(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak 597.000 euroko inbertsioa egin du Nafarroako Ospitale Gunerako 16 ekografo erosteko ostirala, 2018.eko abenduak 7


O-NOZeko 57 osasun-zentrotan ekografoak jartzeko 2016an jarri zen plana abian, eta 2019an amaituko da, guztira 753.000 euroko kostuarekin


Ekografoaren irudia. ( irudia handitu )

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (O-NOZ) 597.000 euroko inbertsioa egin du 16 ekografo erosteko, Nafarroako Ospitale Guneko zerbitzu ezberdinetarako.

Ekografoen ekipo berriak zerbitzu hauetan ezarriko dira: 6 Obstetrizia eta Ginekologiarako (1 gama altukoa, 1 gama ertainekoa eta 4 oinarrizkoak); oinarrizko ekipo bat Urologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Barne Medikuntza eta Bihotzeko arlo kliniko eta Errehabilitazioko espezialitate bakoitzerako; 1 Medikuntza Intentsiborako; eta 4 doppler ekipo, gama altukoak, Erradiologiarako.

2019. urtean, osasun-zentro guztietan ekografo bat egongo da

Bestalde, Lehen Arretako Zuzendaritzak datorren urtean amaituko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 57 osasun-zentrotan ekografoa jartzeko 2016an abian jarritako plana.

Aurtengo urtera arte 45 ekipo erosi dituzte, eta 2019an gainerako 12 ekipo erosteko kontratua egingo da. Ekipoen kostua guztira 753.626 eurokoa da. Modu horretan, O-NOZek sare publikoan (Lehen Arreta eta NOG) ekografoak jartzeko guztira 1.356.626 euroko inbertsioa egin du.

Gaur egun, osasun-zentro hauetan dute ekografoa: Altsasu, Irurtzun, Lesaka, Elizondo, Doneztebe, Agoitz, Uharte, Orkoien, Gares, Noain, Zangoza, Salazar, Larraga, Erriberri, Azkoien, Atarrabia, Burlata, Berriozar, Iruña (Azpilagaña, San Juan II Zabalgunea, Buztintxuri, Sarriguren, San Jorge, Rotxapea, Txantrea, Iturrama eta Ermitagaña), Zizur, Barañain I, Milagrosa, Antsoain, Tafalla, Valtierra, Corella, Cintruénigo, Cascante, Buñuel, Tutera Ekialdea, Allo, Antzin-Ameskoa, Los Arcos, Lodosa, San Adrian eta Lizarra.

Urte honetan (azaroaren 15eko datuak), aipatu osasun-zentroek 2.083 ekografia egin dituzte guztira.

Ebazpen-ahalmenaren hobekuntza

Ekografoak jartzea Lehen Arreta indartzeko planean sartzen da, profesionalen ebazpen-ahalmena hobetzeaz gain, hurrengo laguntza-mailara desbideratzeko orientazioa egokitu eta desbideratze desegokiak edo gaixoentzako alferrikako joan-etorriak nahiz atzerapen diagnostikoak saihesteko helburuarekin.

Ekografia klinikoaren bitartez, kontsultatutako arazo zehatza ebazteko proba egiten da. Lehen Arretako profesionalek, erreminta horri esker, barne-egiturak behatu, neurtu eta ebaluatu ahal izango dituzte, segurtasuna gehituaz eta ebazteko ahalmena hobetuaz.

Ondorioz, proba egiten duen fakultatiboak trebakuntza espezifikoa behar du. Osasun-zentro bakoitzean ekipoak jartzearekin batera, aldez aurretiko prestakuntza-programa jorratuko da ekografiak egiteko ardura duten medikuntzako langileekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa