(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru erakundeek Nafarroako Erresumari omenaldia egin diote lore-eskaintzarekin astelehena, 2018.eko abenduak 3


Barkos Lehendakariak zuzendu du gaur goizean Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egin den errekonozimendu-ekitaldia


Lehendakaria, agintariekin batera, koroaren ondotik. ( irudia handitu )

Foru-erakundeek omenaldia egin diote gaur goizean Nafarroako Erresumari, egungo Nafarroaren sustraia bezala, lore-eskaintza eta musikarekin. Uxue Barkos Lehendakaria buru izan duen ekitaldia gaur goizean egin da Errege Artxibo Nagusian (Nafarroako Erregeen Iruñeko lehengo jauregia), eta, bertan izan dira Gobernuko kontseilariak eta Komunitateko agintari nagusiak.

Txantreako Gaiteroen Bandaren musikarekin eman diote hasiera zeremoniari, eta, ondoren, Nafarroako bost merindadeko eta Nafarroa Behereako 31 dantzarik eta txistularien bandak parte hartu dute. Jarraian, Nafarroako bandera astindu dute, eta San Fermin de Aldapako Ezpata-dantzaren ondoren, Barkos Lehendakariak lore-eskaintza egin du oroitzapeneko monolitoaren aurrean. Lehendakariarekin batera izan dira ekitaldian, Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez, eta bost merindadeko hiriburuetako alkateak: Iruña, Lizarra, Zangoza, Erriberri eta Tutera.

Zeremoniari amaiera emateko, Nafarroako Ereserkia jo dute, Erresuma sartzeko Martxa.


Dantzari bat, bandera mugiarazten ari delarik. ( irudia handitu )

Iruñeko Errege Jauregi zaharra orain Errege Artxibo Nagusia

Iruñeko Errege Jauregia izandakoa, San Pedroren Jauregia edo Jauregia ere deitua, eta egun Errege Artxibo Nagusia hartzen duena, Antso VI.a Jakitunaren erregealdiko (1154-1194) azken urteetakoa da. Eraikuntza erresumaren berregituraketarekin bat dator, rex Navarrae titulu berria sartzean (aurreko Pampilonensium rex-en aurrean) kanpotik berritzeko eta jabetzako lurraren erdian botere gune bat sortzeko helburuarekin. Horrela, hiriburuak finkatzeko joera indartu egin zen, XII. mendeko Europako bereizgarria zena.

Eraikina kokapen estrategiko batean dago, Arga ibaiaren gainean dagoen terrazan hain zuzen. Han, Iruñeko lehen herria hedatu zen, Erdi Aroan Navarreria hiri gisa ezagutzen zena. Horregatik, Jauregiak eginkizun hirukoitza zuen: boterea adieraztea, erregearen egoitza eta erresumaren kudeaketa.

Mendeetan zehar eraikinak zenbait helburu adierazgarri izan ditu, eta gaur, Rafael Moneo arkitekto nafarrak zuzendutako berrikuntza ikusgarri baten ondoren, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren funtsak gordetzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa