(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2016ko Sanferminetan gertatutako gertaeren gainean emandako epaiaren aurka errekurtsoa aurkeztuko du Nafarroako Gobernuak asteazkena, 2018.eko abenduak 5


Maria Solana bozeramaileak adierazi du Foru Exekutiboak "ezin duela epaia partekatu", eta biktimarekiko elkartasuna adierazi du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak, 2016ko Sanferminetan gertatutako gertaeren gainean NJANk emandako epaia ezagutu ondoren, Foru Exekutiboak egindako balorazioa jakinarazi du.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak, 2016ko Sanferminetan gertatutako gertaeren gainean NJANk emandako epaia ezagutu ondoren, Foru Exekutiboak egindako balorazioa jakinarazi du.

"Erabakiari errespetua adierazi arren, Nafarroako gobernuak ezin du konpartitu beste behin epaia, non esaten den gertaturikoa sexu-abusua izan zela, jakinik gainera bi magistraturen botu partikularra duela epaiak, gertaturikoa sexu-erasotzat jotzen dutenak, hasieratik adierazi izan dugun bezala. Era berean, botu partikularrarekin bat egiten dugu, mugikorra lapurtzeko delitua egon izanak beldurraraztea inplikatzen baitu.

Bestalde, sententziak aintzat hartzen du baldintza-prozesala betetzen dela

Intimitatearen kontrako delitua dagoen ala ez epaitzeko.

Nafarroako gobernuaren Zerbitzu Juridikoak epaia aztertzen ari dira, baina aurrera genezake Nafarroako gobernuak kontrako errekurtsoa jarriko duela ezarritako 5 eguneko epean.

Lehenengo irakurketa batean epaiak berretsi egin du Nafarroako Auzitegiak egin zuen frogatutako gertaeren balorazio eta errelatoa. Horren aurrean beti esan izan dugu sexu eraso delitu gisa epaitu beharra zegoela, Nafarroako Gobernuaren errekurtsoan aipatzen diren postulatuekin lerratzen diren bi magistratuetako baten botu partikularrak berak jasotzen duen moduan, zeinek onartzen duen 14 urte, 3 hilabete eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri behar zitzaiela. Baita 2 urte espetxe-zigorra beldurra eragiteko lapurreta delituagatik, eta ez ebasketagatik.

Gainera, epaiak mespetxatu egiten ditu defentsaren argumentuak.

Era berean, 5 magistratuek ulertu egiten dute intimitatearen kontrako delitu gisa ere epaitu beharra zegoela eta horrela behar duela izan balioztatzen dute, Epategira itzularaziz jarduera, eta horrek zigorrak gehitzea ekar lezake.

Sexu-indarkeria haurren eta emakumeen Giza Eskubideen urraketa onartezina da, bigarrenez biktimizatzen gaituen indarkeria da eta gure bizitzaren eta askatasunaren kontrako erasoa da.

Gure gaitzespen irmoa berretsi nahi dugu sexu-indarkeria adierazpen guztien aurrean. Bortxatutako eta eraildako emakumeak dauden bitartean, ez dugu gizarte patriarkala desmuntatzeko gure ahaleginean amore emango.

Asko dago oraindik egiteko. Emakumeen kontrako indarkeria egoera bat gehiago egon ez dadin lortzeko, jakinda emakumeen eta gizonen desberdintasun egoeratik eratortzen direla erasoak. Berdintasun politikak sustatzen segituko dugu, prebentzio eta erradikazio nerri eraginkorrenak direlako. Eta, era berean, babes neurri integralak eta baliabideak martxan jartzen segituko dugu euren bizitzaren kontrako indarkeria jasaten duten emakumeak artatzeko, euren askatsunaren, duintasunaren eta herritartasun osoaren kontrako erasoei erantzuteko.

Biktima eta bere familia eta lagunentzat hain zailak diren une hauetan gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

Azaroaren 25ean abiarazitako kanpaina berreskuratuko dugu, zeinak minaren erreparazioan jartzen zuen fokua, oinarrizkoa dela uste baitugu, horregatik berriro diogu: asko baitugu egiteko, lehenengo pertsona pluralean, erakunde guztiei dagokigulako, persona guztiei, gizarte osoari".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa