(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Prest da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren Nafarroako Ogasunaren simulagailua asteazkena, 2018.eko abenduak 5


2019ko udaberrian zehar aurkeztuko den aitorpenaren emaitzari buruzko orientabideak ematen dituen tresna da


Nafarroako Zerga Ogasunak aktibatu du jada pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) simulagailu ofiziala, 2018ko diru-sarrena. Ofizialki 2019ko udaberrian zehar aurkeztuko den aitorpenaren emaitzari buruzko orientabidea ematen duen tresna da eta urtea bukatu baino lehen erabaki fiskalak hartzea errazten du, bereziki kenkariei etekina ateratzen dieten zergadunen kasuan edo egoera ekonomikoaren aldaketak direla eta zerga-ordainketaren estimazioa nahi dutenen kasuan. Simulagailuaren erabilera anonimoa da eta izaera informatiboa baizik ez du.

Aplikaziora sartzeko ez da inolako baimenik behar. Behin 2018ko diru-sarrerei dagozkien datuak sartuta, sistemak errentaren aitorpenaren emaitzaren zenbatespen bat egiten du, 2018an zehar indarrean izan den eta egun argitaratua dagoen eta zerga-ekitaldi honetarako indarreko araudia aintzat hartuta. Proba horrekin posible izango da aitorpenaren emaitza aurreikustea, nahiz eta zenbatespen horrek ez dituen ez zergaduna ez Ogasuna lotesten, simulagailuak ez baititu sartutako datuak biltegiratzen.

Simulagailuak orientabide izan nahi du zergadunarentzat eta inola ere ez du berau aske uzten aitorpen formala aurkeztetik, behin 2019ko bigarren hiruhilekoko kanpaina irekitzen denean. 2017ko abenduan 9.000 sarbide baino gehiago erregistratu ziren aplikazioan errentaren aitorpenaren zenbatespen bat lortzeko helburuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa