(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta astebetez jarduerak antolatu ditu astelehena, 2018.eko abenduak 10


‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’ Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrenean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bat egin du aurten ere Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; Nazio Batuen Erakundeak Aldarrikapena 1948ko abenduaren 10ean onartu zuenez, aurten 70 urte beteko dira.

Portada del programa de actividades.

Ekintzen egitaraua. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bat egin du aurten ere Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; Nazio Batuen Erakundeak Aldarrikapena 1948ko abenduaren 10ean onartu zuenez, aurten 70 urte beteko dira.

70 urte horietan zehar, aurrerapen garrantzitsuak egin dira, baina, egun, oraindik ere, eskubideak urratzen jarraitzen da munduko une eta leku bakoitzean. Hori dela-eta, Giza Eskubideak defendatzen lan egiten duten pertsonen, elkarteen, erakundeen eta instituzioen lana oso garrantzitsua da.

Eskubide guztiak pertsona guztientzat leloa hautatu dute oroimenerako. Jarduera-eskaintzarekin adin guztietako herritarrengana iritsi nahi da; horrela, hitzaldiak, dokumentalak, tailerrak, ipuinak, antzerkia, txotxongiloak, elkarteekin topaketak eta dantza diziplinak garatuko dira Giza Eskubideen gainean sentsibilizatzeko eta munduarekiko begirada irekitzeko. Zikloa astelehenean, abenduaren 10ean, abian jarriko da, Giza Eskubideei buruzko hausnarketa egitera eta giza eskubideen alde pertsona bakoitzak egin dezakeguna aztertzera gonbidatzen gaituen bideoarekin. Jarduera ezberdinak antolatu dira abenduaren 12tik 16ra bitarte.

Ikastetxeentzako eskaintza

Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak oso kontuan hartzen ditu ikastetxeak eta belaunaldi berriak, antolatzen dituen sentsibilizazio-ekimenetan. Oraingoan, bi jarduera eskaini ditu ikasleei begira, gelan Giza Eskubideen inguruan aurretik eta ondoren egin daitezkeen lan-proposamen gisa.

Abenduaren 12an, Iruñeko Planetarioan, bost artista bilduko dira: Boni Ofogo, Maider Galarza, Amaia Arriaran, Dorleta Kortazar eta May Gorostiaga, eta Giza Eskubideei buruzko ipuinak kontatuko dituzte hitzaren, jolasaren eta irudimenaren bitartez hausnarketa bultzatzeko helburuarekin. Hainbat ikastetxerekin elkarlanean, goizean bi saio eskainiko dira, bat euskaraz eta bestea gazteleraz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat.

Era berean, Gaiarre Antzokiarekin elkarlanean, abenduaren 13an eta 14an, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako hainbat ikastetxetako 1.500 bat ikasle Gaiarre Antzokira joango dira “Donde el bosque se espesa” emanaldia ikustera.

Herritarrentzako eskaintza

“Donde el bosque se espesa” obra bera eskainiko da abenduaren 14an, ostiralean, 20:00etan, Gaiarre Antzokian, publikoarentzat oro har. Obra honetan, bidaia bat egiten da egungo Espainiatik abiatu eta Balkanetako gerretan amaitu arte, baina bidean Espainiako Gerra Zibila eta Munduko Bigarren Gerra, behartutako erbestealdia, deportazioa, kontzentrazio-eremuak, hobi komunak, e.a. igarotzen dira. Emanaldiaren amaieran, topaketa egingo da publikoarekin. Sarrerak Gaiarre Antzokian eros daitezke.

Asteari abenduaren 16an emango zaio amaiera, 19:00etan, Baluarten, Af Ndanza taldearen dantza, mimo eta antzerki emanaldiarekin. Taldea Mbabazi Joana, Yiga David, Wasswa Swaibu Semwogere, Kalule Michael, Mukabi Jeremiah eta Musisi Paul lagunek osatzen dute, eta Af Ndanza taldea Ugandan Música para salvar vidas GKEk burututako proiektu humanitariotik sortua da. Taldearen zuzendari artistikoa Elisabeth Michot da. Ikuskizunaren lehen zatian, Afrika marraztuko dute gorputzen bitartez. Bigarren zatia, berriz, emakumeen genitalen mutilazioa salatzeko balio duen antzezlan txikia da. Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak Baluarteko leihatiletan jaso daitezke.


De izquierda a derecha, la jefa de la Sección de Convivencia, Irati Goikoetxea; el director general de Paz y Convivencia, Álvaro Baraibar; y el director del Servicio de Convivencia y Derechos Humanos, José Mª González.

Ezkerretik eskuinera, Bizikidetza Ataleko buru Irati Goikoetxea; Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibar, zein Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendari Jose Mª Gonzalez. ( irudia handitu )

Abenduak 15, Giza Eskubideen aldeko Eguna elkarteekin batera

Abenduaren 15ean, larunbatean, Nafarroako Gobernuak, beste 19 elkarterekin batera, jardunaldi bat antolatu du herritarrei Giza Eskubideen urraketaren errealitate ezberdinak eta Nafarroako ekimen ezberdinen bitartez burutzen diren elkartasun eta konpromiso modu ezberdinak erakusteko asmoarekin. Bi karpa jarriko dituzte Sarasate pasealekuan: batetik, elkarteen karpa bat egongo da, herritarrek zuzenean ezagutu ahal izateko egiten duten lana eta lantzen ari diren proiektuak; eta, bestetik, jardueren karpa jarriko da, 11:00etatik 20:00etara bitartean, jardueren etengabeko programazioa garatzeko: hitzaldiak, dokumentalak, lekukotzak, tailerrak, haurrentzako txotxongiloak, labirintoak,…

Hori guztia Giza Eskubideen alde lan egiten duten 19 elkarterekin elkarlanean antolatu da; besteak beste, Nafarroako Gurutze Gorria, Amnistia Internazionala, IPES Fundazioa, Artoaren Emakumeak Elkartea, Flor de África, Mugarik gabeko Arkitektura, UNICEF, Médicus Mundi, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka sarea, Chrisallys Euskal Herria, Papeles y Derechos Denontzat Herritar Plataforma, SOS Racismo Nafarroa, ACNUR, CEAR, Derecho a Morir Dignamente Nafarroa, ZASKA, Munduko Medikoak eta Oxfam-Intermón.

Nafarroako Gobernuak jardueretan parte hartzera eta pertsona guztientzat eskubide guztiak errespetatzen dituen gizartea eraikitzen laguntzera animatu nahi ditu herritarrak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PROGRAMAdia15.pdf
101218rcieusk.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa