(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Heldu den astean, alkohola eta drogak kontrolatzeko kanpaina berri bat abiaraziko da ostirala, 2018.eko abenduak 7


Foruzaingoarekin batera, Nafarroako Toki Poliziek eta Guardia Zibileko Trafiko Taldeak parte hartuko dute


Foruzaingoak, Nafarroako Toki Poliziek eta Guardia Zibileko Trafiko Taldeak gidarien artean alkoholaren nahiz drogen kontsumoa kontrolatu eta hautemateko kanpaina berri batean parte hartuko dute abenduaren 10etik 16ra bitartean.

Urteko hainbat kanpainetan egin ohi diren kontrol hauek arras lagungarriak dira pertsonek bolantean izan ohi duten jarrera aldarazteko. Nafarroako Bide-Segurtasunari buruzko Estrategiari atxikitako ekimen hauen bitartez, alkoholaren zein drogen eraginpean gidatzeak istripuak izateko arriskuak biderkatzen dituela gogorarazi nahi zaie gidariei, izan ere, horrelako substantzien kontsumoak hilkortasuna areagotzen du, istripuetan jasandako lesioei pronostiko okerragoa eragiten dien faktorea den aldetik.

% 0koa da tasa seguru bakarra

Aurreko kanpainetatik bildutako datuen arabera, legeak baimendutako mailen barneko alkoholemia-tasetan ere trafiko-istripua izateko arriskua areagotzen ahal da; ondorioz, gidatzeko tasa seguru bakarra % 0koa dela gogoratu nahi da. Odolean alkohol kontzentrazioak gora egin ahala, istripua izateko arriskua handiagoa da, baita istripuaren larritasuna ere.

Alkoholak gidatzeari eragiten dizkion efektuak asko eta aski ikasita daude. Hartara, litroko 0,3 eta 0,5 gramo bitarteko tasak izanez gero, erreakzio denbora luzatu eta abiaduraren pertzepzioa murrizten da, koordinazioari dagokion arazoak sortuz. Litroko 0,5 eta 0,8 gramo bitarteko tasekin, distantziari buruzko pertzepzioa murriztu eta ikusmeneko arazoak sortzen dira, eta litroko litroko 0,8 eta 1,5 gramo bitarteko tasak daudenean, pertzepzioari, arretari eta koordinazioari loturiko arazo larriak agertu eta logura areagotu ohi da. Azkenik, litroko 1,3 eta 0,5 gramo bitarteko tasetan, arazo larriak gertatu ohi dira pertzepzioan, arretan, kontrolean eta koordinazioan.

Horren kariaz, fisikoki nahiz mentalki egoera onean gaudela sinetsi arren, alkohola hartu ahala, istripua izateko arriskua areagotzen dugu. Hortaz, alkohola edan dutenek autoa gidatzea saihetsi behar dugu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa