(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren erregulazio berria proposatu du asteazkena, 2018.eko abenduak 12


Foru dekretuaren proiektua igorri du Nafarroako Kontseilura, irizpena eman dezan  


Gobernuak foru-dekretuaren proiektua kontuan hartzea erabaki du gaurko bileran, 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautzeko, batetik, Nafarroako Babes Zibilaren eta Larrialdien Arretaren inguruko ekainaren 1eko 8/2005 Foru Legearen bidez emandako funtzioak eguneratzearren, eta, bestetik, langileen funtzionamendu espezifikoaren araubidea erregulatzeko asmoarekin, larrialdi-egoera guztien aurrean erantzuna eraginkorragoa izatea bermatze aldera, eguneko 24 ordutan eta urte osoan zehar.

Modu horretan, langileen funtzionamendu-araubidea ezarri da, areto-buruena nahiz operadoreena. Berrikuntzen artean, guardiak ekonomikoki edo ordutegiaren aldetik konpentsatuko dira; hau da, egindako ordu bateko guardia bakoitzeko ordu-laurdena zenbatuko da. Bestalde, langileek, postuan izaera finkoarekin urtebetez egon ondoren, lekualdaketa lehiaketetan B mailako postuak lortzeko aukera izango dute areto-buruen kasuan, eta C mailako postuak operadoreen kasuan; modu horretan, lanpostuan egotea 4 urtetik bakarrera murriztuko da.

Foru-dekretua sindikatuekin negoziatu zuten Suhiltzaileen eta Babes Zibileko Zerbitzuetako funtzionarioen Mahai Sektorialean, eta Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak ere txostena egin zuen pasa den azaroaren 27an bilduta.

Proiektua Nafarroako Kontseilura bidaliko da orain, nahitaezko irizpena eman dezan, eta, behin hori eginda, Gobernuak onartu ahal izango du. Gobernuaren adostasunarekin, maiatzaren 4ko 150/1998 foru-dekretua eta maila bereko edo baxuagoko arauak indargabetuko dira, foru-dekretu berrian ezarritakoaren aurkakoak badira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa