(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 16 erakundek beren proiektuak aurkeztu dituzte gizarte-erantzukizun eta genero eta bateratze kontuetan asteartea, 2018.eko abenduak 4


Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso dute beren erakundeetan gizarte-erantzukizuneko aspektu desberdinak martxan jartzeko


2018ko bi deialdietan gizarte-erantzukizuneko eta genero-berdintasuneko eta uztartzeko proiektuak lantzeko diru-laguntza esleitu zaien 16 erakundeek beren lanak aurkeztu dituzte berriki Garapen Ekonomikorako Sailaren arduradunen aurrean eta gainerako enpresa eta erakundeen aurrean. Proiektuek erakundeetan bertan duten aplikagarritasunaren berri ere eman dute.

Bi lansaio izan dira proiektuak partekatzeko eta erakunde eta enpresen barruan aplikatu beharreko neurriak azaltzeko. Lansaio horietan parte hartu dute baita Javier Zubicoa Lan Zerbitzuko zuzendariak eta María José Caudevilla teknikariak, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bezala.

Gizartearekiko arduratsuak diren proiektuak

Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN), Amedna-Needze, Lizarrako Merindadeko Enpresen Elkartea (LASEME), Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak (ANEL), Nafarroako Industria Fundazioa, KSM Aholkularitza, Sustainn eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN) izan dira beren proiektuak laburbildu eta azaltzen dituzten ideia gakoak aurkezteko denbora izan dutenak. Gainera, proiektu horiek diru-laguntzaren xede diren gaietan duten eragina ere azaldu dute, eta erakundeen barnean denboran izango duten jarraikortasunaz eta iraunkortasunaz ere aritu dira.

Nahiz eta bakoitza marko desberdin batean aritu, proiektuak enpresako gizarte-erantzukizuneko hiru aspektutan ardazten dira: ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-dimentsioak.

Erakunde denek premiatu dute gainera aspektu horietan lanean jarraitzeko beharra, enpresa nafarren lehiakortasuna, errentagarritasuna, gardentasuna eta gobernantza egokia hobetzeko.

Nafarroako Gobernuak 400.000 euro inbertitu ditu 2018ko deialdian Nafarroako irabazi asmorik gabeko erakunde eta enpresetan gizarte-erantzukizuneko proiektuak gauzatzen eta aplikatzen laguntzeko.

Genero-berdintasuna eta lana eta familia bateragarri egitea

Garapen Ekonomikorako Sailak beste zortzi erakunde onuradun bildu ditu bigarren lansaio batean. Beren erakundeetan genero-berdintasuneko eta bateragarritasuneko kontuetan proiektuak gauzatu eta ezartzeko diru-laguntzaren onuradun dira bildutakoak. 2018ko deialdian 130.000 euro eman ditu Nafarroako Gobernuak proiektu horiek sustatzeko.

Hauek dira, zehazki, beren proiektuak aurkeztu dituzten erakundeak: Amedna-Needze, Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COCEMFE), KYB, PAUMA, Erriberako Desgaitasuna duten Pertsonen Elkartea (AMIMET), GourmetFood, Global Zerbitzu Kulturalak eta Ilundáin-Haritz Berri Fundazioa. Jardunaldian izan duten parte-hartzean, jarduketen ezarpenean gidari izan dituzten aholkularitzak izan dituzte lagun erakunde eta enpresek. Equala, ODE eta Irene Eraso izan dira aholkularitzako lan horiek bete dituztenak. Diruz lagundutako erakundeek modu laburtuan kontatu dituzte beren proiektuak laburbiltzen eta azaltzen dituzten ideia gakoak, proiektuek enpresako gizarte-erantzukizunarekin duten harremana eta denboran izango duten jarraikortasuna eta jasangarritasuna.

Aurkeztutako proiektuek gizarte nafarreko profil demografiko desberdinak biltzen dituzte: gazteak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo sektore maskulinizatuak, besteak beste. Aspektu aberasgarria da hori Javier Zubicoaren ustetan, zeinak azpimarratu baitu proiektu desberdinek erakundeen hesi propioak gainditu dituztela, eta erakunde bakoitzeko langileen familia- eta gizarte-eremuetaraino iristeko gaitasuna izan dutela.

Saioan izan dira baita Nerea Álvarez Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI) zuzendariordea eta Pedro Lacunza teknikaria.

Enpresa-kultura berri baterantz

Gobernuak enpresa nafarretan gizarte-erantzukizunaren ikuskera zabaltzeko egindako apustuak InnovaRSE proiektuan du bere elementu estrategiko nagusietako bat. S3 plataformaren erronketako bati erantzuten dio, “enpresa-kudeaketako kultura berri” bati zehazki. Sistema horren barnean dago, enpresako gizarte-erantzukizuna 4 fasetan (diagnosia, jarduketa-plana, jasangarritasun-memoria eta hobekuntza-zikloa) ezartzeko metodologiaz gain, metodologia horren ezarpena zuzentzen duten aholkularien trebakuntza. Nafarroako Gobernuak homologatzen ditu aholkulariak lan hori egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa