(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Argentinako elkarte nafarren topaketan parte hartu du Rosarion igandea, 2018.eko abenduak 9


Rosario hiria Santa Feko probintzian aurkitzen da, eta bertako gobernadorearekin elkarrizketatu da; intendenteak bisitari ospetsu izendatu du Lehendakaria


Barkos Lehendakaria Santa Feko gobernadorea den Miguel Lipschitz-ekin. ( irudia handitu )

Buenos Aires hiriburuko jardueraren ondoren, Barkos Lehendakaria Argentinara egiten ari den bidaiaren bigarren etapan, Rosario hiriko agintariekin eta Argentinako elkarte nafarrekin bildu da. Zehazki, Rosarioko intendentearekin elkartu da, Mónica Feinekin, eta horrek bisitari ospetsu izendatu du; halaber, Santa Fe eskualdeko (hiria probintzia horretan aurkitzen da) Miguel Lipschitz gobernadorearekin elkartu da, eta Espainiako kontsula, Alfonso Palazon, ere agurtu du.

Abenduaren 7an, ostiralean, Uxue Barkos Lehendakariak lan-bilera egin zuen Argentinako zentro ezberdinetako lehendakariekin, Rosarioko Nafarroako Zentroko batzar-aretoan. Foru Gobernuaren aldetik, bertan izan ziren, baita ere, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo, eta Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko zuzendaria, Félix Carmona. Orobat, haiekin bildu ziren Raúl Amatriain, Argentinako Errepublikako Nafarroako Zentroen Federazioko eta Rosarioko Nafarroako Zentroko lehendakaria, eta Buenos Airesko, Mendozako eta Bolivarko zentroetako lehendakariak.

Topaketari esker, Barkos Lehendakariak zentro ezberdinen egoera eta jarduerak ez ezik, etorkizunean garatuko dituzten proiektuak ere ezagutu ahal izan zituen. Bileran zehar, Uxue Barkos bertaratutakoei zuzendu zitzaien Argentinara emigratu zuten nafarrak gogora ekartzeko: "jende ausarta, ekintzaileak, zailtasun guztien gainetik bidea irekitzen jakin zutenak, baina jatorria inoiz ere ahaztu ez zutenak eta haien diruarekin, erakunde publikoen laguntzarik gabe, Nafarroako Zentroak sortu zituztela" adierazi zuen.


Nafarroako ordezkaritza Rosarioko intendentearekin, Mónica Frein-ekin. ( irudia handitu )

Horrez gain, emigrazio hura jada ez dela gertatzen gehitu zuen, baina "zerbait oso baliotsuak jarraitzen duela; alegia, gure Komunitatearen presentzia Nafarroako Zentroen bitartez eta etengabeko jarduera sozial, kultural eta kirol-arlokoaren bidez, erabat irekia Argentinako herritar guztiengana". Lehendakariak bere hitzaldia amaitzeko, ondorengo mezua helarazi zien: "Nafarroak, instituzioek eta bertako herritarrek bere izate osoaren ezinbesteko zati bezala sentitzen zaituzte. Horregatik, Topaketa honetan parte hartzera etorri naiz, hemen Nafarroaren izen onaren alde egiten duzuen guztiaz harro sentitzen garela esateko, Nafarroatik hona etorritako zuen arbasoen, jende langile, leial, konprometitu eta eskuzabal haren herentziari eutsiaz eta gogoratuaz; argi dago duintasunez jarraipena ematen ari zaretela".

Rosarioko Nafarroako Zentroa Amerikan dauden Nafarroako Zentroen artean handiena da. Hiru solairu zabal ditu, dantzak, txistua, e.a. ikasteko aretoak, liburutegia, areto soziala, haurrentzako zona, e.a. Egoitza sozialaz gain, Nafarroako Zentroak hiriaren inguruan, Funes izeneko mugartean, bazkideentzako lursail bat du, eta, bertan, arauzko pilotalekua, igerilekua, areto soziala eta bestelako instalazio osagarriak aurkitzen dira.

Bitxi bibliografikoen erakusketa

Bilera ondoren, bazkaria egin zuten Nafarroako Zentroaren egoitza berean. Halaber, 'Nafarroako Erresumako bitxi bibliografikoak' erakusketa inauguratu zuten, Foru Gobernuak finantzatua eta Mintzoa Argitaletxeko Aritz Otazuk komisario-lanak eginda; azken horrek edukia azaltzeaz gain, erakusketaren alderdi garrantzitsuenak aipatu zituen.

Egunari amaiera emateko, afaria egin zuten Rosarioko Nafarroako Zentroaren egoitza sozialean. Abenduaren 8an, larunbatean, berriz, jai-ekitaldi eta ekitaldi folkloriko ezberdinak egin zituzten: hasteko, kalejira egin zuten dantzari eta musikariekin Nafarroako Zentroaren eta Maiatzaren 25eko Plazaren artean, eta, ondoren, Argentinako zentro guztietako dantzariek eta txistulariek emanaldia eskaini zuten.

Intendentearen eta gobernadorearen harrera

Nafarroako elkarteekin elkartu aurretik, Barkos Lehendakaria Rosarioko intendentea den Monica Freinek hartu zuen Udal Jauregiko bulegoan. Rosariok 948.000 biztanle ditu, eta biztanleriaren aldetik hirugarren hiria da Argentinan, Buenos Airesen eta Cordobaren ondoren. Herrialdeko erdi-ekialdean kokatzen da, Santa Fe probintzian, eta zentro kultural, ekonomiko eta hezkuntza, finantza eta entretenimendu arloko zentro garrantzitsua osatzen du. Intendenteak bisitari ospetsuaren izendapena eman zion Nafarroako Lehendakariari, Udalaren beste bulego batean.

Rosarioko Udaleko topaketaren ondoren, Barkos Lehendakaria eta Nafarroako gainerako ordezkaritza Intendentziaren plaza berean dagoen Espainiako Kontsulatu Nagusira joan ziren, eta Alfonso Palazon kontsula agurtu zuten bertan. Ondoren, Miguel Lipschitz-ekin elkarrizketatu zen; hau da, Santa Feko Probintziako gobernadorearekin. Rosario hiria probintzia horretakoa da, eta horko intendentea izan zen segidako bi agintaldietan, 2003 eta 2011 artean. Lipschitz-ek Américas Saria jaso zuen 2008an, generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia sustatzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa