(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2019rako diru-laguntzen deialdiak argitaratu dira, I+Geko enpresa-proiektu eta zentro teknologiko eta ikerketa-erakundeentzat asteazkena, 2018.eko abenduak 5


Bi deialdietarako eskaerak aurkezteko epemuga 2018ko abenduaren 31 da, eta 12 eta 8 milioi euroko aurrekontuak esleitu zaizkie hurrenez hurren


Nafarroako Gobernuak duela gutxi bi deialdi argitaratu ditu NAOn, 2019an gauzatuko diren I+G proiektuei diru-laguntzak emateko. Haietako bat enpresei zuzenduta dago eta bestea zentro teknologiko eta ikerketa-erakundeei, eta guztira 20 milioi euro emango dira.

Lehenengo deialdia 12 milioi euroko diru-laguntzarena da, hiru ekitalditan banatzen da, eta 2019 eta 2020 bitartean I+G proiektuak gauzatuko dituzten enpresek parte har dezakete. Oinarrietan ezarritakoaren arabera, eskaerak aurkezteko epemuga abenduaren 31 da, eta enpresek Nafarroako Gobernuaren webeko izapideen katalogoan jasotako fitxa hau bete beharko dute: siguiente ficha

Ikerketaren eta garapenaren bidez Nafarroako enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da, eta, aldi berean, ezagutza zientifiko eta teknologikoari esker foru-erkidegoko konpainiei balio handiagoa eman.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak hainbat urtetarako gastua zilegitzen zuen hitzarmen bat sinatu zuen irailean acuerdo. Modu horretara, 2019 eta 2020 bitartean gauzatzen diren proiektuek 3 milioi euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute 2019an, 6 milioi eurokoa 2020an eta 3 milioi eurokoa 2021ean. 12 milioi euro guztira, 2014-2020 Programa Operatiboaren markoan Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funts komunitarioek aldi berean finantzatuta. Laguntza ekonomiko hori beste 1,5 milioi eurotan igo daiteke gehienez ere.

Proiektuak eskaera aurkeztu ostean hasi behar dira egikaritzen, eta 2020ko abenduaren 31rako amaituta egon behar dira.

2018an 148 proiektuk diru-laguntza jaso zuten

2018ko diru-laguntzen deialdira 211 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 148 hautatu ziren. Guztira 11.000.000 euroko diru-laguntza eman zen.

Proposamen horien artean 97 banakakoak, 16 elkarlanekoak (enpresa artekoak), eta 30 enpresen eta ikerketa-erakunde edo unibertsitateen arteko ezagutza-igorpenekoak izen ziren.

Sektoreen arabera, automozio eta mekatronika sektoreak jaso zuen inbertsiorik handiena: 3,2 milioi euro. Haren atzetik elikakateko proiektuak daude: 3,1 milioi. Eta, atzerago, energia berriztagarrien sektorea: 1,8 milioi; osasuna: 1,4 milioi, sortze-industriak eta industria digitalak: 746.066 euro, beste sektore batzuk: 456.418,49 euro eta turismoa: 26.122 euro.

Zentro teknologiko eta ikerketa-erakundeetarako deialdia

Nafarroako Zentro Teknologiko eta Ikerketa Erakundeek 8 milioi euroko diru-laguntzak jaso ditzakete datorren urtean I+G proiektuak gauzatzeko, pasadan ostiralean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen diru-laguntzen deialdian jasotakoaren arabera. Enpresa-proiektuei zuzendutako deialdiaren antzera, eskaerak aurkezteko epemuga 2018ko abenduaren 31 da, eta horiek telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, diru-laguntzetarako fitxa honen bidez ficha de ayudas.

Diru-laguntza hauen bidez Nafarroan errotutako Zentro Teknologiko eta Ikerketa eta Hedapen Erakundeen artean koordinazioa, lankidetza, egonkortzea eta gaikuntza sustatu nahi dira. Eta xede hauek lortu: zentroak egonkortzen laguntzea; ikerketaren eta berrikuntzaren eremuan jarduten duten erakunde ezberdinen artean lankidetza sustatzea; zentroen bikaintasun eta espezializazio handiagoak lortzea eta horiek enpresetan ematen duten zerbitzua hobetzea.

Nafarroan errotutako Zentro Teknologiko eta Ikerketa eta Ezagutza Hedapeneko Erakundeek eta koordinazio-erakundeek jaso ditzakete diru-laguntza horiek.

Zentroek garatutako oinarrizko ikerketa, industria-ikerketa eta garapen esperimentaleko proiektu hauek izango dira diru-laguntzen onuradunak:

a) Banako proiektuak: zentro batek bakarrik garatzen dituen gaikuntzako proiektuak.

b) Elkarlaneko proiektuak: erakunde koordinatzaile batek eta zentro ezberdinek lankidetza eraginkor baten bidez elkarrekin gauzatutako proiektuak. Iritziko zaio zentroen arteko kolaborazioa eraginkorra dela horietako batek ere ez badu proiektuaren % 70 baino gehiago eta % 10 baino gutxiago egikaritzen.

c) Trakzio-proiektuak: erakunde koordinatzaile batek eta zentro ezberdinek elkarrekin gauzatutako proiektuak, trakzio-enpresa batek edo batzuek lagunduta, zentroen ikerketa hori industria-ahalmen handiko lerroetarantz bideratu eta merkaturatzeko. Aurreko deialdietan finantzaketa jaso duten trakzio-proiektuek bakarrik jaso ditzakete diru-laguntzak.

Halaber, elkarlaneko proiektu bakoitzerako erakunde koordinatzaileek burutzen dituzten jarduerak eta oinarri hauetan jasotako trakzio-proiektuak izango dira diru-laguntzak jasoko dituztenak.

Proiektuak Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategian (RIS3) identifikatutako sektore estrategiko baten edo batzuen barruan sartu behar dira: automobila eta mekatronika; elikakatea; energia berriztagarriak eta baliabideak; osasuna; turismo integrala eta sortze-industriak eta industria digitalak.

Diru-laguntzetarako deialdiaren arabera, onuradun bakoitzak 1 milioi euroko diru-laguntza jasoko du gehienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa