(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialek prozesua berria ireki dute Tuteran 12 BOE eta Erripagainan 56 PTE jabetzan esleitzeko ostirala, 2018.eko azaroak 30


Etxebizitzaren Erroldan izena emanda dauden herritarrek eskuratu ahal izango dituzte abenduaren 1etik 16ra bitartean, vivienda.navarra.es web gunearen bitartez


Eskubide Sozialetako Departamentuaren Etxebizitza Zerbitzuak herritarren eskura jarri ditu Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzaren gaikako atarian babestutako etxebizitzen bi sustapen berri, babes ofizialekoak (BOE) eta prezio tasatukoak (PTE), eta abenduaren 1etik 16ra bitartean esleituko dira.

Etxebizitzak erosteko esleipenean soilik parte hartu ahal izango dute Erroldan abenduaren 1a baino lehen izena emanda egonda sustapen hau hautatu dutenek.

Alokairuko etxebizitzei dagokienean, parte hartzeko aukera izango dute sustapen hau hautatzen duten pertsona guztiek edota lehentasunezko herrien artean Tutera hautatutakoek.

Babestutako Etxebizitzen Eskatzaileen Erroldan izena ematea, egindako eskaera eguneratzea, hautatutako lehentasunak aldatzea edo nahi den sustapena edo nahi diren sustapenak hautatzea oso erraza da; hain zuzen ere, etxetik edo beste edozein lekutatik aise egin daiteke, telematikoki izapidetu ahal izateagatik soilik NAN + Ogasunaren PINa erabilita. Ez dago ziurtagiri digitala eduki beharrik edota Nasuvinsaren bulegoetara joan beharrik.

Administrazioak onartutako ziurtagiri digitalaz gain, orain NAN + Ogasunaren PINa  edukitzea nahikoa da. Nafarroako zergadun guztiek PIN fiskala dute, eta ez duenak doan eska dezake hemen. Ondoren, Nafarroako Zerga Ogasunak etxera bidaltzen du.

Modu horretan, NAN + Ogasunaren PINarekin zuzenean eman daiteke izena eskatzaileen Erroldan, egindako eskaera aldatu, eguneratu edo ezabatu daiteke, lehentasunak alda daitezke (erregimena, logela-kopurua, etxebizitza-mota, interesatzen den herria) edota sustapena aukera daiteke.

Esleipendunen behin-behineko zerrenda baremoa eta eskatzaileek hautatutako sustapenak aplikatuta aterako da, eta datorren abenduaren 21ean argitaratzea aurreikusi da, etxebizitzaren gaikako atarian eta Nasuvinsaren iragarki-taulan (San Jorge 8, behea). Orduan, 10 eguneko epea emango da alegazioak egiteko, eta, ondoren, behin betiko zerrenda onartuko da.

Familien sarreren arabera, prezio tasatuko etxebizitzen etorkizuneko erosleek erosketa-prezioaren gaineko %6, 4 edo 2ko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, eta maizterrek ordaindutako errentaren gaineko %75, 50 edo 25eko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte hilabetean.

Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Prezio Tasatuko Etxebizitzak

Deialdi honetan eskainitako etxebizitzak babes ofizialekoak eta prezio tasatukoak dira, eta ezaugarri hauek dituzte:

-12 BOE salerosketa erregimenean, Tuteran.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen espedientea, 31/1-0003/2018 zenbakia, Tuteran, Inmodalia Promociones y Construcciones de Navarra enpresak sustatuta (Yerga kalea 30, Corella; telefonoa: 690142419). Batetik, 3 gelako 6 etxebizitza, 80 metro erabilgarrikoak, eta, bestetik, 2 gelako beste 6 etxebizitza, 62-65 metro erabilgarrikoak, behe solairua gehi hiru altuera; garajea eta trastelekua, terrazak eta A motako kalifikazio energetikoa dituzte.

-56 PTE salerosketa erregimenean, Burlatan (Erripagaina).

Iribarrengoa, S.L. – Irabia promociones enpresak sustatzen ditu (Sadar kalea 14, behea, Iruña; telefonoa: 948174995). Prezio tasatuko etxebizitzak dira, 31/T-0003/2018 espedientea. 56 etxebizitzatatik 49 hiru gelakoak dira (96-98 metro erabilgarri ingurukoak); beste 6ak 2 gelakoak eta bat 4 gelakoa (103,67 metro erabilgarri). Bi etxebizitza mugimen-desgaitasun larria duten pertsonentzat dira, eta bat gainerako erreserba bakoitzerako: familia ugariak (4 gelako  etxebizitza), genero-indarkeriaren biktimak, terrorismoaren biktimak eta desgaitu larriak. Etxebizitza horiek guztiak hiru atariko blokean aurkitzen dira, zortzi altuerarekin, eta terrazak, zoru bero-emailea eta A motako kalifikazio energetikoa dituzte.

Babestutako bi etxebizitza-motatan izena eman ahal izateko informazio gehiago aurki dezakezue ondorengo estekan.

Además de la posibilidad de utilizar un certificado digital reconocido por la Administración, ahora basta el DNI + PIN de Hacienda. Todas las personas contribuyentes navarras disponen del PIN fiscal, y en caso contrario, se puede solicitar de manera sencilla y gratuita pinchando aquí. Después, la Hacienda Tributaria de Navarra lo envía al domicilio.

De este modo, con el DNI + PIN de Hacienda es posible inscribirse directamente en el Censo de solicitantes, modificar, actualizar o anular una solicitud realizada, cambiar las preferencias efectuadas (de régimen, de número de habitaciones, de tipo de vivienda, de localidad de interés), o elegir promoción.

Está previsto que el listado provisional de personas adjudicatarias, resultante de la aplicación del baremo y de las promociones elegidas por los solicitantes, se conozca el próximo 21 de diciembre, en el portal temático de vivienda y el tablón de anuncios de Nasuvinsa (San Jorge 8, bajo). Se abrirá entonces un plazo de 10 días para realizar alegaciones, tras el que se aprobará el listado definitivo.

En función de sus ingresos familiares ponderados, los futuros compradores de viviendas de precio tasado podrán percibir subvenciones por el 6, 4 o 2% del precio de adquisición, y los y las inquilinos e inquilinas podrán optar a subvenciones mensuales por importe igual al 75, 50 o 25% de la renta pagada.

Viviendas de Protección Oficial y de Precio Tasado

Las viviendas ofertadas en esta convocatoria, corresponden a viviendas de protección oficial, y de precio tasado, con las siguientes características:

-12 VPO en régimen de compraventa, localizadas en Tudela.

Expediente de viviendas de protección oficial nº 31/1-0003/2018, en Tudela, promovidas por Inmodalia Promociones y Construcciones de Navarra (Calle de Yerga nº30 de Corella y teléfono 690142419). Son 6 viviendas de 3 dormitorios con unos 80 metros útiles, y otras 6 viviendas de 2 dormitorios, con aproximadamente 62-65 metros útiles, en un edificio de baja más tres alturas, y cuentan con garaje y trastero, terrazas, y calificación energética de clase A.

-56 VPT en régimen de compraventa, localizadas en Burlada / Burlata (Erripagaina).

Promovidas por Iribarrengoa, S.L. – Irabia promociones (calle Sadar nº14, bajo de Pamplona y teléfono 948174995). Son viviendas de precio tasado, expediente 31/T-0003/2018. De las 56 viviendas, 49, son de tres dormitorios (con superficies que rondan los 96-98 metros útiles), otras 6, de 2 dormitorios y una, de 4 dormitorios (103,67 metros útiles). Hay dos viviendas reservadas para personas con discapacidad motriz grave, y una, para cada una de las demás reservas: familias numerosas (vivienda de 4 dormitorios), víctimas de violencia de género, víctimas del terrorismo, y discapacitados graves. Todas estas viviendas se encuentran ubicadas en un bloque de tres portales con ocho alturas, con terrazas, suelo radiante, y calificación energética de clase A.

Para más información sobre cómo optar a los dos tipos de viviendas protegidas, se puede consultar el siguiente enlace.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa