(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak energia berriztagarrien eta garapen iraunkorraren aldeko apustua aurkeztu du Argentinan ostirala, 2018.eko abenduak 7


Barkos Lehendakariak nabarmendu du Foru Komunitatea leku "erakargarria" dela inbertitzeko, "konfiantza ematen duten" datu ekonomikoak izateagatik


Transcripción textual del video

Barkos Lehendakariak nabarmendu du Foru Komunitatea leku "erakargarria" dela inbertitzeko, "konfiantza ematen duten" datu ekonomikoak izateagatik

burtsa

Lehendakariak esku hartu zueneko une bat Buenos Airesko Merkataritza Burtsan. ( irudia handitu )

Nafarroak bere garapen ekonomikoa eta energia berriztagarrien arloan duen kokapen nabarmena aurkeztu ditu Buenos Airesen, azken arlo horretan Foru Komunitatea aitzindaria da-eta. Hori izan da Argentinara egiten ari diren bisita instituzionalaren bigarren eguneko elementu nagusia. Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak Buenos Airesko Merkataritza Burtsan egin zuen aurkezpena, eta, aurretik, hango lehendakariak, Adelmo J.J. Gabbik, harrera egin zion Nafarroako ordezkaritzari. Ekitaldian, Barkos Lehendakariaz gain, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, Izaskun Goñik, hartu zuen parte.

Lehendakariak Foru Komunitatearen ezaugarrien berri eman zien Argentinako enpresa-sektoreko ordezkariei, eta, eskualde txiki samarra den arren, "Europako aurreratuenetariko bat dela nabarmendu zuen, Europako batez bestekoa baino per capita errenta %14 handiagoarekin, eta langile kualifikatuei dagokienean, Europako 271 eskualdetatik 19. postuan dagoela" esan zuen.  Halaber, zorraren kalifikazioa Espainiakoarengandik bi puntu gorago aurkitzen dela gehitu zuen, eta ekonomiaren hazkundearen inguruan, ondorengoa aurreratu zuen: "aurten, aurreikuspenen arabera, %2,7ko hazkundea izango dugu, baina guk %3,3a lor dezakegula uste dugu, hasierako ikuspegi hori hobetuaz".

Uxue Barkosek esan zuen industria-izaerari esker, Nafarroak beste ekonomia batzuek baino narriadura txikiagoa jasan duela krisian zehar, “eta enplegua sortzen du batez bestekoa baino soldata altuagoekin. Gainera, gure per capita errenta altuak, gure autonomia fiskalarekin batera, kontu saneatuak izaten laguntzen digu politika publikoetan inbertitu ahal izateko, gure gizartea kohesionatuago mantentzearren”.

Ildo horretan, Lehendakariak honako hau gehitu zuen: “gure garapen ekonomikoaren ereduarekin Nafarroa kohesionatua, iraunkorra, osasungarria, industriala eta lehiakorra bultzatzen dugu”, horiek baitira Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) lehentasunak markatzen dituzten bost ardatzak. Modu horretan, helburuak azaltzeaz gain, horietako bakarren batean aurrerapen garrantzitsuak sumatzen direla nabarmendu zuen; hala nola, iraupen luzeko langabezia murriztea, 2020rako ezarritako aurreikuspenak dagoeneko gainditu dira-eta.


parkea

Nafarroako ordezkaritza Argentinan Estatu Terrorismoaren biktimei eskainitako Monumentuaren ondoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, halaber, I+G+b arloa gogora ekarri zuen. Ikerketan egiten duten inbertsioa 2015az geroztik %80 baino gehiago gehitu da, hazkunde-ereduari oreka handiagoa emanaz. Barkosek, hitzaldiari amaiera emateko, “Nafarroak, egun, konfiantza ematen duten datu ekonomikoak dituela eta inbertitzeko erakargarria dela” esan zuen.

Ekitaldiaren amaieran Izaskun Goñik hartu zuen parte, eta etorkizunerako hainbesteko proiekzioa duen sektorean, hots, energia berriztagarrien arloan, Nafarroak duen kokapen aitzindarian eta puntakoan oinarritu zen. Hain zuzen ere, Politika Ekonomikoko zuzendari nagusiak gai hori jorratzeko aukera izan zuen Sebastian Kind-ekin, energia berriztagarrien estatu-idazkariordearekin, aurrez egindako topaketan.

Memoriaren Parkera bisita

Barkos Lehendakariak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Ana Ollo kontseilariak Memoriaren Parkea ere bisitatu dute Argentinako hiriburuan. Han, Nora Hochbaum zuzendariak hartu ditu, eta haiekin batera ibilbidea egin du.

Memoriaren parkea “Estatuko terrorismoak, 70eko hamarkadan eta 80ko hamarkadaren hasieran, atxilotu eta desagertu eta eraildakoen omenez sortutako espazioa da. “Bertara joaten diren egungo eta etorkizuneko belaunaldiek izugarrikeria horien gaineko kontzientzia hartzeko eta horrelako gertaerak berriro ere inoiz ez gertatzeko premiaz jabetzeko helburuarekin” sortu zuten.

Memoriaren Parkean Estatu Terrorismoaren Biktimei egindako Monumentua aurkitzen da, 2007ko azaroaren 7an inauguratua. Bertan, ormigoizko lau hilarri daude, Estatuak gauzatutako indarkeriaren biktimak izandako 8.717 gizon, emakume eta haurren izenekin  grabatutako plakekin.

Bisitaren ondoren, Ana Ollo kontseilariak nabarmendu du “garrantzitsua dela memoriaren gaineko politika publikoak partekatzea, iraganari begirada kritikoa eginaz, bakearen kulturan elkarrekin bizitzearen aldeko apustua erakutsi dezaten. Ildo horretan, Buenos Airesko parkea eta Sartagudako memoria-parkea izuarekin eta bidegabeko eta legez kontrako indarkeriarekin loturiko lekuak dira. Baina, leku horietan, hala ere, memoriaren ondarea zaindu nahi da, biktimak ohoratu, familiak gogoan hartu eta etorkizuneko belaunaldiei bakearen, bizikidetzaren eta errespetuaren balioak transmititu”.

Barkos Lehendakariak, Buenos Airesko egonaldiari amaiera emateko, "Laurak bat" Euskal Etxeak egindako eskaera ofiziala bete du; alegia, haien instalazioak bisitatzea. Laurak Bat 1877. urtean sortu zuten, eta sortzaileen artean hainbat nafar ageri dira;  gaur egun, gainera, bazkideen %25a nafar jatorrikoa da.

Buenos Airestik Rosariora joango da Nafarroako ordezkaritza, Argentinan dauden nafarren presentzia zuzenean ezagutzera eta, asteburuan, hiri horretan egingo den Nafarroako Elkarteen topaketan parte hartzera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa