(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 81 polizia berri ditu, 43 foruzain eta 38 udaltzain ostirala, 2018.eko azaroak 30


Beaumont kontseilaria buru, “Poliziakideen Oinarrizko Prestakuntza (2018)” ikastaroaren bukaerako ekitaldia egin da eguerdian, Baluarten


Beaumont kontseilariak hitza hartu du polizia ikastaro amaiera ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroak 81 polizia berri ditu, 43 foruzain eta 38 udaltzain, gaur eguerdian Baluarten “Poliziakideen Oinarrizko Prestakuntza (2018)” ikastaroari bukaera emateko egin den ekitaldiaren ondoren. Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumont buru, bertan izan dira, halaber, Foruzaingoko buru Torcuato Muñoz eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendari Izaskun Cibiriáin.

Kontseilariak zorionak eman dizkie 2010eko deialdiaz geroztik Foruzain eta 2013az geroztik Toki Polizietako agente bihurtu diren lehen promozio honetako kideei, joan den apirilaren 26an hasi eta 975 eskola-ordu izan dituen formakuntza-ikastaro espezifikoa osatu ondoren.


81 foruzain eta udaltzain berrien irudia. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren etorkizuneko 43 agenteek ez ezik, hautaketa prozesu hau Toki Polizietako agente izan nahi duten beste 38 hautagaik ere osatu dute: Barañaingo Udaltzaingoko 4 agente, Lizarrako beste 4, Erriberriko agente 1, Iruñeko 19 udaltzain, Azkoiengo 3, Tafallako 1, Tuterako 1, Eguesibarko 3 udaltzain eta Atarrabiko 2 agente.

85 plaza berri

Beaumont kontseilariak berariaz nabarmendu du, “giza-baliabideez behar bezala hornitutako kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzeko” Nafarroako Gobernua legealdi honetan egiten ari den ahalegina. Horren harira gogoratu du, Foruzaingoko agente izateko 85 plaza berri -37 plaza 2016ko ohiko LEPean, 17 2017koan eta 31 2018koan- tarteko dituen lan-eskaintza publikoa “helburu horren isla garbia dela, hainbat urte deialdirik egin gabe igaro ondoren”. Kopuru horiei gaineratu behar zaizkie aurtengo LEPean sartuko diten Inpektore izateko 14 plaza eta Inspektoreorde izateko beste 24 plaza.

Halaber, Departamentuaren arduradunak gogoratu du, Foruzaingoko plantillan izandako jaitsieraren ondorioz, ezinezkoa izan dela Nafarroako Gobernuak segurtasun publikoaren arloan ezarriak zituen erronkei ekitea eta Estatuarekin polizia integralaren eredua pixkanaka-pixkanaka ezarri eta garatzen lagunduko duten eskuduntzei buruzko negoziazioak hastea, horixe baita Nafarroako eta Estatuko gobernuen arteko konpromisoaren ildotik, trafiko eta bide-segurtasunaren arloko eskuduntzen inguruan lantzen ari den esparruetako bat.

Koordinazioa eta Lege berria

Kontseilariak Toki Erakundeekiko koordinazio programa azpimarratu du, Nafarroako Toki Polizia guztiak Foruzaingoaren informazio sistemetan txertatzen dituena, esku-hartzeetan sintonia handiagoa erraztuz eta polizia-lanen prozeduren homologazioa bultzatuz, “ekintzen estaldura nahiz operadore desberdinei eskainitako laguntza eta segurtasuna areagotuz”. Ildo horretan, oinarrizko prestakuntza ziklo hau “Nafarroako polizien arteko koordinazioaren balio handiko eredua” dela esan du.

Beaumontek eskerrak eman dizkio Funtzio Publikoko eta Barneko zuzendaritza nagusietako pertsonalari egindako lanagatik, horiexei atxikita baitaude Segurtasun eta Larrialdi Eskola, Poliziaren etorkizuneko profesionalen hautaketa eta prestakuntza prozesuaren azken katebegia, eta Furozaingorako oposizioen zein toki erakundeetako polizietarako hautaketa proben epaimahai kalifikatzaileak.

Azkenik, egun tresna berri bat erabil daitekeela gogoratu du, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, eta honek “polizia integrala lortzearen alde hasitako bidean aurrera egiten lagunduko digu”, esan du.

Ikastaroaren edukia

Bestalde, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendari Izaskun Cibiriáinek, pertsonen segurtasunarekin zerikusia duten alderdi guztietan Eskolak ematen duen zeharkako formakuntza nabarmendu du, izan ere, Nafarroako polizia guztietako pertsonalari zuzendutako formakuntza ematen du, udaltzaingoak, suhiltzaileak, babes zibileko profesionalak eta azken bi horietako boluntarioak barne harturik.

Cibiriáinek ikastaroaren ezaugarriak zehaztu ditu: 975 eskola-ordu Eskolako lokaletan, Foruzaingoaren nahiz Iruñeko Udaltzaingoaren instalazioetan eta kanpoko beste agerraldi batzuetan. Horrez gain, formakuntza hartu dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian eta praktikak egin dituzte egiazko lanpostuetan.

Ikastaroak zortzi modulu izan ditu, eta lehenengoa ‘Polizia Komunitario eta Asistentziala’ deritzona izan da, Genero Berdintasuna, Aniztasunerako Arreta, Herritarrekiko Harremanak edo Polizia-Bitartekaritza bestelako formakuntza-unitateak tarteko. Bigarrenak, ‘Poliziaren eginkizuna eta funtzioak’ izenburupean, Nafarroako Segurtasun Publikoaren sistema, poliziaren antolaketa eta funtzioa eta Etika eta Deontologia profesionalak izan ditu aztergai.

Hirugarren eta laugarren moduluetan, Prebentzioa, Babesa eta Poliziaren Esku-hartzeari buruzko alderdi teknikoak landu dira, esparru profesional hutsari loturiko gaiak.

Bosgarren modulua, Juridikoa eta Polizia-Ikerketari buruzkoa, poliziaren lanari dagozkion ekintzak garatzeko modu egokiari buruzko Arau Esparrua lantzeko izan da. Seigarren moduluan, aldiz, Poliziaren Ezaguerak eta Trebetasunak ikasi dira. Informazio teknologiaren erabileratik, prestaketa fisikoraino edo ibilgailuen gidatzeraino, euskarazko zein ingelesezko hizkera teknikoa barne harturik, betiere herritarrekiko komunikazioa hobetzeko xedez.

Azkenik, programan “funtseko” bi modulu landu dira: Praktikak eta Jarrera. Praktikek 352 orduko iraupena izan dute, lanpostuari dagozkion funtzioak eta zereginak behar bezala ikasteko eta garatzeko xedez. Hainbat polizia zerbitzutan egin dira, ez bakarrik aurreikusita dagoen helburuko zerbitzuan, une oro profesionalen laguntzaz.

Ekitaldiaren bukaeran, Foruzaingoko eta Toki Polizietako agente berriek ohiko txapel jaurtiketa egin zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa