(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak LOMCEren indargabetzea babestuko duela helarazi dio Solanak Celaári asteartea, 2018.eko abenduak 11


Gaur mantendutako biko bileran SKOLAEk zenbait arlo jakinetatik jasandako erasoaren inguruko kezka agertu dute bi aldeek


Celaa

Maria Solana kontseilaria Isabel Celaá ministrarekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria Maria Solana eta Hezkuntzako ministra Isabel Celaák biko bilera mantendu dute gaur Ministerioan, non LOMCE berehala indargabetzeko eskaera helaraztearekin batera, SKOLAE hezikidetzarako programak zenbait arlo jakinetatik eta, interes politiko argiarekin, jasandako erasoaren inguruko kezka agertu duten.

Gaurkoa bi arduradunek izandako lehendabiziko biko bilera izan da, sintonia onean burutu den zita eta Nafarroako kontseilariak berak “baikorki” baloratu duena: “topaketa baliotsua izan da, atsegina eta LOMCEk eragindako egoera zuzentzeko beharrean bat egin dugu; LOMCE bezalako legeak egindako kalteak eta lege horrek jasotzen zituen alde gogorragoak, itsusiagoak eta ez hain positiboak atzean uzteko garaiaz”.

Izan ere, Nafarroak, Hezkuntzako zuzendari orokorraren bitartez, LOMCE legea guztiz indargabetzeko Hezkuntzako Konferentzia Orokorraren Komisioan parte hartu du. Nafarroako Gobernutik ekarpenak egin dira eta “gutxienez, aurreko legearekin zegoen egoerara bueltatzeko lanean ari gara, nahiz eta hobetu beharreko alderdiak egon. LOMCE behingoz geratzea garrantzitsua da eta horretan gure babesa erakutsi diogu Celaá ministrari”, adierazi du Solanak.

Hezikidetzari babesa

Topaketan Skolaez aritzeko aukera ere izan dute. “Zenbait alderdi politikoetatik zein kolektiboetatik Skolaeren aurka egindako manipulazioak eta akusazioak entzuteak eragiten digun ondoeza partekatu dugu”, azaldu du Solanak. Celaá ministrak PPko Nafarroako senatariak Skolaeren inguruan egindako galdera erantzun behar izan zuen.

Kontseilariaren iritziz Celaá ministrak, “erabat ulertu eta partekatzen du Nafarroatik, behin eta berriz, azaldu dugun argudioa, legeak hala esaten duelako hezikidetu behar dela. Gizarte honek aurrera egiteko beharrezkoa dela erabat sinesten baitugu”, gehitu du.

Zentzu horretan, Hezkuntzako kontseilariak ideia hori nolabait LOMCEren moldaketa proposamenean jasotzen dela nabarmendu du, erredakzio berrian hezikidetzaren inguruko erreferentzia zehatza jasoz, baita hezikidetza printzipioari eta ikastetxe guztietan hori errespetatzearen beharrari. “Uste dut bide horretan lerrokatuta gaudela eta modu berdinean ulertzen dugula hezikidetzaren, berdintasunean heztearen garrantzia”, baieztatu du Solanak.

Bileran zehar hizkuntza politika zein Nafarroako hizkuntza-aniztasunaren inguruko hezkuntzaz jarduteko aukera izan dute, baita birjartze-tasak kentzearen beharraz, Nafarroako Gobernua lanpostuak egonkortzeko oposaketak deitzeko egiten ari den ahaleginaz, Lanbide heziketa bultzatzeko egindako lanaz, eta eskola laikoa bultzatzeko zailtasunez Egoitz Santuarekin dagoen akordio salatzen ez den bitartean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa