(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Landa Garapenerako Programari zuzendutako 5,2 milioi euroko urte anitzeko gastua eta ECOGYP eta LINDUS2 proiektuetarako 99.000 euroko gastua nabarmen daitezke


Landa Garapenerako Programari dagokion 5,2 milioi euroko urte anitzeko gastua onartu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bikuran hartutako erabakiaren arabera, baimena eman dio Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari, 2020rako 5,2 milioi euroko urte anitzeko gastua egiteko konpromisoa har dezan, 2014-202ko Landa Garapenerako Programan Nafarroako mendialdeei nahiz natura-mugapenak dituzten esparruei zuzentzen zaizkien laguntzen 2019ko deialdiaren barnean.

99.000 euroko urte anitzeko gastua onartu da ECOGYP eta LINDUS 2 proiektuetarako

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, baimena eman dio Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiari, 99.875 euroko urte anitzeko gastua egiteko konpromisoa har dezan (2018. eta 2019. urteei egozteko modukoa), mugaz gaindiko proiektuak finantzatzen dituen Interreg V-A Poctefa programaren barnean onarturiko ECOGYP eta LINDUS 2 proiektuak gauzatzeko.

Kontuan izan behar da ECOGYPen helburua Pirinioetako bioaniztasuna zaintzen laguntzea dela, eta LINDUS 2 proiektuak Pirinioen mendebaldeko hegaztien migrazioa aztertu, ingurumen hezkuntza landu eta ekoturismoa sustatzea duela xede.

Gobernuaren adostasuna Pertsonalaren Estatutua aldatu eta “barneratutako pertsonalaren” figura sartzen duen Foru Lege proposamenarekin

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, adostasuna agertu du Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak abuztuaren 30eko Legegintzako Errege Dekretua (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Pertsonalaren Estatutuari buruzko Testu Bategina) aldatzeko aurkeztu duten Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

Foru Lege proposamenaren bitartez, Administrazio Publikoaren zerbitzuko pertsonal gisa sartu nahi dira langile subrogatuak, “barneratutako pertsonala” deritzon izendapenarekin, aplikatu beharreko izaera eta araubide juridikoa arautuz. Langile publikoen kategoria ez duten langile subrogatuei Administrazioan zerbitzuak eskaintzeko aukera bermatu nahi zaie, zerbitzu bat barneratu eta berreskuratzekotan.

Cortesko lursail baten titularra aldatzea onartu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, baimena eman dio Cortesko Udalari Carratudela, El Montecillo, Concejo eta Valdenavarro aldeetan kokaturiko 99.797 m2ko herri-lursail baten titulartasuna alda dezan, “El Valle I+D” eta “Valdenavarro” parke eolikoak eta “SET Cortes 66/30kv” azpiestazio elektriko transformatzailea instalatzeko. Horrela, titulartasuna “Gamesa Energía” enpresatik “Sistemas Energéticos El Valle” enpresara igaroko da.

Desjabetzeak premiazkotzat jo dira Lakuntzan hiru kaletako zoladura berritu eta instalatzeko

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, premiazkotzat jo du Lakuntzako hiru kaletako zoladura berritu eta instalatzeko proiektuari atxikitako ondasunak eta eskubideak hartzea, nahitaezko desjabetzeari dagokionez. Zehazkiago esanda, Kañada, Larrañeta eta Mendigain kaleak dira.

Nekazaritza Ministerioarekin estatistika arloko hitzarmena sinatzea

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, Nekazaritza Ministerioarekin estatistika arloko lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu du.

Bi erakundeak batera aritzea da hitzarmenaren helburua, ingurumen, nekazaritza, abeltzaintza, elikagaigintza, oihangintza eta arrantza esparruen egoera eta bilakaeraren berri ezagutzeko. Horrela, bikoiztasunak saihestu eta gastua murriztuko da estatistikak lantzerakoan. Ministerioaren gehieneko ekarpena 84.205 eurokoa izanen da, eta adostutako eginkizunak betetzera bideratuko da.

Desadostasuna emakumeenganako indarkeriaren aurka aritzeko 14/2015 Foru Legea aldatzea xede duen Foru Lege proposamen bat aintzat hartu izanarekin

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, desadostasuna agertu du Podemos Ahal dugu / Orain Bai talde parlamentarioak emakumeenganako indarkeriaren aurka aritzeko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko aurkeztu duen Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

Proposamen honek indarkeria matxistaren biktimak babesteko txakurrak baliatu eta txakurrak trebatzen dihardutenen aholkularitza eskaini beharko litzatekeela adierazten du. Horren harira, gaurko desadostasunarekin, Exekutiboak gogoratu nahi du aukera hori Foru Legean aurreikusita dagoela, eta ondorioz, txakur babesleen berariazko aipamena egiteak ezarri beharreko neurrien murrizketa ekar lezakeela.

Eskola Kontseiluko kide berri baten izendapena

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, Eskola Kontseiluko kide izendatu du Ainara González Rubio, berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkari gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa