(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Donejakuerako Frantses Bidea Gizateriaren Ondare izendatu izanaren urteurren bikoitzean parte hartu du asteazkena, 2018.eko abenduak 5


Frantziarekin batera antolatutako ekitaldian, bi herrialdeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu da Bidearen inguruan lan egiteko


Maitena Ezkutari, durante su intervención.

Maria Ezkutariren parte-hartzea Donibane Garazin ospatutako ekitaldian. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutarirekin batera, Donejakuerako Espainiako Frantses Bidea Gizateriaren Ondare izendatu izanaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du. Ekitaldia Frantziarekin batera ospatu da, Frantziako tartearen izendapenaren 20. urteurrenaren karietara.

Abenduaren 2an Donibane Garazin antolatutako jardunaldi honen helburua, denbora tarte honetan egindako lanaren balantzea egin eta bi herrialdeen artean Donejakue Bidearen inguruan lankidetza estuan jarduteko oinarriak finkatzea izan da. Konpromiso hau gauzatzeko, lankidetza hitzarmena sinatu dute Espainiako Donejakue Bideko Udalen Elkarteak (AMCS) eta Frantziako Donejakue Bideen Agentziak. Por parte de la AMCSen izenean, zuzendaritza batzordeko kide diren Lizarrako alkate Koldo Leozek eta Carrión de los Condes (Palentzia) herriko alkate Jose Manuel Oterok parter hartu dute, eta ACIR Compostelleren ordezkari gisa, erakunde honetako lehendakari John Palacinek.

Ayerdi lehendakariak, jardunaldiaren irekieran izandako agerraldian, argi utzi du “orain elkarrekin lan egin behar dugu batzen gaituenaren inguruan, izan ere, etorkizuna horretara iristeko dugun gaitasunarekin lotuta dago. Bide bakarra dago, eta tarte bat daukagu gutariko bakoitzak, baina bideak tarte guztiak elkartuz baizik ez du zentzurik hartzen”. Ekitaldian, Ayerdirekin batera izan dira Grial Ibañez de la Peña, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioko Autonomia-Erkidegoekiko Kultur Lankidetzarako zuzendariorde nagusia eta eta Donejakue Kontseiluko Batzorde Exekutiboko idazkaria; Sandrine Derville, Turismo gaiez arduratzen den Akitania Berriko lehendakariordea; Pascal Mailhos, Okzitaniako prefeta eta Frantziako prefecto de la región de Occitanie y del bien Chemins de Saint-Jacques-de-Compostelle erakundearen ondasun arloko arduraduna, eta Alphonse Idiart, Donibane Garaziko auzapeza.

Bestetik, Maitenak Ezkutarik Espainiako Donejakue Bideetako ondasunaren kudeaketaren erronkak delako eztabaidan parte hartu du. Bideak zeharkatzen dituen beste lurraldeetako eragileekin batera, era askotako gaiak izan ditu hizpide; hala nola, Donejakue Bidearen iraunkortasyna bermatzeko eskualde bakoitzean hartutako neurriak, erromesaren esperientzia hobetzeko garatutako neurriak edota administrazio publikoen gerora begira abiarazi beharreko xedapen berriak.

Mugaz haraindiko lankidetza, ondasuna osatzen duten osagai garrantzitsuenen hautaketa eta identifikazioa, munduko ondarearen erronkak eta bideen kudeaketa eta garapen irunkorrerako ikuspegiak izan dira urteurrena ospatzeko antolatu diren mahainguru eta hitzaldietako aztergai nagusiak, eta horien bukaeran, kontzertua eta paseo musikala egin da Baxenabarreko hiriburuan barna.

Donejakue Bidea, Nafarroa marka gisa

UNESCOko munduko ondareari buruzko batzordeak Donejakue Bideek Espainian eta Frantzian dituzten ondasunak zerrendatu zituen; lehenengoak 1993ko abenduaren 10ean Cartagenan (Kolonbia), eta bigarrenak, 1998ko abenduaren 2an Kyoton (Japonia). Nafarroan, Donejakue Bideak berariazko kultur segmentua du, eta gure Komunitateak nazioartean finkatuak dituen helmuga turistikoari loturiko bi marketako bat da.

Horren harira, 2018-2025eko Turismo Plan Estrategikoan, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusian abian dituen zenbait jarduketa zehaztu dira Bidearen balioa indartzeko. Eskariaren profilari buruzko eta horren nahiei buruzko ezagutza hobetzea, erromesei zuzendutako informazioa nahiz irisgarritasun eta garraioari buruzkoa hobetzea, lotzeko eta fidelizatzeko ekimenak garatzea eta ibilbide motibazionaletan oinarritutako bidaia-proposamenak sustatzea dira jarduketa horietako batzuen xedeak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa