(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak adingabei arreta emateko 152 plazaren kudeaketa lizitatu du, horietako 30 sortu berriak direlarik ostirala, 2018.eko abenduak 7


Hauxe da irabazi-asmorik gabeko erakundeei mugatuta egiten den lehendabiziko lizitazioa, Gizarte Itunei buruzko Foru Legea onartu ondoren


Ezkerretik eskuinera, Inés Francés, Laparra lehendakariordea eta Mikel Gurbindo, adingabei arreta emateko, plaza mistoak kudeatzeko itunaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako Departamentuak, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (PAGNA) bitartez, senideen nahiz gizartearen babesgabetasun egoeran (babesgabetasunean edo horretarako arriskuan) dauden adingabei arreta emateko 152 plaza mistoren kudeaketarako itunaren lizitazio prozesua abiatu du. Hauxe da irabazi-asmorik gabeko erakundeei mugatuta egiten den lehendabiziko lizitazioa, Gizarte Itunei buruzko Foru Legea onartu ondoren.

Lizitazio hau bi erlotan banatu da, plaza guztietarako nahiz erlo bakarrerako eskaintzak aurkeztu ahal daitezen. Halaber, kontratuari 2019, 2020 eta 2021eko ekitaldietarako kalkulatu zaion balioa 3.690.930,09 eurokoa (1. erloa) eta 2.950.420,34 eurokoa (2. erloa) izanen da, eta lehendabiziko hirurtekorako kostua 11.072.790, 27 eurokoa (1. erloa) eta 8.851.261,02 eurokoa (2. erloa), BEZ kanpo.

Itun honen bitartez, esparru tekniko eta administratiboa eta beharrezko baliabideak bideratu nahi dira, Nafarroan babesgabetasun arriskuan dauden haurrak eta nerabeak babestea xede duten lau programa abian jartzeko, honako banaketa honen arabera:

-104 plaza misto oinarrizko egoitza-harrerako programarako (OEH), bizitoki funtzionaletan. Administrazio Publikoaren babespean dauden 7 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak dira, babesgabetasun-egoera aitortzeko prozedura hasia eta bukatua dutenak, baina babesgabetasun-arrisku larrian daudela iritzita babes edo zaintza behar dutenak.

-10 plaza misto berri egoitza-harrera espezializatuko programarako, portaeraren asaldura larriaren (PAL) ondorioz, psikologia nahiz hezkuntzaren ikuspegitik landutako gainbegiratze eta esku-hartze premia bereziak dituzten adingabeentzat, bizitoki funtzionaletan. Portaera arau arras desegokiak dituzten 7 eta 17 urte bitarteko neska-mutilak dira, tratamendua hartzeko babes neurri handiagoak behar dituztenak.

-20 plaza misto autonomia-prozesuen dauden adingabeei jarraipena egiteko programarako. Programa sortu berri hau, egoitza-harrerako zein familia-harrerako babesa ezarria duten 16 eta 21 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, babes-neurri horren bukaeran emantzipatzeko, jatorrizko familiara itzultzeko nahiz familia-testuinguru berri batean txertatzeko aukera izan dezaten.

-18 plaza misto eguneko zentroaren programarako. Babesgabetasun arriskuan dauden 7 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude, betiere arrisku-maila larrian ez baldin badaude eta esku-hartzearen helburua familiari eustea edo familia berriro elkartzea baldin bada (aldez aurretik adingabeak familietatik bereizteko egoerak gertatu direlarik). Honen diseinuak erantzuna eman dio eskola-jardunaldiaren osagarri gisa eta eskolaz kanpoko ordutegian esku-hartze eta harrerarako esparru bat sortzeko beharrari. Arreta astelehenetik larunbatera eskainiko da, urteko 12 hilabeteetan.

Programa hauek 7 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta daude, izan ere, babesgabetasun egoeran dauden adin horretatik beherakoak familia-harrerako baliabideetan artatzen dira nahitaez, familia zabalaren barnean nahiz beste familia batean.

Itunaren indarraldia eta balioa

Itunak 3 urteko indarraldia izanen du, eta hiruna urteko beste bi epetan luzatu ahalko da, gehienez bederatzi urte egin arte. 2019ko otsailaren 25ean hastea aurreikusita dago.

Aurreikusitako kostua, adingabe eta urte bakoitzeko, hauxe izango da lizitazioari atxikitako plaza desberdinetan:

-Oinarrizko egoitza-harreran dagoen adingabea: 46.436,76 euro (1. erloa) eta 45.983,12 euro (2. erloa).

-Egoitza-harrera espezializatuan dagoen adingabea: 113.173,77 euro (1. erloa) eta 112.722,81euro (2. erloa)

-Eguneko zentroan dagoen adingabea: 22.162,06 euro (2. erloa)

-Autonomia erregimenean dagoen adingabea: 15.310,87 euro (1. erloa) eta 14.856,43 euro (2. erloa).

Adingabe eta urtearen araberako moduluetan, % 21eko hobekuntza egin da indarrean dauden kontratuen aldean oinarrizko egoitza-harrerako programetarako, % 17koa egoitza-harrera espezializatuko programarako, eta % 52koa, eguneko zentroko programarako (autonomia programa sortu berria da). Kasu honetan, moduluan izandako gehikuntza, pertsonalaren ratioen hobekuntzak, soldatetan aurreikusita zegoen igoerak eta azken urteotan aplikatu gabe zegoen KPIaren araberako eguneratzeak eragin dute.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak nabarmendu duenez, “egun lehendabiziko aldiz abiarazi dugun itun eredu honek aintzat hartzen du gizarte-ekimeneko erakundeek gizarte-zerbitzuen sistemari egindako esperientzia, giza-baliabide zein baliabide ekonomiko eta materialen ekarpen erraldoia, administrazio publikoaren eta gizarte zibilaren arteko lankidetzarako bide berriak irekiz”.

Horrekin batera adierazi du “kasu askotan, arazo sozio-sanitarioak pairatzen dituzten pertsonek sorrarazitako gizarte-ekimeneko erakundeak direla, eta irabazi-asmorik gabe garatzen duten helburu sozialak, baliabide gehigarrien ekarpena egiteko gaitasunarekin batera, etengabeko hobekuntza sustatzen duela zerbitzu eta prestazioak jasotzen dituzten pertsonen arretan, kalitatearen zein kantitatearen ikuspegitik”. “Prebentzio eta boluntariotza sozio-komunitarioko programak zerbitzuaren osagarri gisa abiarazteko duten ohiko gaitasunari erreparatuta, era honetako itunak balio erantsia eman dezakeen kudeaketa-eredu bilaka daitezke, eraginkortasunari eta efikaziari eutsiz. Halaber, itunak 9 urte luzatzeko aukerak programen egonkortasuna nahiz erakunde adjudikaziodunen kudeaketa hobetuko du”, gaineratu du Laparrak.

Azkenik, “poz-pozik” azaldu da “jarduteko gaitasuna hobetzeko daukagun aukerarekin, plaza kopurua % 25 gehituz, finantzaketa % 17 eta % 52 bitartean hobetuz, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekiko itunen laguntzaz kudeaketa-modalitate berri bat zabalduz, betiere zerbitzuaren kalitatea eta lan-baldintzak hobetzeko eta finantzaketari egonkortasun handiagoa emateko asmoz”.

Harrera zerbitzuaren kopuruak

Lizitazio honi atxikitako itunari esker, oinarrizko egoitza-harrerako 104 plaza finkatuko dira egun indarrean dauden bizitoki funtzionaletan eta beste 18 plaza eguneko zentroetan babesgabetasun-arrisku moderatua duten adingabeentzat. Halaber, egungo egoitza-sistemaren estaldura hobetzeko asmoz, egoitza-harrera espezializatuko 10 plaza berri eta autonomia-prozesuan dauden adingabeentzako ingurune irekiko laguntzarako beste 20 plaza berri abiarazi dira.

2018an, Eskubide Sozialetako Departamentuak, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bitartez, babesgabetasun arriskuan (arina, moderatua edo larria) dauden 751 adingabe artatu eta babestu ditu. Horien artean, 265 adingabe egoitza-harreran daude; 229, familia-harreran; 235, behin-behineko zainketan behaketa eta harrera zentroetan, eta 22, behin-behineko zainketan larrialdi-familietan.

Argazki oina: ezkerretik eskuinera, Nafarroako Pertsona Autonomoen Autonomiaren eta Garapenaren Nafarroako Agentziaren zuzendari-kudeatzaile Ines Francés, Eskubide Sozialen lehendakariorde Miguel Laparra, eta  Familia eta Adingabeen zuzendariorde Mikel Gurbindo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa