erizain Espezialista izateko plaza 1 B2 mailarekin.

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

-Lehen Mailako Arreta: LATeko Medikua izateko 5 plaza B2 mailarekin, LZNeko Medikua izateko 2 plaza B2 mailarekin, LZBeko Medikua izateko 2 plaza B2 mailarekin, Odontologoa izateko plaza 1 B2 mailarekin, eta Erizaina izateko 12 plaza B2 mailarekin.

-Nafarroako Ospitalegunea: Erizaina izateko 10 plaza B2 mailarekin eta Osasun Hezitzailearen Gradu Ertaineko Teknikaria izateko 2 plaza B2 mailarekin.

-Osasun Mentala: Psikologo Klinikoa izateko 2 plaza B2 mailarekin, Erizaina izateko 2 plaza B2 mailarekin, Osasun Mentaleko Eritzaintzako Erizain Espezialista izateko plaza 1 B2 mailarekin eta Terapeuta Okupazionala izateko plaza 1 B2 mailarekin.

-Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua: Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusia: Liburutegien Arduraduna izateko plaza 1, C1 mailarekin.

-Hezkuntza Departamentua: Unibertsitateetako eta Giza Baliabideetako Zuzendaritza Nagusia: Sistema Informatikoetako Ofizial Teknikoa izateko 2 plaza, C1 mailarekin.

Gaurko bileran onartutako Foru Dekretu hau da, joan den asteetan sindikatuekin negoziatu eta luze gabe Gobernuaren bileran onartuko den 2018ko ohiko Lan Eskaintza Publikoa onartzeko bete beharreko aldez aurreko pausoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa