(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur eta kirol arloko ekitaldiekin amaiera eman zaio Nafarroako ordezkaritzak Argentinara egin duen bidaiari astelehena, 2018.eko abenduak 10


Barkos Lehendakaria bueltan da Nafarroako zentroetako dantza-taldeen emanaldiak eta Rosarioko zentroko pilotarien saioa ikusi ondoren


danzas

Nafarroako ordezkaritza Argentinako euskal etxeetako dantzariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos protagonista izan da Rosarion egin diren protokolozko ekitaldi ezberdinetan, eta horiekin amaiera eman dio Argentinan egindako bidaia instituzionalari. Bidaian zehar, bisitatu dituen bi hirietako agintariekin bildu da; hots, herrialdearen hiriburua, Buenos Aires, eta Rosario. Halaber, Argentinako enpresa-munduko ordezkariekin bildu da, eta Nafarroako Elkarteek bi hirietan egin dituzten topaketetan hartu du parte.

Barkos Lehendakariak bidaia oso positiboa izan dela adierazi du: “energia berriztagarrien arloan, jarduera-bide berriak aztertu ahal izan ditugu, egun horietan egindako harreman ekonomiko eta instituzionalen bitartez”.

Era berean, “benetako plazerra” izan dela esan du herrialde horretan nafar herritarrak zuzenean ezagutzea eta Rosarion Nafarroako Elkarteekin egindako topaketara joatea. “Pertsona zoragarriak ezagutu ditut, eta nire oroimenean geratu dira irudi, emozio eta adiskidetasun ahaztezinak”, gehitu du.


Rosarion egindako ikuskizunaren ondoren ateratako taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Kultur eta kirol arloko ekitaldiekin agurtu dute Nafarroako ordezkaritza. Abenduaren 8an, larunbatean, Espainia Parkea Zentro Kulturaleko auditorioan, Argentinako Nafarroako lau Zentrotako dantzari-taldeek emanaldia eskaini zien: Rosario, Buenos Aires, Mendoza eta Bolívar. Nafarroako Zentroek eskatuta, 1992az geroztik, Nafarroako Gobernuak dantza-taldeen dantza-errepertorioa gehitzen eta eguneratzen lagundu du, Foru Komunitateko elkarteen jarraibide berak jarraituaz. Horrela, haiek guztiek pauso eta modu berak ezagutzea lortu da, eta elkarrekin egiten dituzten emanaldietan ehun kidetik gorako talde artistiko handia osatzen dute.

Era horretan, dantza tradizionaleko ikastaroak egin dituzte Argentinan dauden Nafarroako zentro ezberdinetan, eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako dantza-taldeetako irakasleak jarri ditu, zentro ezberdinetatik etorritako ikasle batzuen bidaia eta astebeteko egonaldi-gastuetarako laguntzak ematearekin batera. Azken ikastaro horietako bat Ortzadar taldeko kideek zuzendu dute, eta aurtengo otsailean egin zuten, 2011z geroztik etenda geratutako praktika berreskuratuaz.

Lore-eskaintza Pablo Sarasateri

Igandean, Barkos Lehendakariak Argentinan egin duen egonaldiaren azken egunean, lore-eskaintza egin zuten Pablo Sarasateren monumentuaren aurrean, Rosarioko Nafarroako Foru Komunitatea kalean.

Ondoren, ordezkaritza Funesera joan zen, Rosarioren kanpoaldean dagoen bizileku-herrira; bertan, Nafarroako Zentroak 'Uztailak 7' izeneko onibarra edo lursaila du, eta zona soziala, igerilekua, jolaserako eremuak, erretegiak, eta, 2005az geroztik, arauzko pilotalekua ere badaude. Nafarroako Erresuma pilotalekua Foru Gobernuak finantzatu zuen, eta, bertan, pilotako lehiaketa ofizialak ez ezik, egunerokoan pilota-eskolaren entrenamenduak eta zaleen partidak ere egiten dira.

Pilotazaleen erakusketa

Barkos Lehendakaria Zentroko pilotarien erakustaldi batean egon zen, izan ere, kirol honi eusten baitiote, eta Nafarroako zentroak sortu zirenetik pilota oso lotuta izan da Amerikan egiten duten jarduerarekin. Rosarioko zentroa 1913an sortu zuten, eta, egun, 400 bazkide ditu, horietatik %40 25 urtetik beherakoa. Trinketa ere izan zuen 50eko hamarkadako erdialdera bitarte. Argentinako beste zentro batzuek, Buenos Airekoak egun eta Mar de Platakoak orain gutxi arte, trinketak eduki dituzte haien egoitzan.

Modu horretan, Nafarroako Erresuma pilotalekuari esker, Rosarion dagoen Nafarroako zentroak pilota berreskuratu du oraingo eta etorkizuneko bazkideentzat, eta estatuko nahiz nazioarteko pilota-partidak egiteko erabiltzen dute, Argentinak duen era horretako pilotaleku bakarra baita, Buenos Airesko hiriburukoa kenduta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa