(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 7,9 milioi euro jarri ditu garapenerako lankidetzako 51 proiektu finantzatzeko ostirala, 2018.eko abenduak 7


Laguntzak jardueren kostu osoaren %66 eta %88 artekoak dira


Nafarroako Gobernuak, azken asteetan, guztira 7.951.044 euro jarri ditu hainbat laguntzarako, garapen-bidean dauden herrialdeetako biztanleria behartsuenei eta ahulenei zuzendutako esku-hartze sozial eta ekonomikoetarako, pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapena sustatzeko helburu nagusiarekin.

Laguntzen barnean 2019an eta 2020an garatu beharreko jarduerak ere sartzen dira. Laguntzak Garapenerako Lankidetzako Foru Legearen eta Lankidetzako II. Plan Zuzentzailearen barnean kokatzen dira; azken horretan jasotzen dira Nafarroako lankidetzako eremu estrategikoak, eta horietan esku hartu nahi da. Era horretan, proiektuak gobernuz kanpoko erakundeek gauzatzen dituzte, tokiko aurkako alderdien eta herrialdeetako biztanleriaren beraren parte-hartzearekin.

Esku-hartzeak "lehentasunezkotzat" jotako herrialdeetan burutuko dira; hala nola, Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Kongoko ED, Tanzania, Kenia, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Palestinar Herria. Herrialde horietarako II. Plan Zuzentzailea indarrean den denboraldi osoan zehar emandako laguntzen kopuru osoaren %88a jarri da gutxi gorabehera.

Jarduera-modalitateak honako hauek dira:

- Garapeneko jarduera txikiak, urterokoak: 284.690 euro 10 mikroekintzetarako; hots, horien kostu osoaren %73a finantzatuko da.

- Garapen-proiektuak, urterokoak: 2.940.959 euro 33 proiekturako. Kasu batzuetan, garrantzi handiagoko proiektuen barneko esku-hartzeak dira. Gehienen kasuan, batez beste, kostu osoaren %66 inguru finantzatuko da.

- Garapen-programak: 4.725.395 euro hiru urterako diseinaturiko 8 programarako. Kasu gehienetan, kostu osoaren %80 inguru finantzatuko da batez beste.

Legealdiaren hasieratik aurtengo urtera bitarte, deialdi honetarako laguntzen zenbatekoa bikoiztu baino gehiago egin da; izan ere, 2015. urtean 3,1 milioi euroko laguntza izatetik 2018an 6,8 milioi euroko laguntza izatera heldu da (+%118,7).

Zehazki, laguntza hauek eman dira azken urteetan: 3.120.442 2015. urtean, 4.434.068 2016. urtean (+ %42,1), 5.471.594 2017. urtean (+%23,4) eta 6.824.988 2018. urtean (+ %24,7).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa