(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak % 45 eta % 140 bitarteko igoera ezarri die mendekotasuna duten pertsonentzako zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntzei asteazkena, 2018.eko abenduak 12


Mendekotasun egoeran dauden 3.000 pertsona inguru profitatu ahalko dira laguntza berriaz datozen bi urteotan, 6 milioi euroko kostu gehigarria tarteko


Foru Exekutiboak mendekotasuna duten pertsonentzako zaintzaile profesionalak kontratatzeko gutxieneko eta gehieneko laguntzak % 45 eta % 140 bitartean gehitzeko foru dekretua onartu du gaurko bileran. Mendekotasun egoeran dauden 3.000 pertsona inguru profitatu ahalko dira neurri honetaz datozen urteotan, 6 milioi euroko kostu gehigarria tarteko.

Eskubide Sozialetako lehendakariode Miguel Laparrak neurri berri honen ezaugarriak zehaztu ditu Gobernuaren bileraren ondoko prentsaurrekoan. Laparraren hitzetan, laguntza berri honek “zenbait helburu betetzen ditu aldi berean”. Alde batetik, “mendekotasuna duten pertsonek hartu beharreko profesional akreditatuen zainketak hobetuko ditu, etxean jarraitzeko aukera luzatuz, horixe baita pertsona hauen nahia, egoitza batera joan beharrik gabe”. Bestetik, “enplegu berria sortu eta finkatzen du, Gizarte Segurantzako nahiz diru-kutxa publikoetako diru-sarrerei eraginez”, azaldu du.

Halaber, lehendakariodeak adierazi du “egun dagoen lan irregularraren zati bat azalera ekartzen laguntzea espero dugu, izan ere, Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako azterlan baten arabera, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen % 25ek ez du kontraturik”.

“Gainera –erantsi du Laparrak-, programak honek dirua aurreztea ere ahalbidetuko du, mendekotasuna duten pertsonak egoitzetara eramatea atzeratuko duen heinean, zentro horien kostu publikoak handiagoak baitira”.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza honen bitartez, mendekotasun egoeran dagoen pertsonari zaintzaile profesionalek nahiz etxeko arretarako enpresek emandako zerbitzuaren ondoriozko gastuak estali nahi dira, betiere pertsona horiek ohiko ingurunean bizitzeko aukera erraztuz eta luzatuz, hala nahi baldin badute.

Laguntzaren diru kopurua erabiltzailearen mendekotasun mailaren arabera eta gaitasun ekonomikoaren arabera zehaztuko da, etxeko zainketetarako laguntza ekonomikoa kalkulatzeko egiten den bezala. Mendekotasun handiko kalifikazio duten pertsonen kasuan, gehieneko zenbatekoa 542,85 eurotik 786 eurora igoko da, eta gutxienekoa 361,16 eurora egungo 249,44 euroen aldean. Mendekotasun larria duten pertsonen kasuan, gehieneko zenbatekoa 622 eurokoa izango da egungo 407,21 euroko zenbatekoaren aldean, eta gutxienekoa 274,92 eurokoa izango da egungo 180 euroko aren aldean. Azkenik, mendekotasun moderatua duten pertsonen kasuan, gehieneko zenbatekoa 312 eurokoa izango da eta gutxienekoa 144 eurokoa hilean, egun dauden 180 eta 60 euroko gehieneko eta gutxieneko zenbatekoen aldean.

Egun indarrean dauden etxeko zainketetarako laguntza ekonomikoei dagokienez, laguntza berriek % 45eko igoera ekarriko dute mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonen kasuan, % 53koa mendekotasuna larria denean, eta % 73 eta % 140 bitartekoa mendekotasun moderatuaren kasuan.

Zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza eguneko zentroaren zerbitzuarekin bateragarria izango da, baita urteko hilabete batean, jarraian nahiz zatika, egoitza bateko aldi baterako egonaldiarekin, autonomia pertsonalari buruzko prebentzio eta sustapen zerbitzuekin, eta Mendekotasun Legean mendekotasun-maila bakoitzerako zehaztutako etxez etxeko udal arreta zerbitzuaren gutxieneko egonaldiarekin ere.

Kalkuluen arabera, datozen bi urteotan, gutxienez 2.700 pertsona profitatuko dira prestazio berriaz. Datozen bi urteotan, laguntzen igoerak 6 milioi euroko kostu gehigarria izango duela kalkulatu da, eta bi laguntza motei zuzendutako guztizko aurrekontuaren hazkundea 12,5 milioi eurokoa izango da bi urte horietan, erabiltzaileen kopuruan aurreikusi den igoeraren eraginez, 780 erabiltze gehiago urte bakoitzeko.

Sarbiderako baldintzak eta prestazioaren eskaera

Foru dekretu berri hau onartu ondoren, datozen egunotan laguntzez baliatu ahal izateko baldintzak arautuko dituen foru agindua onartuko da, eta NAOan argitatu eta biharamunean indarrean sartuko dira aipaturiko bi arauak.

Pertsona onuradunak honako baldintza hauek bete beharko ditu laguntzaz profitatatzeko:

- Mendekotasun egoera aitortua izatea, edozein mailatan.

- Egoitza batean etengabe sartuta ez egotea.

- Etxean arreta profesionaleko zainketak jasotzea eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak garatu ahal izateko.

- Zerbitzua jasotzeko kontratua dagoela egiaztatzea.

- PAGNAri zein oinarrizko gizarte zerbitzuei eta dagozkien osasun zentroei baimena ematea, etxean beharrezko esku-hartze teknikoak egin ditzaten, arreta benetan ematen ari dela eta pertsonaren beharretara egokitzen dela egiaztatzeko.

Aldiz, zainketak ematen dituen pertsonak edo enpresak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

- 18 urte edo gehiago izatea eta Estatu espainiarrean legearen barruan bizitzea.

- Prestazio ekonomikoaren titularrarekin ahaidetasunezko loturarik ez izatea (arauan zehaztutakoaren arabera).

- Gizarte Segurantzako afiliazio, alta eta kotizazioari buruzko baldintzak betetzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

- Etxeko laguntzarako laguntzaileei eskatzen zaien kualifikazio profesionala izatea, Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Lurralde Kontseiluak 2008ko azaroaren 27an onartu eta 2017ko urriaren 19an aldatu zuen Akordioan zehaztutakoaren arabera.

- Etxeko arretarako enpresek Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.

Etxeko laguntzarako zaintzaile bezala lan egin arren eskatutako kualifikazio profesionala ez duten pertsonek salbuespenezko edo behin-behineko gaikuntza eskatu ahalko dute, Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Lurralde Kontseiluaren 2017ko urriaren 19ko Akordioan arautatu dagoen bezala, bertan eskatzen diren esperientzia eta/edo prestakuntzari buruzko baldintzak betetzen baldin badituzte. Eskaera Eskubide Sozialetako Departamentuan aurkeztu behar dute, fitxa honen bitartez

Bestalde, laguntza hau jaso nahi duten pertsonek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskatu beharko du, zaintzailearen lan-kontratua eta kualifikazio profesionalaren agiria erantsiz (etxeko laguntzarako laguntzailearen titulazioa edo baliokidea, edo gaikuntza).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa