(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

150 pertsonatik gora ariko dira gaur arratsaldean duintasunez hiltzearen prozesuari buruz asteartea, 2018.eko abenduak 11


Saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta bertan izango da Ana Ollo kontseilaria


Jardunaldiaren programaren azala

Jardunaldiaren programaren azala ( irudia handitu )

150 pertsonatik gora izango dira gaur arratsaldeko 17:00etan Nafarroako Parlamentuko atarian egingo den saioan, bizitzako azken uneetako duintasunari buruzko eztabaida publikoan. Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak irekiko du jardunaldia, eta Internet bidez jarraitu ahalko da hemen.

Ekimena Herritarren Partaidetza Bultzatzeko Planaren eta Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Estrategiaren arteko koordinazioaren ondorioz sortu da. Norbanakoez gain, ekimenean parte hartzeko izena eman dute administrazio, unibertsitate, enpresa-erakunde, sindikatu, komunikabide, herritarren elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeetako esparruetako pertsonek.

Iritzi-elkartrukeak heriotza-prozesuaren duintasunaren esanahian eta gogoeta pertsonalean sakontzea du helburu, heriotza horri buruz ezer erabakitzen dugun hausnartzeko. Herritarrek prozesu horretan dauzkaten behar eta galderak ere izango dira eztabaidagai, eta bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko politika publikoetatik landu behar diren neurriak.

Antolakuntzak txosten bat lantzea du aurreikusita eztabaidatik aterako diren ondorioekin; txostena, ondoren, Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako Estrategiaren arduradunei eta Nafarroako Gobernuko sailei helaraziko zaie.

Ainhoa Aznárez Parlamentuko lehendakariaren agurraren ondoren, Ana Ollo kontseilariak irekiko du jardunaldia. Ana Aliende soziologiako doktoreak moderatuko du eztabaida.

Programan eztabaidaren irekiera hirukoitz bat egongo da. Lehenengoa, Ana Otazu abokatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko zuzenbide publikoko saileko irakasle elkartuarena, marko normatiboa azaltzeko. Bigarrena, Xabier Azcoitiarena; teologian lizentziatua, doluaren arloko masterra eta zainketa aringarrien graduondoa landutakoa, zeinak galdera hau izango duen oinarri: “Zer egin dezakegu behar eta eskaera desberdinak artatzeko?” Hirugarrena, eta azkena, Albert Planes familiako mediku eta CAMFIC etika-taldeko kidearena. “Bizitzen lagundu, hiltzen lagundu. Zer egin dezakegu sendatu ezin denean?” galderatik abiatuta egingo du hitz-hartzea.

Hiru hitzaldien ondoren eztabaida horizontala irekiko da parte-hartzaile guztien artean. Jardunaldiaren itxiera 19:30etarako dago aurreikusita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa