(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak sexu-harremanetan preserbatiboa erabili eta GIB detektatzeko proba egin behar dela gogoratu du osteguna, 2018.eko azaroak 29


Diagnostikatutako GIB kasuen % 90 sexu bidezko transmisioarekin lotuta dago, eta joera hau bere horretan mantendu da azken urteotan


Heldu den larunbatean, abenduak 1, HIESaren aurkako Munduko Eguna ospatuko dela eta, Osasun Departamentuak, prebentzioaren garrantzia gogoratuz, dei egin die herritarrei eta bereziki gazteei, sexu-harremanetan senez joka dezaten preserbatiboa erabiliz, eta GIB detektatzeko proba egin dezaten.

Sexu-Transmisiozko Infekzioak (STI) osasun publikoaren arloko arazo garrantzitsua dira mundu osoan. Azken hamarkadan, sifilis eta gonokozia kasuen kopurua dexente igo da Estatuan eta Nafarroan, beste STI batzuekin batera. GIBek eragindako infekzioa, gure artean STIen artean sailkatuta dagoena, 41 kasu berrirekin egonkortu da Nafarroan 2017an.

HIESaren epidemia hasi zenetik 2017ko abendura arte, GIBek eragindako 2.093 infekzio diagnostikatu dira Nafarroan bizi diren herritarren artean; gehienak, 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ko hamarkadaren hasieran. Geroztik, tasa murriztuz joan zen, 2008an izandako 100.000 biztanleko 4,5 kasuko gutxieneko mailara iritsi arte, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) 100. Txostenean zehaztu denez.

Azken bost urteetan diagnostikatutako GIB kasu berrien % 81 gizonei dagokie. Kopuru honen % 68 gizonen arteko babesik gabeko sexu-harremanekin lotuta dago, eta bigarren transmisio kategoria babesik gabeko harreman heterosexualak dira (% 25), injektaturiko drogen kontsumoari kasuen % 5 baizik ez dagokiolarik.

Emakumeen artean, babesik gabeko harreman heterosexualen nagusitasuna asko ere nabariagoa da (% 93), eta injektaturiko drogen kontsumoari atxikitako transmisioa tasa ere % 5ekoa da.

Azken bost urteetan diagnostikatutako GIB kasu berrien % 89 15 eta 54 urte bitarteko pertsonei dagokie, eta intzidentzia handieneko adin-tartea 35 eta 44 urte bitartekoada, GIB diagnostikoak adin-tarte guztietan eman ziren arren.

Diagnostikoen % 40 berankorra izan da, hots, GIBek eragindako infekzioa HIESarekin batera diagnostikatu da. Honek esan nahi du kutsatuta dauden pertsona askok ez dakitela oraindik gaixotasuna hartu dutenik, eta ondorioz, kutsatzen jarraitzeko arriskua duela, 2,7 kasu berri eraginez pertsona bakoitzeko, eta aldi berean, ez direla profitatzen beste eritasun batzuk hartu edo hiltzeko aukerak murriztuko lizkieketen tratamenduez.

Egun, babesik gabeko sexu-harremanak dira transmisioen kausa nagusia, epidemiaren hasieran ez bezala, izan ere, garai hartan drogak injektatzeko materiala partekatzeagatik transmititzen zen nagusiki.

Prebentzioaren eta tratamenduen inpaktua

HIESari buruzko diagnostikoetan, GIB infekzioaren etaparik aurreratueneko kasuetan nahiz heriotza-tasan, 90ko hamarkadaren erdialdiaz geroko beheranzko joera mantendu da, garai hartan erabiltzen hasi ziren eraginkortasun handiko tratamendu antirretrobiralen eraginez. Egungo tratamenduei esker, oso modu eraginkorrean murrizten ahal da birus kopurua, eta bizirik jarraitzeko aukera gainerako biztanleenaren parekoa da. Gainera, beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskua murrizten dute.

Azken urteetan diagnostikatutako gizonen kopuruak emakumeen kopurua laukoizten du, epidemiaren bilakaera historikoan izandako joerari jarraiki.

Kontuan harturik kutsatuta daudela dakiten pertsonek birusaren aurkako tratamendua hartzen dutela, eta ondorioz, infekzioa transmititzeko aukera txikiagoa dutela, eta hala eta guztiz ere, diagnostikoen kopurua bere horretan mantentzen dela, azalpen bakarra sexu praktika arriskutsuen maiztasun handia da.

Horren harira gogoratu behar da sartzea tarteko duten sexu-harremenetan preserbatiboa erabili behar dela, salbu eta beste pertsonak horrelako eritasunik ez duela segurtasun osoz jakin daitekeen kasuetan.

Kontuan izan beste metodo antikontzeptiboek ez dituztela sexu-transmisiozko infekzioak.

GIB detektatzeko proba erraza eta eskuragarria da. Doan egin daiteke edozein osasun zentrotan, baita Sexu eta Ugalketako Osasun arretarako Zentroetan (CASSyR) eta GKEen zentroetan ere (Nafarroan, SARE eta

HIESaren aurkako Herritarren Batzordea ).  

Abenduaren 1ª, HIESaren aurkako Munduko Eguna

Abenduaren 1ean ospatuko da HIESaren aurkako Munduko Eguna. Horren karietara, bihar, ostirala, azaroak 30, 11:00etatik aurrera, "Ezagutzen baduzu, zure begirada eradatzen da" delako manifestua irakurriko da Nafarroako Parlamentuan.

Gainera, Tuterako Reina Sofia Ospitaleko Ekitaldi Aretoan, "GIBek eragindako infekzioaz mintzo: arreta integrala" izenburuko manahingurua egingo da, honako hauen parte-hartzearekin: Lázaro Elizalde, Osasun Departamentuko Osasun-Herritartasunaren Zerbitzuko zuzendaria; Santiago Urmeneta, Reina Sofia Ospitaleko gizarte langilea; eta Teresa Rubio, ospitale bereko Barne Medikuntzako espezialista.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa