(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak “Ikusitakoan-Cuéntalo” kanpaina aurkeztu du ikasleak eskola-indarkeriaz sentsibilizatzeko astelehena, 2018.eko abenduak 10


Sare sozialetan, online komunikabideetan eta autobusetan zabalduko da, eta lehendabiziko aldiz, lekukoak kasu horien berri ematera animatzea xede duen kanpaina hau zinemara eramatearen aldeko apustua egin du Departamentuak


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak “Ikusitakoan-Cuéntalo” deritzon kanpaina aurkeztu du gaur goizean, ikasleak eskola-indakeriaz sentsibilizatzeko asmoz. Ekimen honen bitartez, horrelako indarkeriaren lekukoak diren pertsonak egoera horien berri ematera animatu nahi ditu. Hortaz, helburua egoera horiei ezikusiarena ez egiteak duen garrantzia nabarmentzea da, halakoak pairatzen dituztenei laguntzeaz gain.

Ikusitakoan

Roberto Pérez, María Solana eta Aitor Lacasta "Ikusitakoan-Cuéntalo" kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak “Ikusitakoan-Cuéntalo” deritzon kanpaina aurkeztu du gaur goizean, ikasleak eskola-indakeriaz sentsibilizatzeko asmoz. Ekimen honen bitartez, horrelako indarkeriaren lekukoak diren pertsonak egoera horien berri ematera animatu nahi ditu. Hortaz, helburua egoera horiei ezikusiarena ez egiteak duen garrantzia nabarmentzea da, halakoak pairatzen dituztenei laguntzeaz gain. Kanpaina sare sozialetan, online komunikabideetan eta autobusetan zabalduko da, eta lehendabiziko aldiz, Departamentuak zinemara eramatearen alde apustu egin du.

Hezkuntza Departamentuak adierazi duenez, eskola-indarkeriazko egoera batek hiru osagai ditu: erasotzailea, biktima eta lekukoak. Azken faktore honi eragin nahi izan dio Departamentuak “Ikusitakoan-Cuéntalo” kanpainarekin, izan ere, lekukoen laguntza ere garrantzi handikoa da eskola-indarkeriari aurre egiteko. “Ez egin ezikusiarena, konta iezaiguzu”.

María Solana Hezkuntza kontseilariak ohartarazi duenez, indarkeriaren lekukoak diren ikasleengana zuzenduz, “egoera gogorren aurrean mutu geldituz gero, nolabait deshumanizatzen direla iradoki nahi izan diegu. Jarrera horrekin, besteok ezin dugu jakin indarkeria horren berri eta, ondorioz, ezin dugu gainditu eta ezin diegu lagundu hurrengo biktimak izan ez daitezen”.

Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Pérez Elorzak aldez aurreko prebentzioa azpimarratu du, ikasgeletako indarkeriari buruzko datu kuantitatiboen bitartez. Pérez Elorzaren esanetan, “indarrean dagoen legeriaren arabera, ikastetxeek bizikidetza-plana landu behar dute balizko eraso kasuak prebenitzeko eta horietan esku hartzeko. Esku hartzeko protokolo bat ere badago, eta hori aplikatzeko, ikastetxeek Hezkuntza Ikuskaritzaren nahiz Bizikidetza Aholkularitzaren laguntza dute”. Hori guztia Departamentuak 2016an esku-hartzea ezagutzera emateko eta gai honi buruz sentsibilizatzeko abiarazi zuen Laguntza Programan jasota dago, izan ere, Zuzendari Nagusiak ziurtatu duenez, “Hezkuntza Departamentutik prebentzioa sustatu da beti, fenomeno hori aurre egiteko modurik egokiena delakoan, eta prebentzio horrek komunikazio arloko nahiz gatazkak kudeatzeko gaitasunen eta gaitasun emozionalen garapena, agintaritza demokratikoko estrategiak eta bizikidetza-arauei atxikitako errespetuaren eta enpatiaren balioei buruzko ituna ditu oinarri”.

Bizikidetza arloan ezarritako indarkeria motei buruzko oinarrizko sailkapenean, jazapena kasuak, irakasleen aurkako erasoak, ciberbullyinga, disrupzioa, diziplina espedientea, borrokak eta genero-indarkeria bereizi dira.

Horren harira, Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendari Aitor Lakasta Zuberok argi utzi du bizikidetza “funtsezko lana dela ikastetxe guztietan. Bizikidetza-plana izan behar dute eta ikastetxeko hezkuntza-proiektuan islatu behar dute. Gai hau oinarri-oinarrizkoa da”.

Haren zuzendaritzapeko zerbitzutik eskaintzen duten aholkularitzari dagokionez, Lakastak nabarmendu du normalean “harreman arina eta erraza izan ohi dutela ikastetxe guztiekin eta informazio hurbila eta erabilgarria eskaini ohi dietela”. Informazio horretarako sarbidea erraza eta intuitiboa izan dadin lan egiten ari dira: “webgunea berritzen ari gara, familiei, ikasleei nahiz irakasleei dokumentazio lagungarriaren bilaketa errazteko xedez”.

Departamentuaren hiru arduradunak pozik azaldu dira horrelako kasuak ez isiltzera gonbidatzen duen kanpaina honekin. Hezkuntza kontseilari María Solana arduratu da, neguko oporretan zinema-aretoetan ikusgai izanen den iragarkia aurkezteaz, kanpainaren bitartez iradoki nahi dena berriz ere nabarmenduz: “Ez da ekiteko gonbidapena; isilik ez gelditzeko eta gertatutakoa betiko ez estaltzeko deia besterik ez da. Horrela, nahi dutenean eta nahiago duten moduan, gertatutakoa ezagutzera eman dezaten. Ikusi dutena, entzun dutena”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa