(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,7 milioi bideratuko dira landa eremuetan nekazaritzaz besteko enpresak eta jarduerak sortzera asteazkena, 2018.eko abenduak 12


Laguntza hauek 2014-202ko LGPari atxikita daude, eta FEADERen % 31ko kofinantzaketa dute


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren arabera, baimena eman dio Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari 1,7 milioi euroko urte anitzeko gastua egiteko konpromisoa har dezan, landa eremuetan nekazaritzaz besteko enpresak eta jarduerak sortu eta garatzeko xedez. Laguntza hauek 2014-202ko Landa Garapenerako Programari atxikita daude, eta FEADERen (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) % 31ko kofinantzaketa dute.

Zehazkiago esanda, 1.022.203 euro nekazaritzaz besteko jarduerak sortu eta garatzeko inbertituko dira (2021eko aurrekontuari atxikita), eta beste 745.514 euro, landa eremuetan nekazaritzaz besteko enpresak sortzeko (372.757 euro 2020an eta beste horrenbeste 2021ean).

Gogoan izan behar da, Europar Batasuneko erakundeek 2015ean onartutako LGPak honako jarduera-ildoak biltzen dituela: jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea, ingurumenari eta klimari eustea, landa inguruneko bizi-kalitatea, eta ezagutzaren eta berrikuntzaren transferentzia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa