(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 45.000 euroko diru-laguntza emango du adinekoek jantokietara sartzeko aukera izan dezaten astelehena, 2018.eko abenduak 10


Diru-laguntza horiek 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra arte iraungo dute, eta eskaerak aurkezteko epea data horretan bertan amaituko da.


Nafarroako Gobernuak 45.000 euroko diru-laguntza emango du baliabide ekonomiko gutxi dituzten adinekoek jantokietara sartzeko aukera izan dezaten 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra, eta epe horretan janari-zerbitzua emango duten erakunde kolaboratzaileak aukeratuko dira.

Diru-laguntza horiekin onuradunek egunero dieta orekatu bat izan dezaten lortu nahi da. Modu horretara, bizi-kalitate egokia eta autonomia sustatu nahi dira, eta, aldi berean, mendekotasun- egoerak prebenitu.

Deialdi honek xede du diru-laguntzaren bidez adineko onuradunek erakunde kolaboratzailearen lokaletan otordu nagusia egin dezatela, lanegunetan. Erakunde kolaboratzaileak asteburuetan eta jaiegunetan zerbitzua ematen badute eta onuradunek baliabide gutxi badituzte, diru-laguntzak lanik gabeko egun horietara zabalduko lirateke.

Gobernuak pertsona bakoitzarengatik 3 euro/eguneko emango ditu, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataz azpiko diru-sarrerak baldin baditu, eta 1 euro/eguneko haren baliabide ekonomikoak lanbide arteko gutxieneko soldatatik hasita indize horren % 125 edo azpikoak baldin badira.

Bi pertsonako familia-unitateen kasuan, deialdiak 3 euro/eguneko ekarpena ezartzen du lanbide arteko soldataren % 125rainoko urteko diru-sarrerak dituztenentzat, edo 1 euro/egunekoa lanbide arteko gutxieneko soldataren % 125 eta % 160 arteko urteko diru-sarrerak dituzten familia-unitateentzat.

Adineko pertsonek eta haien ezkontideek, bikote egonkorrek edo antzeko afektibotasun-harremana duten pertsonek diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte, baldin eta 60 urte beteta eta erretiro-edo baliaezintasun-pentsioa eta 55 urte beteta eta alarguntza-pentsioa badituzte. Salbuespenez, diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte adierazitako baldintzak betetzen ez badituzte ere txosten sozial batekin hura jasotzeko beharra egiaztatzen duten eskatzaileek.

Deialdi hau argitaratu baino lehen 2018an jantokiko erabiltzaile izan direnek hilabeteko epea izango dute diru-laguntzen luzapena eskatzeko, eta, emanez gero, zerbitzuaren hasiera-data izango da haien sortzapeneko data. Deialdia argitaratu ostean bat egiten dutenek hilabeteko epea izango dute jantokira joaten hasten direnetik, eta diru-laguntza emanez gero, zerbitzua jasotzen hasi ziren egunetik ordainduko da.  Edonola ere, eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da.

Erakunde kolaboratzaileen kasuan, baldintza hauek bete behar dituzte: adinekoentzako jantoki gisa egokitutako lokalen titularrak edo kudeatzaileak izatea, kaudimen tekniko-profesionala egiaztatzea eta diru-laguntza publikoak jasotzeko eta administrazioarekin kontratatzeko gaitasungabetzerik ez izatea. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 3an (barne) amaitzen da.

Erakundeek aurkeztutako eskaerak irizpide hauen arabera baloratuko dira: baliabide teknikoak eta giza baliabideak 10 puntu gehienez, jantokiko kudeaketan esperientzia 10 puntu gehienez, eta zonan ezarrita egotea 10 puntu gehienez. Gainera, erakunde kolaboratzaile hautatua izateko 15 puntu lortu behar dira gutxienez.

Erakunde kolaboratzaileek eta diru-laguntza horiek jaso nahi dituzten adinekoek eskaerak aurkeztu behar dituzte dagokien dokumentazioarekin batera, Pertsonen Autonomia eta Garapeneko Nafarroako Agentziaren Erregistroan (Gonzalez Tablas kalea 7, Iruña), modu telematikoan sortutako Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Postetxeko bulegoetan edo administrazio prozedura erkidearen araudi erregulatzailean jasotako beste edozein tokitan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa