(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Inbertsio finantzario iraunkorrei 35,5 milioi euroko ezohizko kreditua emateko lege-proiektua onartu da asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Tokiko Azpiegitura Planari dagozkion inbertsioak 25,7 milioi eurorekin eta Banda Zabalaren Gida Planarenak 9,8 milioi eurorekin bermatuko dira.


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran 2018ko Gastuen Aurrekontuan 35.546.085 euroko ezohizko kreditua emateko foru-legearen proiektu bat onartu du, urriaren 10eko 19/2018 foru-legean aurreikusten diren  inbertsio finantzario iraunkorrak gauzatzeko. Ogasun Ministerioaren baimena jaso ostean sinatu da akordioa, aipaturiko zenbatekoekin inbertsioak egiteko.

Onartu diren 35.5 milioi horietatik, Nafarroako Gobernuak Tokiko Azpiegitura Planari dagozkion inbertsioak 25,7 milioi eurorekin eta Banda Zabalaren Gida Planarenak 9,8 milioi eurorekin bermatuko ditu. Xede horrekin, proposatu du 2018ko Gastuen Aurrekontuan aurrekontu-partida berriak sortzea, eta, gero, horiek 35.546.085 €-rekin hornitzea, ezohizko kredituaren bidez.

Hain zuzen, 35.546.085 €-ko kreditua eman da, Tokiko Inbertsio Planarekin eta Banda Zabalaren Gida Planarekin lotuta, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean, Inbertsio Finantzario Iraunkorren Plana onartzen duenean, jasotako jarduera zehatz batzuk burutzeko.

Kreditu hori Foru Lege honen lehenengo artikuluan aipatzen diren aurrekontu-partidei aplikatuko zaie, zenbateko hauekin:

- Banda Zabalaren Gida Plana: 9.840.000 €.

- Zoladurak sareekin: 9.176.115 €.

- Zoladurak sarerik gabe: 1.044.462 €.

- Udaleko zuzkidurak eraikinaren arautegi teknikora egokitzea: 1.377.231 €.

- Tokiko hornikuntza-, saneamendu- eta euri- sareak: 10.342.486 €.

- Argiteria publikoa: 3.162.913 €.

-Etengabe egokituta dauden tokietara daramaten eta guneen arteko bideak 602.878 €.

Ezohizko kreditu hori gastu orokorren diruzaintzako soberakinaren kargura finantzatuko da. Lege-proiektuan zehaztutakoaren arabera, 2018ko ekitaldiari egotziko zaio kreditu osoa; dena dela, 2019ko ekitaldian aurrekontuaren obligazioak aitortu ahal izango dira.

Gainera,  Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa Sailari ahalmena ematen dio Inbertsio Finantzario Iraunkorren Plana onartzen duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina, “Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren inbertsio finantzario iraunkorrei” buruzkoa, aldatzeko. Aldaketa horiek eginagatik Foru Legeak zehazten duen zenbateko osoa ez da areagotuko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa