(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argentinarako bisita instituzionala abian da, harreman ekonomikoak indartzeko eta Nafarroako elkarteekin berriz elkartzeko helburuarekin osteguna, 2018.eko abenduak 6


Lehen egunean, Barkos Lehendakaria Inbertsioen eta Nazioarteko Merkataritzaren Argentinako Agentziarekin bildu da, eta Buenos Airesko Nafarroako Zentroa ere bisitatu du


Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, eta Juan Pablo Tripodi, Inbertsioen eta Nazioarteko Merkataritzaren Argentinako Agentziako lehendakaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Uxue Barkos, Foru Exekutiboaren ordezkaritzaren buru izanik, Argentinara joan da, batetik, herrialdeko enpresa eta ekonomia arloko sektoreekin elkartzeko, truke ekonomiko berriak sortze aldera, eta, bestetik, zuzenean ezagutu ahal izateko Nafarroako herritarren presentzia eta Nafarroako elkarteek Rosarion egingo duten topaketara joateko.

Bisita atzo, hilaren 5ean, hasi zen Buenos Airesen. Eceiza aireportura iritsi ondoren, Uxue Barkos Inbertsioen eta Nazioarteko Merkataritzaren Argentinako Agentziaren lehendakariarekin, Juan Pablo Tripodirekin, eta Argentinako Erosketa eta Hornitzaileen Garapeneko idazkariordearekin, Sergio Drucaroff-ekin, bildu zen bakoitzaren ekonomiei buruzko iritziak partekatzeko. Topaketan, halaber, Espainiako enbaxadako ministro kontseilariak, Alfonso Diez Torresek, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia den Izaskun Goñik parte hartu zuen.

Barkosek adierazi duenaren arabera, bileraren helburua honako hau izan da: "arlo ekonomikoan lankidetza-eremuak estutzea; hau da, Argentinak eta Nafarroak oso nabariak dituzten lankidetza eremuetan, hots, energia berriztagarriak eta nekazaritza-industrian". Modu horretan, Barkosek adierazi du "instituzioen arteko topaketan urrats garrantzitsua eman dutela, eta hemendik aurrera harreman horiek sakondu beharko dituztela".


Nafar Etxeen ordezkaritza Barkos Lehendakarirekin eta Ollo kontseilariarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako zentrora bisita

Ondoren, Barkos Lehendakaria, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollorekin batera, Buenos Airesko Nafarroako Zentrora joan zen; zentroa 1895. urtean sortua denez, Nafarroak Amerikan duen gunerik beteranoena da. Nafarroako Lehendakariak hitz batzuk eskaini zizkien bertan bildutakoei; hain zuzen ere, zentroaren jatorriak gogora ekarri zituen, eta, geroztik, "belaunaldiz belaunaldi, Nafarroak Argentinan presentzia aktiboa eta ospe nabarmena dituela" azpimarratu zuen. "Nafarrak jende langilea, konplituak, prestuak izan dira eta dira, talde irekia eta solidarioa, ekintzailea eta kolaboratzailea, gure lurraldea denaren eta ordezkatzen duenaren irudi bikaina emanaz".

"Ez du zentzurik Nafarroaz hitz egiteak haien lurraldetik alde egin eta hemen eta Amerikako beste herrialde batzuetan finkatu behar izan zuten milaka gizon eta emakume kontuan hartu gabe; haien bizitzetan aldaketa hori egiteak eskatu zien ahalegina eta bizimodua ateratzeko behar izan zuten adorea eta erabakia aintzat hartu gabe". Ondoren, Uxue Barkosek zoriondu egin zituen "zuen jatorriaren muina, zuen gurasoen eta aiton-amonen lurra" ez ahazteagatik, Nafarroarekiko estimu-sentimendua bizirik izaten jarraitzen baituzue zuen bihotzaren barren-barrenean" eta "Nafarroarekiko nortasun-ezaugarriak oso bizirik kontserbatzeagatik. Hori eredu bikaina da Nafarroakoak sentitzen garen guztiontzat".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa